13/13 auziaren aurkako mobilizazioak epaiketaren atarian

  • Uztailaren 10erako manifestazioak antolatu dituzte Bilbon eta Donostian, 13/13 epaiketari ez. Irtenbidera lelopean. Auzipetuek Euskal Herriko eragile politiko eta sindikal nagusiekin bilerak egin dituzte azken asteetan.


2021eko ekainaren 14an - 16:16
Azken eguneraketa: 18:18
Auzipetuen agerraldia, Bilbon. Irudia: @HamaikaTb

13/13 makroepaiketan auzipetutako herritarrek agerraldia egin dute astelehen goizean Bilbon. Azken asteetan EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos alderdiekin, ELA, LAB eta UGT sindikatuekin eta EAEko Arartekoarekin bildu dira auzipetuak, eta hitzordu gehiago izango dituztela iragarri dute.

Bileretatik bi ondorio azpimarratu dituzte: batetik, gainontzeko eragileek ikusi dutela epaiketaren oinarrian dauden eskubide urraketak; bestetik, inork ez zuela “imajinatuko" Aieteko konferentziatik 10 urtera horrelako egoerak gertatzen jarraituko zutenik. Uztailaren 12an Madrilgo Auzitegi Nazionalean hastekoa den epaiketak “iraganeko” logika bati erantzuten diola eta “gainditutako egoera batera” itzultzea dela helarazi dietela adierazi du auzipetuen bozeramaile lanetan aritu den Julen Zelarainek.

Manifestazioak

Epaiketa hasi baino bi egun lehenagorako, uztailaren hamarrean, Bilbon eta Donostian manifestazioak antolatu dituzte auzipetuek, 13/13 epaiketari ez. Irtenbidera lelopean. Auzipetuen herrietan bestelako mobilizazioak egin dira azken asteetan.

Fiskaltzak 7 eta 19 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu 13/13 sumarioko zortzi inputatuentzat, ETArekin kolaboratzea edo integrazioa leporatuta. Epaiketa denboraz kanpo dagoela eta zauriak ixteko garaia dela aldarrikatu zuten auzipetuek, maiatzean epaiketaren berri eman zutenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 13/13 sumarioa
2022-04-11 | ARGIA
Milaka lagun kalean 13/13 sumarioko epaiaren aurka

Bilbon eta Donostian eginiko manifestazio jendetsuetan Arantza Zuluetari, Jon Enparantzari, Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri ezarritako espetxe zigorrak salatu dituzte.


2022-04-08 | ARGIA
13/13 auziaren epaiari erantzun "sendoa eta bateratua" ematea eskatu dute

13/13 sumarioan auzipetutako lagunen hurbilekoek eta zenbait eragile sozial, sindikal eta politikok, larunbatean Bilbon eta Donostian deitutako manifestazioetan parte hartzera dei egin dute. "Guk argi dugu nolako Euskal Herria nahi dugun, baina Auzitegi Nazionalak kontrako... [+]


2022-04-04 | ARGIA
Manifestazioak egingo dituzte apirilaren 9an epaien aurka

Espainiako Auzitegi Nazionalak Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegiri 13/13 auzian jarritako zigorren aurkako manifestazioak egingo dituzte larunbatean. Lehenago, ostegunean, prentsaurreko masiboa egingo dute Bilbon.


13/13 auzia
Hiru eta zazpi urte arteko espetxe zigorra ezarri diete 13/13 auzian epaitutako lau laguni

Zazpi auzipetuetatik lauri espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beste hiru absolbitu egin ditu. Defentsarako abokatuek azaldu dute epaia oraindik ez dela irmoa eta helegitea jartzeko aukera dutela.


2021-11-11 | ARGIA
Ehun legelariren manifestua: "13/13 iraganeko garaietako sumarioa da"

13/13 auzian izandako irregulartasunak salatzeko manifestua argitaratu dute ehun legelarik. Bost puntutan laburbildu dituzte irregulartasun horiek eta gogorarazi dute auzipetuetako batzuek torturak salatu zituztela.


Eguneraketa berriak daude