Kanpaldi mugagabea abiatu dute Bartzelonan preso politikoen askatasuna eskatuz, besteak beste

Zuzeneko jarraipena
  • Kanal honetatik jarraituko ditugu Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaiaren ingurukoak eta honi erantzuteko Katalunian abian diren mobilizazioak. 


2019ko urriaren 30an - 14:57
Gakoak
Kataluniako CDRak: "Desobedientziaren ordua da, errebolta herritarraren ordua"

Orain herriaren ordua dela esanez erantzun diote epaiari Kataluniako CDRek. Mobilizazio iraunkorrera deitu dute, "bai oraingo epaiagatik, bai erbestean daudenengatik, ehunka auzipetuengatik eta baita erasoa jasan duten CDRetako azken bederatzi kideengatik ere, zeinetatik zazpi espetxean diren.

"Herriak agintzen du eta gobernuak obeditu". Kalean batzarretan eta plazetan indartsu egitera deitzen dute, horrek egiten diolako min potereari. Orain desobedientziaren ordua dela diote eta instituzioei ere "urrats bat atzera ez egiteko" dei egiten diete, ez dutelako horrelakorik onartuko.

"Hautetsonsien bidez hautatutako errepublika da bide bakarra gure herriaren, presoen eta exiliatuen askatasuna lortzeko, diote agirian. "Estatu errepresore, autoritario eta antidemokratikoaren aterpean egotea dagoeneko jasan ezina bihurtu da".

"Ezin dugu gehiago, une honetan dena ahal dugu. Orain, gelditu gabe. Herri erreboltaren unea da", amaitu dute Twiterrez zabaldutako idatzia. Hemen behean haiek txiokatutako agiria:

 

 

 

 

Ikasleek 72 orduko greba deialdia egin dute urriaren 16, 17 eta 18rako

Ikasleen Sindikatuak 72 orduko greba deitu du Kataluniako institutu eta unibertsitateetan, epaiaren aurka protesta gisa 16, 17 eta 18rako. Horrez gain, une honetan Bartzelonako Kataluniako Plazan bildu dira hainbat unibertsitate eta ikasketa zentruetatik abiatutako ikasleen zutabeak. 13:00etan Tsunami Demokratikoak toki berean egindako deialdiarekin bat egingo dute.

 

Varoufakis: "Europaren bihotzea espetxe zigor luze hauen aurka altxa behar gara herritarrak".

Yanis Varoufakis Greziako ekonomia ministro ohia: "Ez dut Kataluniako independentziari buruz iritzia emateko eskubiderik. Hori Kataluniako herritarrek erabaki behar dute. BAINA, beren bozkatzaileek eskatu zietena egiteagatik, Europaren bihotzean politikari batzuei espetxe zigor luzea jartzearen aurka altxa behar gara". 

Hirugarren gradurako atea zabalik dute zigortuek, "El Mundo"-ren arabera

Gaur emandako epaian Espainiako Auzitegi Gorenak ez du onartu Javier Zaragoza fiskalak egindako eskaria: epaiak jasotzea zigortuei ezin zaiela eman hirugarren gradua zigorraren erdia bete arte. Gorenak ez du halakorik onartu eta orain graduen eta bestelako onurak kartzela administrazioaren esku geratzen da eta hau, Kataluniako espetxeen kasuan Generalitatearen esku dago. El Mundo egunkariak iradoki duenez, "Gorenak ahalbidetzen du Torrak berehalakoan eman ahal izatea hirugarren gradua zigortuei".

 

Gironan kontzentrazio jendetsua Generalitatearen egoitzaren aurrean
Zigortuen erantzunak: injustizia itzela da, orain erantzun egin behar da

Twitterrez emandako erantzunean,zigortutako buruzagi independentistek gogor salatu dute epaia eta eskerrak eman dizkiote Kataluniako herriari emandako sostenguagatik. Une gogor eta latz hau,indarra batu eta aurrera egiteko baliatzera deitzen dute.

Carles Puigdemont: "100 urte guztira. Inoiz ez bezala erantzutea dagokigu"
Lehenbiziko kale okupazioak hasi dira

Eta eguerdirako mobilizazioak iragarri dituzte, bidenabar unibertsitateetan.

 

Tsunami demokratikoak 13:00etan deitu du lehen mobilizazio handia Bartzelonan
13 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak katalan independentistentzat

Matxinada delitua baztertu egin dute eta zigortu dituzte, sedizioa, desobedientzia eta diru erabilera bidegabeagatik.

Oriol Junqueras, Kataluniako Gobernuko lehendakariordea: 13 urteko kartzela zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa, sedizioa eta diru erabilera bidegabeagatik.

Raül Romeva, gobernuko atzerri kontseilaria:  12 urteko kartzela eta 12 urteko inhabilitazioa

Jordi Turull, Presidentetza kontseilaria: 12 urte eta 12 urteko inhabilitazioa.

Dolors Bassa 12 urteko kartzela eta 12 urteko inhabilitazioa.

Carme Forcadell, Parlamenteko lehendakaria: 11’5 urteko kartzela eta 11 urte eta erdiko inhabilitazioa.

Joaquim Forn, Barne kontseilaria: 10’5 urteko kartzela eta 12 urteko inhabilitazioa.

Josep Rull, Lurralde Antolaketa kontseilaria: 10’5 urteko kartzela eta 12 urteko inhabilitazioa.

Jordi Cuixart, Omnium Culturaleko lehendakaria: 9 urteko kartzela eta 9 urteko inhabilitazioa

Jordi Sànchez, ANCko lehendakaria: 9 urte eta 9 urteko inhabilitazioa

Santi Vila, Carles Mundó eta Meritxell Borràs gobernuko kontseilariei 60.000 euroko zigorra diru erabilera bidegabeagatik eta hogei hilabeteko inhabilitazioa.

 

<< <
1 2 3 4
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude