Nazioartea > Estaturik gabeko nazioak > Kurdistan > Kobaneren erresistentzia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-03-22 | Anboto

Martxoaren 25ean Durango eta Kurdistango Kobane hiria senidetzea ospatuko dute, Plateruenean egingo den jaialdi bategaz. Izan ere, egun bat lehenago, barikuan, egingo dute senidetzeko ekitaldi ofiziala udaletxean. Kobanez gainera, Bartzelona ere senide lez hartuko du Durangok; hirurak bonbardatutako hiriak dira. Kurdistango ordezkari bat eta Jaume Asens Bartzelonako alkateordea etorriko dira.

Kobaneren erresistentzia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Kobaneren erresistentzia
2015-01-26 | Nerea Ibarzabal
Estatu Islamiarra Kobanętik kanporatu dute

Kurduek Estatu Islamiarra kanporatu dute Kobanêtik (Rojava), 132 eguneko erresistentziaren ostean. Borrokan 1.607 pertsona hil dira, gehienak ISISeko kideak, Públicok argitaratu duenez.

Borrokalari kurduek Kobanêko Mistenur muinoa askatu zuten joan den astean, eta astelehenean garaipena lortzeko “lau kale bakarrik” geratzen zitzaizkiela esan zuen Emakumeen Babeserako Unitateko (YPJ) komandanteak.


2015-01-14 | Nerea Ibarzabal
Kobanę: "Munduko emakumeei zin egiten diegu lortuko dugula"

Kobanên (Kurdistan) Estatu Islamiarraren aurkako erresistentzia emakumeek gidatzen dute. YPJ Kobanêko komandanteetako batek, Gülistan Kobanêk, elkarrizketa bat eskaini dio Firatnewsi.


2014-11-12 | Nerea Ibarzabal
Karlos Zurutuza: “Konturatzen ari naiz Kobaneko gatazka uste baino askoz larriagoa izan daitekeela”

Euskal Herrian dago berriro Karlos Zurutuza kazetari freelance-a, Afganistanen, Sirian eta Kurdistanen ibili ostean. Info7 irratian hitz egin du kurduen egungo egoeraz eta Estatu Islamiarraren aurkako borrokaz.


2014-11-03 | Lander Arbelaitz
Milaka pertsona atera dira mundu osoan Kobaneren alde, Bilbon ere bai

Kobane hiri kurduaren aldeko manifestazioak egin dituzte mundu osoan. Kobane siriaren menpeko Kurdistanen dago, hiru aldetatik Estatu Islamikoak inguratuta dauka eta laugarrenean, Turkiarekin muga egiten du. Bilbon ere manifestazioa egin dute, Herrikolorek egin duen bideoan ikus daitekeenez.


2014-10-28 | Lander Arbelaitz
Kobane eskualde kurduaren aldeko munduko martxa deitu dute larunbatean, Bilbon manifestazioa

"Kurdistango herriaren aurkako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna” lemapean, elkartasun manifestazioa deitu dute larunbatean Bilbon. 12:00etan abiatuko da udaletxetik eta Herri Kurduaren Elkartasun Ekimenak deitu du mundu mailako elkartasun egunaren baitan. Kobane (Rojava) Estatu islamiarraren eskuetan ez erortzeko borrokan ari den Kurdistango lurraldea da, Siriako estatuaren menpe dagoena, Turkiako estatuarekin mugan. Mundu mailako arreta deitu du... [+]


Kobanę, izan zitekeen mundua

Azken asteotan asko idatzi da Kobanêri buruz. Beharbada sarraskiari buruzko informazio gehiena kontatua dago. Ez ote da beranduegi jaio Kobanê mundura, baina. Munduak Rojavako itxaropenaren irla ttipi hau beranduegi “deskubritu” duela dirudi. Baina zer gertatu da han, Estatu Islamiarreko fundamentalisten setioa hasi aurretik?


2014-10-08 | Malen Aldalur
Hamabi hildako Turkiak Kobaneri laguntza ukatzearen aurkako protestetan

Gutxienez hamabi hildako utzi dituzte Turkiako hainbat hiritan astearte gauean egindako protestek. Estatu Islamiarrak Kobaneko hirian egindako erasoen aurrean Turkiako Gobernuaren pasibitatea salatzea zuten helburu.


2014-10-07 | Malen Aldalur
Kobane hiria islamiarren esku erortzear, kurduek Europako estatuei mugitzeko eskatu diete

Estatu Islamiarraren erasoen kontra eusten ari den Kobane, Siria eta Turkiarekin mugan dagoen hiri kurdua, arriskuan dago. Hiru asteko setioaren ondoren, islamiarrek hautsi egin dituzte YPGko milizianoen defentsak. Kobane babesten ari diren soldaduak zibilak hiritik ateratzen ari dira.