Politika > Euskal Autonomia Erkidegoko politika > Bizkaiko politika > Usansoloren segregazioa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-11-10 | Unai Brea

Usansolo Herria (UH) taldeak prentsaurrekoa eman du, Usansolo Galdakaotik bereizteko 2016an martxan jarritako prozedura Galdakaoko EAJren eta batik bat Ibon Uribe alkatearen jarreragatik geldotzen ari dela salatzeko. Usansoloren mugak zeintzuk diren berresteko bertoko herritarren sinadurak aurkeztu dituzte.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Usansoloren segregazioa
2014-11-28 | Unai Brea
Usansoloren segregazioa baimentzeko eskatuko dio Galdakaok Bizkaiko Aldundiari

Udalbatzak PSE-EEren mozioa onartu du. Sozialistek ez eze, Usansolo Herria, Bildu eta Galdakao Bizirik taldeek alde bozkatu dute. PPk ezezkoa eman du eta EAJ abstenitu egin da.


2014-11-24 | Malen Aldalur
Usansolok hitz egin du: boto-emaileen %90 udalerri bihurtzearen alde

3.000 herritarrek zuten boto eskubidea Usansolo udalerri bihurtzeari buruzko galdeketan eta %73k bozkatu dute, horietatik %90ek desanexioaren alde. Galdeketa Usansolo Herria plataformak antolatu du eta ez du balio juridikorik.


2014-11-23 | Unai Brea
Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada

Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua aldatzeko prest agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, Usansolok udala izateko borondatea adierazten badu. 1983tik Euskal Herrian sortutako 36.a litzateke. Bitartean, zer gertatuko ote da Igeldon?   


2014-10-07 | Malen Aldalur
Usansolo Galdakaotik desanexionatzeko galdeketaren alde agertu da EAJ

Usansoloko galdeketa ofizialaren alde agertu dira EAJko Bizkaiko batzarkideak eta erabakia “errespetatuko” dutela esan dute. Galdakaoko Udalak ere galdeketa babestuko du eta ostegunean batzartuko da Ibon Uribe alkatea galdeketaren aldeko plataformako kideekin azken xehetasunen inguruan hitz egiteko.


2014-09-11 | Unai Brea
Usansoloko herri galdeketari trabarik ez ipintzeko eskatu dio EH Bilduk Bizkaiko Aldundiari

Usansoloko Erreferendumerako Talde Eragileak irailaren 4an Bizkaiko Batzar Nagusiei eta Aldundiari egindako eskariarekin bat egin du EH Bilduk. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bilakatzeari buruzko herri galdeketa deitu dute azaroaren 23rako, eta koalizio abertzaleak kontsulta hori erraztu dezan galdegin dio herrialdeko gobernuari.