'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"


2023ko azaroaren 09an - 12:40
Azken eguneraketa: 14:59

Kazetaritza ez da terrorismoa, du goiburu La Directa-ren manifestuak. "Terrorismo" leporatuta inputatu baitute Jesús Rodríguez kazetaria, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia-Castellonek irekitako Tsunami Demokratikoaren auzian. Dagoeneko dozenaka hedabide eta erakundek egin dute bat komunikatuarekin, ARGIAk tartean. La Directak “informaziorako eskubidearen aurkako erasotzat” jo du inputazioa, eta komunikatuarekin bat egitera animatu ditu “kazetaritza zintzo, kritiko eta eraldatzailearen defendatzaileak”.

Epaileak Tsunami Demokratikoa-ren testuinguruan egindako mobilizazio sozialak “terrorismotzat” jo ditu, eta ikertutako hamabi pertsonak “erakundearen koordinazio politikoaren parte” izango liratekeela uste du. Adierazpen garbiak egin ditu hedabideak: “Jesús Rodriguezek ez du delitu-egitateetan parte hartu, oinarrizko eskubideak baino ez ditu erabili. Informazio-askatasuna gauzatzean bere zeregin profesionala betetzera mugatu da beti, inputazioarekin urratzen ari den oinarrizko eskubidea baita”.

El Salto hedabideak jaso duen moduan, ez da Rodríguezek kazetaritza-lanaren ondorioz errepresioa jasaten duen lehen aldia: 2016an, manifestazio baten erdian, Kataluniako Poliziak eraso egin zion, zeinak lesioak eragin zizkion: eskuko behatz bat hausteaz gain, %50eko mugikortasuna galdu zuen.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Eguneraketa berriak daude