Manifestazioak egingo dituzte apirilaren 9an epaien aurka

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiri 13/13 auzian jarritako zigorren aurkako manifestazioak egingo dituzte larunbatean. Lehenago, ostegunean, prentsaurreko masiboa egingo dute Bilbon.

Joan den astean Donostiako Antigua auzoan egindako elkarretaratzea.

2022ko apirilaren 04an - 16:09

Martxoaren 31n eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 13/13 auziko epaia. Arantza Zuluetari zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion, Jon Enparantzari lau urtekoa, Naia Zuriarraini hiru urte eta erdikoa eta Iker Sarriegiri hiru urtekoa. Sententziak, aldiz, absolbitu egin zituen Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo. Epaia ez da irmoa oraindik, eta helegitea jar dezakete abokatuek.

Iazko uztailean hasi zen 13/13 auziko zazpi auzipetuen kontrako epaiketa eta Jose Perals fiskalak 77 urteko kartzela zigorra eskatu zuen guztira –Julen Zelarainen kasuan eskaera hori kendu zuen geroago–. Azaroan ehun legelari inguruk epaiketan izandako irregulartasunak salatu zituzten. Legelarien ustez "iraganeko garaietako sumarioa" izan da auzia bideratu duena.

Joan den astean epaiaren aurkako protestak egin zituzten Bilbon, Larrabetzun, Lekeition eta Donostian, eta aste honetan mobilizazio gehiago iragarri dituzte. “Zigorrik ez!” lelopean elkartuko dira ostegunean, apirilak 7, Bilboko auzitegiaren aurrean prentsa agerraldi herritar masiboa egiteko. Larunbatean, apirilaren 9an, berriz, manifestazioak egingo dituzte 17:30etan Bilbon Jesusen Bihotzetik eta Donostian Saguestik abiatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 13/13 sumarioa
2022-04-11 | ARGIA
Milaka lagun kalean 13/13 sumarioko epaiaren aurka

Bilbon eta Donostian eginiko manifestazio jendetsuetan Arantza Zuluetari, Jon Enparantzari, Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri ezarritako espetxe zigorrak salatu dituzte.


2022-04-08 | ARGIA
13/13 auziaren epaiari erantzun "sendoa eta bateratua" ematea eskatu dute

13/13 sumarioan auzipetutako lagunen hurbilekoek eta zenbait eragile sozial, sindikal eta politikok, larunbatean Bilbon eta Donostian deitutako manifestazioetan parte hartzera dei egin dute. "Guk argi dugu nolako Euskal Herria nahi dugun, baina Auzitegi Nazionalak kontrako... [+]


13/13 auzia
Hiru eta zazpi urte arteko espetxe zigorra ezarri diete 13/13 auzian epaitutako lau laguni

Zazpi auzipetuetatik lauri espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beste hiru absolbitu egin ditu. Defentsarako abokatuek azaldu dute epaia oraindik ez dela irmoa eta helegitea jartzeko aukera dutela.


2021-11-11 | ARGIA
Ehun legelariren manifestua: "13/13 iraganeko garaietako sumarioa da"

13/13 auzian izandako irregulartasunak salatzeko manifestua argitaratu dute ehun legelarik. Bost puntutan laburbildu dituzte irregulartasun horiek eta gogorarazi dute auzipetuetako batzuek torturak salatu zituztela.


Eguneraketa berriak daude