Futbola akuilu, sekula baino hegazkin pribatu gehiago Bilboko zeruan

  • Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa da, eta herritarrak onartu ere onartzen ditu albo-kalteak, hein batean, bederen. Onartu-edo egiten den moduan ikastetxe batzuek ateak itxi edo eskolaz kanpoko jarduerak bertan behera uztea. "Normaltasun" horren baitan, halere, Bilbok bihar jasoko duen futboleko Europa Ligako finalaren bueltako datu batek atentzioa eman digu: jet pribatuek 174 joan-etorri egingo dituzte Loiuko aireportuan.


2025eko maiatzaren 20an - 10:45
Azken eguneraketa: 12:42
50.000 zale ingeles inguru bilduko da egunotan Bilbon, Europako Ligako finala dela-eta. Bilboko Udala

Bi talde ingelesek jokatuko dute finala (21:00), Manchester United-ek eta Tottenham-ek, eta bakoitzak 20.000 zale baino gehiago biltzea espero da, 40.000 lagun baino gehiago, hortaz. Eta, horrek, noski, aireportuetako trafikoa erabat aztoratuko du. Orotara 400 iritsiera eta irteera inguru izango dira, Loiun bereziki, baina baita Forondan, Hondarribian eta Santanderren (Espainiako Estatua) ere. Bilboko aireportuak 300 joan-etorri baino gehiago hartuko ditu; erdia baino apur bat gutxiago hegaldi komertzialak izango dira, eta gainerakoak (174 hegaldi) pribatuak. "Bere historiako jet-pribatuen desfile handiena jasoko du Loiuk", irakurri dugu El Correo-n, zeinak nabarmendu duen 2021eko industria-gailurraren bueltan 56 hegaldi pribatu izan zirela. Alde batera utzita hegaldi horiek 3.000 euroko prezioa izan dezaketela –batzuentzat futbola negozio izugarri errentagarria dela berresten da–, bada klima larrialdi betean 400 hegaldi antolatzeak duen eraginaz ohartarazi duenik ere.

Gainerakoan, esan bezala, finalaren ingurukoak harrigarriak izanagatik ere, zifrek ez dute harridurarik sortzen. Bilbo eta inguruko hirietako ostatuak lepo, litera batean lo egiteagatik 850 euro pertsonako eskatzen duten aterpeak, hotel batean gaua emateagatik 2.500 euro ordaintzeko prest daudenak, 9.000 euroan alokatzen diren etxebizitzak, Amezolako eta Etxebarria parkeko fan zone deitutakoetan salduko diren 60.000 litro garagardo, hondakinak biltzeko 24 ibilgailu, dozenaka udaltzain eta ertzain... Futbolak zer dimentsio hartu duen erakusten digute kopuruok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Espetxera bidali dute Ion Aranburu realzaleari Sorian egindako erasoaren harira atxilotuetako bat

Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


2025-01-08 | Onintza Enbeita
Garazi Murua. Taldeko kapitaina
“Gabarra ez da gizonezkoen sinbolo esklusiboa: guztiona da”

2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Ertzaintzari “erantzukizunak” eskatu dizkio Realak, foam jaurtigailuz zaurituriko zalearen kasuan

Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.


Eguneraketa berriak daude