Aspaldi ari zen lantaldea gaiarekin bueltaka, eta Antza inprimategiko lankideei esker, komunitateko kideek plastikorik gabe jasoko dute aldizkaria aurrerantzean. Erabaki honekin milaka plastiko poltsa gutxiago sortuko ditu ARGIAk astero. Emaitza ikustean erredakzioan entzun zen oihua errepikatuz: gora patata!
Hondakinak gutxitu behar genituela argi genuen, plastikoa kendu behar genuela gure produktu guztietatik, min ematen baitzigun. Ikusten genuen aukerak bazeudela aldatzeko", hala hasi da Bego Zuza ARGIAko lehendakaria, astekaria komunitateko kideei bidaltzeko erabiltzen zen plastikoa kentzearen zergatiaz galdetuta. "Uda aurretik, gure enpresa taldeko Antza inprimategiko lankideekin hitz egin genuen ea material konpostagarririk lor zezaketen, ea aurkitzen zuten modua egun dituzten makinekin bateragarria izango zen zerbait egiteko. Denok ikusi genuen oso interesgarria zela hori lortzea, ez guretzat bakarrik, baita beraiek inprimatzen dituzten beste aldizkarientzat ere". Esan eta egin, patataren fekularekin egindako zorroetan joan dira jada milaka ale lehen aldiz, harpidedunek ondoren berrerabili edo edukiontzi marroian utz ditzaten.
Katean ari dira lanean Antzako langileak. Jordi Cuixart preso politikoa azalean daraman aldizkaria dagoeneko inprimatu eta grapatu ostean, batek aldizkariak zinta mugikorrean jartzen ditu banaka, beste batek etxe honen mendeurrenerako Koldo Izagirrek landutako lamina bana jartzen die gainean, beste batek harpidedunen izena eta helbidea daramaten papertxoak, eta astekariak postaz bidaltzeko zorro batean sartzen ditu makinak. Honek mekanikoki mozten du eta ondoren beste pertsona batek hartu eta palet baten gainean jartzen ditu posta kodeen arabera multzokatuta.
“Finagoa da pixka bat, zailtasun txikiren bat izan dugu makinarekin, parametro batzuk aldatu behar izan ditugu, baina ongi geratzen da, ez digu gerra handirik eman”, dio Egoitz Borda Antza inprimategiko langileak.
"Guretzat berritzailea da, eta gure hornitzaileak esan digunez beraiek ez daude ohituta material honekin lan egitera, beraz, guk dakigula ez da ohikoa", dio Bordak. "Azken finean, gaur egungo garaietara eraldatzen ari zarete proiektua, eta aldaketa guzti hauek guretzat, inprimategi gisa, onak dira".
"Ideala litzateke zorrorik gabe bidali ahal izatea, baina Correos posta zerbitzuak behartzen gaitu helbide bakoitza etiketatu eta zorro batean sartzera. Bestalde, tintak eta plastikoa oso kutsakorrak diren heinean, gu aspalditik tinta ekologikoekin ari gara lanean. Antza inprimategia inprenta berde bat izateko egiten ari den bidea oso interesgarria da, eta guri, proiektu bezala, indar handia ematen digu", dio Bego Zuzak.
Azken urte luzeetan ekonomia sozial eraldatzaileko proiektu gisa, eguneroko jardunarekin lotutako gaiei buelta asko ematen ari da ARGIAko lantaldea. Izan Iberdrola kendu eta Goienerrekin kontratatzea energia, barne-antolaketa horizontaltzeko prozesuak, harpidetza eredu ez-komertzialak, kultura librea sustatzea, eta burujabetzarekin lotutako beste kontu gehiago. Baita, paperezko aldizkari bat izaki, ingurumenarekin izan beharreko harremana ere. Zuzaren hitzetan ez da kasualitatea hartutako erabakia, ARGIAn topo egin baitu besteren artean Hernanin eta Usurbilen hondakinen kudeaketaren gaiarekin borrokan ari den jende ugarik. "Oso kontzientziatuta gaude gure hondakinekin, eta gainera, Lasarte-Orian gaude, ondoan erraustegi munstro bat eraikitzen ari zaizkigu, eta ahal dela guk ez diogu janik emango. Horko kea eta zikinkeria arnastu beharko ditugu, baina ez da izango guk paso egiten dugulako eta hondakinen kudeaketa hobeagoaren alde ahal dugun guztia egiten ez dugulako. Pauso txikiak emanez, poz handiak hartzen ari gara, aurretik ezinezkotzat jotzen diren oztopo ugari gainditzen ari baikara".
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.