Wikileaksek filtratutako dokumentu baten arabera Europar Batasuna sekretuan negoziatzen ari da Zerbitzuen Komertzioari buruzko Akordioa (TISA ingelesez) beste dozena bat herrialderekin batera, zerbitzu guztiak, publikoak barne, merkatura ireki daitezen.
Valentziako Mercadona saltoki kateak 2014 amaiera aldera irekiko du lehenengo supermerkatua EAEn, Eusko Jaurlaritzari iragarri dionez. Zabaldu nahi dituen 25 saltokiak non kokatuko dituen oraindik ez du esan, baina bai mila enplegu inguru sortu nahi dituela, saltoki bakoitzean 40 langile jarrita.