Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Presoak
Iritziak
Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Ainhoa Barbarin presoa espetxera itzularazi dute bigarrenez, hirugarren graduari helegitea jarrita

Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du abuztuaren 4an Urretxun. Epaitegiak euskal presoen eskubideei “boikot” egiten ari direla salatu dute.


Preso(ohi)ak zapatan

Hego Euskal Herriko udal hauteskundeen kanpainan zenbait zerrendatan odol delituak zituzten preso ohiak egotea izan zen debate mediatikoetako bat eta, ondoren, lagun horiek atzera egin zutela.

Beharbada, mugimendu harekin EH Bilduk zenbait boto irabazi zituen, eta modu... [+]


Gutxienez 41 emakume hil dira espetxe batean Hondurasen

Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.


"Euskal preso politikoak etxeratzeko kartelak balkoi, jai eta plazetan jartzen jarraituko dugu"

Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak zigortu dituzte San Sebastian egunaren bezperan Plaza Berrian Udaltzaingoarekin izandako talkarengatik. Bakoitzari 750 euroko zigorra ezarri diete, eta ostegunean epaitegian deklaratu dute.


2023-05-02 | Leire Artola Arin
Hil egin da gose greban zegoen Khader Adnan preso palestinarra

Gose greban 87 egun zeramatzala, 44 urteko Khader Adnan astearte goizaldean konorterik gabe topatu dute ziegan. Ospitalera eraman dute, eta heriotza baieztatu dute han. Palestinako Jihad Islamikoa taldeko kide ezaguna zen, hainbatetan Israelgo indarrek atxilotu zutena. Jihad... [+]


2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


Preso bat hil da Martuteneko kartzelan, Euskal Herriko espetxeetan hil den bigarrena bi egunetan

Hildakoa 57 urteko gizonezkoa da, eta erizaintzan zegoen. 24 orduan Euskal Herriko espetxeetan hil den bigarren presoa da.


2023-02-16 | ARGIA
Suizidioa, heriotza kausa nagusia Europako presoen artean

Presoen suizidio tasa gizartean dagoen tasaren bikoitza baino gehiago da. Horrez gain, presoen herenak buruko gaitzen bat du. Europako presoen osasunari buruzko 2020ko datuak dira, orain aurkeztu duten OMEren txosten batetik eratorriak.


Ziegan hilik aurkitu dute euskal herritar bat, Palentziako Dueñasko espetxean

43 urteko bilbotar bat hilik aurkitu dute ziegan, Palentziako Dueñas espetxean. Salhaketa Arabak jakinarazi duenez presoak egunak zeramatzan osasun-arreta eske, bularrean min zuelako. Familiak beste preso baten eskutik izan du senidearen heriotzaren berri. Salhaketak... [+]