13/13 auziaren epaiari erantzun "sendoa eta bateratua" ematea eskatu dute

  • 13/13 sumarioan auzipetutako lagunen hurbilekoek eta zenbait eragile sozial, sindikal eta politikok, larunbatean Bilbon eta Donostian deitutako manifestazioetan parte hartzera dei egin dute. "Guk argi dugu nolako Euskal Herria nahi dugun, baina Auzitegi Nazionalak kontrako bidea hartzea erabaki du", adierazi du Ana Perez bozeramaileak.

Argazkia: @ehbildu

2022ko apirilaren 08an - 06:22

Espainiako Auzitegi Nazionalak, akusatuetako lauri –Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiri– jarri dizkie espetxe zigorrak, zazpi urte eta erdi eta hiru urte bitartekoak, ETAko kide izatea leporatuta.

Bilbon, EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean eginiko agerraldian, euren hurbilekoek eta eragileek babesa agertu diete, eta salatu dute auzia "krudelkeria kate luze bat" izan dela, bai akusatuentzat, baita haien senide eta lagunentzat ere. Gaineratu dute epaiaren helburua ez dela soilik auzipetuak zigortzea, "bakearen eta elkarbizitzaren alde egin duen euskal gizarte osoa zigortzea baizik". Hargatik, larunbatean egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. 17:30etan abiatuko dira Bilboko Jesusen Bihotza plazatik eta Donostiako Sagues auzotik.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 13/13 sumarioa
2022-04-11 | ARGIA
Milaka lagun kalean 13/13 sumarioko epaiaren aurka

Bilbon eta Donostian eginiko manifestazio jendetsuetan Arantza Zuluetari, Jon Enparantzari, Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri ezarritako espetxe zigorrak salatu dituzte.


2022-04-04 | ARGIA
Manifestazioak egingo dituzte apirilaren 9an epaien aurka

Espainiako Auzitegi Nazionalak Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiri 13/13 auzian jarritako zigorren aurkako manifestazioak egingo dituzte larunbatean. Lehenago, ostegunean, prentsaurreko masiboa egingo dute Bilbon.


13/13 auzia
Hiru eta zazpi urte arteko espetxe zigorra ezarri diete 13/13 auzian epaitutako lau laguni

Zazpi auzipetuetatik lauri espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beste hiru absolbitu egin ditu. Defentsarako abokatuek azaldu dute epaia oraindik ez dela irmoa eta helegitea jartzeko aukera dutela.


2021-11-11 | ARGIA
Ehun legelariren manifestua: "13/13 iraganeko garaietako sumarioa da"

13/13 auzian izandako irregulartasunak salatzeko manifestua argitaratu dute ehun legelarik. Bost puntutan laburbildu dituzte irregulartasun horiek eta gogorarazi dute auzipetuetako batzuek torturak salatu zituztela.


Eguneraketa berriak daude