Kanpaldi mugagabea abiatu dute Bartzelonan preso politikoen askatasuna eskatuz, besteak beste

  • Kanal honetatik jarraituko ditugu Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ingurukoak eta honi erantzuteko Katalunian abian diren mobilizazioak. 

ARGIA @argia
2019ko urriaren 30a
Gakoak
Erakutsi gako guztiak
Askatasunaren Martxak Bartzelonan sartzen ari dira

Katalunia Zetralekoa martxa Meridianatik sartu da:

Erkoreka: "Ibarretxek ez zuen Jaurlaritza ordezkatu Kataluniako ibilaldian"

Herri Irratian egindako elkarrizketan, Berriak jaso duenez, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek bere izenean hartu zuen parte Kataluniako Askatasunaren Ibilaldian, Quim Torra presidentearekin batera. Hala adierazi du Eusko Jaurlaritzako eledun Josu Erkorekak. Ibarretxek ez du "inolako loturarik" egungo Jaurlaritzarekin.

Carles Puigdemont aske utzi dute fidantza gabe Belgikako justiziaren aurrean aurkeztu ondoren

Kataluniako presidente ohia aske utzi dute, eta belgikar justiziaren eskuetan jarriko da beharrezkoa denean. Horrela, aurretiazko abisua emanda herrialdetik atera ahalko da.

Katalunian gertatzen ari diren istiluen inguruan galdetu diotenean, "biolentzia beti gaitzetsi" izan duela erantzun du: "Duela urtebete hasi nintzen indarkeriaren inguruan mintzatzen. Orduan ez zidan inork kasurik egin", gaineratu du. Adierazi du ez duela Tsunami Democratic eragilearen inguruan informaziorik, baina esan du ekintzak babesten aritu dela sare sozialetatik.

Bartzelonako Sagrada Familia Katedrala blokeatu dute, milaka turistaren sorpresarako

Bartzelonako gune turistikoenetakoa den Sagrada Familia katedrala blokeatu dute Picnic per la Republica ekimenak deituta. Une hauetan ezin da inor ez sartu ez atera.

 

Joan Tardak Kataluniako Generalitateko hauteskundeak deitzea eskatu du

Kataluniako Ara hedabideak argitaratu duenez, Espainiako Kongresuan Esquerra Republicanaren diputatu ohiak Generalitateko hauteskundeak deitzea eskatu dio Quim Torra Kataluniako presidenteari. Kataluniako parlamentuak "gehiengo nabarmen baten islada" erakutsi behar duela esan du Tardak. Preso politikoen amnistia eskatzeaz eta negoziazio marko bat osatzeaz gain, gerturatzen ari den krisi ekonomikoari aurre egiteko plan bat egitearen konpromisoa hartu beharra dagoela gaineratu du.

Diputatu ohiak erakutsitako haserrea Torrak hartu dituen "erabaki pertsonaletatik" datozela adierazi du, eta ERCren "haserrea"· azaleratu du, eta alderdiak bilera bat egingo duela esan du, Torraren jarrera hori aztertu eta erabakiak hartzeko.

Terrassan Ogasunaren eraikina okupatu dute sinbolikoki

 

Errepide ugari moztu dituzte goizean

Goizaldetik hasi dira bideak mozten Katalunia osoko errepide askotan. Egurrak eta neumatikoak bide erdian jarri eta su eman diete, garraioen pasabidea galaraziz. Badira baita ere errepideak moztu dituzten martxa baketsu asko eta jendetsuak goizeko orduetan. Jende ugari martxen zain dago bide bazterretan.

Cerdanyola herrian, martxa bat itxaroten ari den jendea (Irudia: ara.cat)
 C-14 errepidea Reus eta La Selva del Camp artean, moztuta.

 

Askatasunaren Ibilaldiak jendetsu sartu dira azken kilometroetan
Ibilaldia AP-7an, UABren parean.
Jendetza Bartzelonara bidean.
Premià de Mar-etik irten den zutabea.
Martorelletik irten den zutabea Pallejà herrian.

