165 kilometroko Ultra Korrika, Nafarroan ezarri nahi dituzten makroproiektu eolikoak arbuiatzeko

  • Haize Berriak Koordinakundeak Ultra Korrikaren lehenengo edizioa antolatu du, Sacyr Concesiones SL-k sustatutako makroproiektu eolikoek mehatxatzen duten mendiak eta haranak defendatzeko helburuarekin. Zeharkaldia ekainaren 26 eta 27an izanen da, eta Nafarroako 50 herri baino gehiago zeharkatuko ditu 165 kilometroetan. Roberto Pascual korrikalariak egingo du etenik gabeko zeharkaldi hau.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 23an - 06:57
Azken eguneraketa: 08:59

Roberto Pascual "Paski"-k egingo du etenik gabeko zeharkaldia, Nafarroan 165 kilometro eginen dituena eta 50 herri baino gehiago zeharkatuko dituena. Ibilbide guztia osatzeko 40 ordu beharko direla kalkulatu dute.

Ultra Korrikak agerian utzi nahi du SACYR enpresaren makroproiektu eolikoen mehatxupean dauden mendien "izkutuko aberastasuna". Proiektuak 195m altuerako 56 haize-sorgailuak jarri nahi ditu Esteribar, Erro, Anue, Ezkabarte, Odieta, Eguesibar, Xulapain, Lizoain Arriasgoiti eta Olaibarren. Antolatzaileen esanetan energia berriztagarriei lotutako makro proiektu hauek "gehiegikeri" bat dira, eta berehala etetea eskatzen dute.

Ekimen ikusgarri honekin, Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskatzen diete "trantsizio energetikoa eta berriztagarrien garapen demokratiko bat ahalbidetuko duen prozesu sozial bat" abian jartzea.

Ultra Korrika honetan parte hartzeko hainbat gomendio eta informazioak eman dituzte. Ibilbidea, zati gehienetan bidezidorretatik eta mendiko bideetatik igarotzen da, eta parte hartzaileek beren materialaz eta janariaz zein uraz arduratu behar dira (ibilbidearen zehar iturriak daude). Ez dago izen-emate preziorik.

Ultra Korrika honekin ekonomikoki kolaboratu nahi duena kilometroen erosketa sinbolikoa edota donazioak egin ditzake.

 

Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruan erreportajea egin du Ahotsa.info-k Sustrai Fundazioaren laguntzarekin:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Parke eolikoak
2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Lurraren defentsan "Hamaika" erakusketa artistiko ibiltaria abiatuko dute Beran martxoaren 1ean

"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Antzuolan 200 metroko haize errota irudikatu dute giza katean

Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]


Eguneraketa berriak daude