16.722 ikaslek ekin diete unibertsitatean sartzeko probei

  • Urtero moduan, unibertsitatera sartzeko probak egiten hasi dira Hego Euskal Herrian, 3.822 ikasle aurkeztu dira Nafarroan eta 12.900 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.


2023ko ekainaren 07an - 12:27
Azken eguneraketa: 16:21
Unibertsitatera sartzeko probak Leioako campusean / Argazkia: EHU

Guztira 16.722 ikasle hasi dira unibertsitatean sartzeko probak egiten, ekainaren 6, 7 eta 8an Nafarroan eta 7, 8 eta 9an, berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 2023ko deialdian. Ohikoa den bezala, unibertsitatera sartzeko notaren %60 batxilergokoa da, %40 egun hauetan egin beharreko azterketetakoa.

Aurtengo deialdia, LOMLOE hezkuntza erreforma martxan jarri aurreko azken deialdia izango da, eta azken hiru ikasturteetan bezalaxe, COVID-19 dela eta ezarritako formatu berbera errepikatuko da.

Protestak ere bai

Ikasle Abertzaleak antolakundeak selektibitatearen kontrako kontzentrazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko campus guztietan. Asteartean egin zuten Nafarroan, eta ostegunean goizeko 10.30ean egingo dituzte gainontzekoetan. Ibaetako aulariopean (Donostian), Farmaziako Fakultate Atzean (Gasteizen), Mikel Laboa Plazan (Leioan) eta Ingenieritza Eskolan (Eibarren).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Selektibitatea
Elkarretaratzeak egin dituzte selektibitatearen aurka Hego Euskal Herriko campusetan

Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.


"Ikasleon etorkizuna proba bakar batean jokatzera kondenatzen gaituen unea heldu da"

Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]


2020-06-23 | ARGIA
Nafarroan gaur hasiko dituzte unibertsitatera sartzeko frogak

Ekainaren 23tik 26ra egingo dituzte selektibitateko azterketak, aurreko urteetan baino bereziagoak izango direnak. Ikasle eta irakasleek osasun neurri bereziak hartu beharko dituzte eta galdera gehiagoren artean aukeratu ahal izango dute, hirugarren ebaluazioan aurrez aurreko... [+]


2020-06-18 | Arrosa Sarea
Lier (Gora Ikasleon Borroka)
"Ikasleon hitza ez da kontuan hartu selektibitatearen inguruko neurriak hartzerakoan"

Selektibitatea hurbiltzen ari da, eta ezjakintasuna nabaria da.


2020-06-12 | Mikel Eizagirre
Uztailaren hasieran egingo dira selektibitateko probak

EHUko fakultateak, ikastetxeak eta Barakaldoko BEC eraikina baliatuko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren (USE) azterketak egiteko. Lehendabiziko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an gauzatuko da. Bigarrena, aldiz, hilaren 20, 21 eta 22an. Hezkuntza esparruko eragile ugarik... [+]


Eguneraketa berriak daude