 

Cecot patronaleko enpresen %50ak greba egin du
ANCk ere Buch barne kontseilariaren dimisioa eskatu du
Puigdemont Belgikako agintarien aurrean aurkeztu da borondatez

Carles Puigdemont bere abokatuekin aurkeztu da gaur goizean Belgikako agintarien aurrean, Espainiako Auzitegi Gorenak bere aurka atera duen hirugarren euroagindua dela eta. Kataluniako lehendakari-ohiak hartu du aginduaren jakinarazpena eta horren kontra dagoela adierazi. Albistea Puigdemonten abokatu Gonzalo Boyek eman du Kataluniako irrati publikoan. 

Bart gaueko istiluak

Ustez orain arteko gaurik baketsuena izan behar zela zirudien arren, istilu larriak izan ziren Bartzelonan gauez. Talde faxista batek manifestari bati emandako jipoia ez zen gaueko irudi bakarra izan. Talde horiek hainabt borroka eragin zituzten Bartzelonako kaleetan.

Bestalde, Esquadra Mossoek eta Espainiako Estatuko Poliziak beste behin kargatu zuten. Kataluniako hiriburuan bakarrik, 36 zauritu izan ziren; Katalunia osoan sei gehiago. Horrez gain, 19 pertsona atxilotu zituzten.

Gauaren amaierarako, manifestariek Gracia Etorbidea hartu zuten. Polizia lasterketak hasi zituzten, baina azkenerako erretiratu ziren etorbidetik.

 

Naziek 23 urteko gaztea jipoitu zuten bart gauean Bartzelonan
27 errepide moztuta greba orokorraren lehen orduetan
Ocatan, N-II errepidea moztu dute
Lluçanesen neumatikoak eta egurrak jarri dituzte bide erdian, C-62 errepidean
N-145 errepidea ere moztu dute, Gironako noranzkoan
l'Atmetlla del Valles-en bidea moztuta, C-17 errepidean
AP-7 errepidea Vinaixa parean moztu dute
Medinyan ere moztu dute AP-7a
C-17a Taganament herriko gasolindegiaren parean ere moztu dute
Lleidako CIM enpresako sarrera blokeatu dute piketeek
Manresatik igarotzen den C-55 errepidea moztu dute 60 bat pertsonak
l’Alçada de Tarres herrian, AP-2 errepidea moztuta
N-150 errepidea moztu dute Cerdanyola del Valles herrian

 

Gaueko 22:00etan Torra presidentea elkarrizketatu dute TV3-n

Esan dituenetako batzuk:

- "Ez dut aurreikusten [Espainiako Estatuak] 155. artikulua ezartzeri. Ez dut onartzen 155. artikuluaren mehatxupean bizi behar dugunik".
- "Pedro Sanchez joan da elkarrizketa-mahaitik, gu oraindik bertan gaude".
- "[Madrilen] bi milioi herritar epaitu dituzte eta autodeterminazio eskubidea".
- "Saiatu naiz ematen beldurrari aurre egin beharraren mezua".
- "Amnistia da gure bidea, aitortzea ez dela deliturik egon".
- "Beti arbuiatu dut bortizkeria, beti".
- "Tsunami Demokratikoak desobedientzia zibilaren bidea hartu du eta niri aukera errespetagarria iruditzen zait".
- "Mossoen artean ikusitako jokabide batzuk ez zaizkit gustatu. Ikertu eta behar diren neurriak hartuko dira"
- "Buch [Barne Saileko kontseilariari] diot gainerako kontseilariei diedan konfiantza bera".
 

 

Mobilizazio jendetsuak eta poliziaren kargak Gasteizen eta Bilbon

Gasteizen, Bilbon eta Donostian manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako politikarien eta Altsasuko gazteen kontra jarritako zigorren kontra protestatzeko.

Ernaik deitu ditu manifestazioak eta Bilbon Espainiako Ordezkaritzaren ingurura iritsi direnean Ertzaintzak manifestarien kontra egin du errepidetik ateratzeko. Tentsio uneak izan dira hainbat ertzain oinezkoei kolpeka hasi direnean.

Gasteizen, hamarnaka lagunek trebidea moztu dute denbora batez eta poliziak hamazazpi lagun atxilotu ditu. Ondoren, herritarren kontrako oldarraldia erdiguneko hainbat kaleetara zabaldu dute agenteek.

Donostian ere zientoka izan dira kalera atera diren lagunak.

EGUNEKO BIDEOA | Milaka lagun protestan Askatasunaren Ibilaldietan

Asteazkenak Katalunian utzi duenaren laburpen bideoa duzue honakoa. Tordera herritik abiatu eta Bartzelonara bidean den Askatasunaren Ibilaldian parte hartzen ari diren hainbat lagunen testigantzak bildu ditugu. Gorenaren sententziaren aurka eta independentziaren alde batu dira dozenaka milaka lagun. Gauean, berriz, istilu gogorrak izan dira Bartzelonan manifestari eta poliziaren artean.
 

 
Ernaiko kideek trenbidea moztu dute Gasteizen; 17 lagun atxilotu ditu Ertzaintzak

Ehunka ikasle batu dituen manifestazioaren ondotik, Ernaiko kideek trenbidea moztu dute Gasteizko tren geltokiaren parean "gazteok independentzia" leloa daraman pankarta batekin. Altsasuko gazteen aurkako epaia eta erreferendumaren ondotik epaituak eta zigortuak izan diren buruzagi independentisten aurkako epaia salatu dituzte gazteek. Hasierako zenbaketa baten arabera, 17 gazte atxilotu ditu guztira Ertzaintzak eta eskuburdinak jarri dizkiete, Hala Bedik jakinarazi duenez.

 

Milaka ikasle atera dira kalera

Presoen absoluzioa eskatu eta ostiraleko grebarekin bat egiteko deia luzatu dute milaka ikaslek, hainbat hiritan egindako manifestazioetan.

Olimpíada Republicana

Bartzelonako CDRek herritarrei dei egin diete gaur, osteguna, Gráciako lorategietan biltzeko, txandala jantzita eta baloia eskuetan.

Picnic per la República

Ostiralean 11:00etan izango da hitzordua, Familia Santuaren tenpluaren aurrealdean. Argibideak Telegramez emango dituzte.

 

Askatasunaren Ibilaldia, Granollersetik pasatzean
Asteazkenean, 33 atxilotu

Asteazkenean 33 lagun atxilotu dituzte Katalunian: 12 Bartzelonan, 11 Lleidan, 5 Tarragonan, 3 gironan, 1 Manresan eta 1 Vilanova i la Geltrún. SEM larrialdi zerbitzuek 96 lagun zauritu artatu dituzte. Argazkia: La Directa

Barça-Madrid futbol partida Bernabeun jokatzeko eskaera

Espainiako Futbol Ligak eskatu du Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko partida Bartzelonako Camp Nou estadioan ez, baizik eta Madrilgo Bernabeun jokatzeko, Katalunian bizi den egoera dela-eta. Hilaren 26an da jokatzekoa partida hori, epaiaren aurkako manifestazioa deituta dagoen egunean hain justu. Bai Bartzelona eta bai Madril partida lekuz aldatzearen aurka agertu dira, txapelketa "aldatzea" litzatekeelako.

Aldarrikapen mezuak ohikoak dira Bartzelonaren estadioan / Vilaweb.cat
Kataluniarekin elkartasunez, Aiako Harrietan

Urriaren 1ean Montserrateko mendizerran egin bezala, dozenaka mendizalek argiak piztu dituzte bart Aiako Harrietan / Gure Esku

 

Torra istiluen aurrean manifestariei: "Hau gelditu beharra dago, orain"

Gauerdian Kataluniako gobernuko presidente Quim Torrak mezu instituzionala zuzendu die herritarrei. Biolentzia arbuiatu eta istiluak amaitu behar direla adierazi du, ekintza biolentoak infiltratu eta probokatzaileei leporatuz. Ez dio aipamenik egin poliziaren bortizkeriari.

Paper higieniko jaurtiketa masiboa Generalitatearen Barne Sailaren egoitzan

CDRek deituta, egunotako polizia operazioen aurka eta preso politikoen alde, kontzentrazioak egin dituzte Generalitatearen Barne Sailaren egoitzen aurrean. Milaka lagun batuz indar erakustaldia egin dute CDRek. "Horrenbeste kaka garbitzeko" paper higienikoa eramatera dei egin dute, eta amaieran, hauek airean bota dituzte.

 

Sutea Ogasunaren egoitzaren atarian Lleidan

Sutea piztu dute Lleidan, Espainiako Estatuak kudeatzen duen Ogasunaren egoitzaren aurrean.

 

BIDEOA | Mossoek gazte bat harrapatu dute furgonetarekin Tarragonan
Istilu gogorrak hirugarren gauean, zauritu eta atxilotu ugari

Bartzelonan istilu gogorrak izan dira protesten hirugarren gauean ere. Manifestazio ugari bizi izandakoa den Jordi Borrás fotokazetari zailduak honela deskribatu du gaua: "Manifestazio ugari bizitakoa naiz, baina gaurko biolentziaren mozkorraldia eta kaosa ez nituen sekula ikusi".

Sua eta barrikadak piztu dituzte hiriko leku askotan.

Piroteknia jaurti diote Mossoen helikopteroari Bartzelonan

Bartzelonako istiluetan, manifestariek buru gainean izan duten helikopteroari su artifizialak bota dizkiotela salatu dute.

Espainiari EBren 7. artikulua aplikatzeko eskatu dute Gales eta Eskoziako 11 parlamentarik

Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiaren ondoren, Espainiari Europar Batasuneko (EB) itunaren 7. artikulua aplikatzeko eskatu dute Erresuma Batuko parlamentuko 11 kidek –Plaid Cymru alderdi galestarreko eta SNP alderdi eskoziarreko kideak dira denak–. Ordezkari hauen esanetan, EBren oinarrien artean dauden askatasuna, demokrazia, justizia eta giza-eskubideak krisi katalanaren baitan behin eta berriro urratu dira eta horrenbestez, Espainiari EBko kide gisa dauzkan zenbait eskubide mugatu behar litzaizkioke.

Ibarretxe azaldu da Torra presidentearekin Askatasunaren Ibilaldian

 

Ikasleen presioz, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eskolak eten ditu

Ikasle talde batek UABeko errektoretza okupatu du. Zuzendaritzak jakinarazi du klaseak eten dituela.

 

BIDEOA | Askatasunaren Ibilaldien bezperan su hartu du Kataluniak

Asteartean, Bartzelonan manifestarien eta polizien artean izandako istiluak bildu ditugu bideo honetan lehen eskutik hartutako irudiekin. Kataluniako hainbat hiritan izan dira istiluak: Tarragona, Lleida eta Bartzelonan. Baina egoera bereziki aztoratu da azken honetan. Esquadra Mossoek eta Espainiako Poliziak hainbat aldiz kargatu dute, foam jaurtigaiak tiro eginez, eta hirian zehar zabaldu dira barrikadak, korrikaldiak, polizia kargak eta suak.

 

 
Bartzelonako CDRek gaur 19:00etarako mobilizazioa deitu dute

Atzo poliziak erabilitako errepresioari aurre egiteko deia egin dute Bartzelonako CDRek eta 19:00rako mobilizazio bat iragarri. Joango direnei komuneko papera eramateko eskatu die, "kaka asko daukagu-eta garbitzeko".

 

Hainbat errepide butxatu ditu Askatasunaren Ibilaldietako jendetzak

Horietako batzuetan, tartean A-2 autobidean Tarrega parean, Bartzelonaranzko norabidea moztuta dago, Marxes per la Llibertat ibilaldiko partaidez gainezka. AP-7 autopista, berriz, bi norabideetan dago etenda Sant Sadurni d'Anoian.

 

<< <
1 2 3 4
> >>
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Katalunia independentziarantz  |  Politika  |  Katalunia

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude