20 urteko gizon bat atxilotu dute Tolosan, ustez adingabe bat bortxatzeagatik

  • Igande goizaldean adingabe bat bortxatu zutela jakinarazi du Tolosako Udalak. Hogei urteko gizon bat atxilotu dute eta Ertzaintzarenean dago, Berriak zabaldu duenez. Elkarretaratzea egingo dute gaur 19:00etan, Tolosako Plaza Zaharrean.


2017ko otsailaren 20an - 11:14
Erasoen aurkako manifestazio bat

Tolosaldeko Atariak azaldu duenez, biktimak berak jarri du salaketa. Hamasei urteko neska bat da. Udalak ezbeharra gaitzetsi du eta egoerari aurre egiteko tresna eta baliabideak jarri ditu haren esku.

Larunbatean kaldereroak ospatzen ari ziren Tolosan, eta ostegunean inauteriak hasiko dira, baina gertaerak jai giroa goibeldu du. Udalak, inauterietako eragileek eta mugimendu feministak erasoen aurka protesta egitera deitu dituzte herritarrak.

Durangon sexu eraso saiakera

Sexu eraso saiakera domeka goizean izan zen Anboto-k jakinarazi duenez. Mutil bik neska heldu eta erretenitu egin zuten Landako inguruan, baina emakumeak aurre egin eta erasoa saihestea lortu zuen. Biktimak salaketa ipini du Ertzaintzan, Herrizaingo sailetik baieztatu dutenez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude