Analisia

"Ez nire etxe ondoan”, horretan laburbildu zituen Iñigo Urkulluk, bere hitzaldian, berriztagarrien auzian Eusko Jaurlaritzari egiten zaizkion kritikak. Berekoiak ikusten gaitu; ez diogu erronkari behar bezala begiratzen, eta ez gara gai interes orokorra lehenesteak eskatzen duen eskuzabaltasunez aritzeko. Hitzik ez trantsizioa sektore publikotik, estrategikoki planifikatuta eta herritarrei entzunda –eta kasu eginda– egitea exijitzen dugunon iritziez. Erantzunik ez... [+]

2022-02-16 | ARGIA
Ertzain talde batek bi migratzaileri Bilbon egindako erasoa ari dira ikertzen

Bilboko 10 zenbakidun Instrukzio Epaitegiak ikerketa abiatu du, iazko udan gauzatutako atxiloketa baten grabaketan Poliziak egindako eraso bat antzeman ostean; zortzi ertzainek daukate atxiloketarekin lotura. Grabaketa baten antzeman daiteke ertzainek nola kolpatzen dituzten bi... [+]


2021-09-16 | ARGIA
Iñigo Urkullu:
“Ez dakit asmatu dugun esplikatzen zergatik hartu ditugun hartutako neurriak”

Politika Orokorrari buruzko Eusko Legebiltzarreko oso bilkuran, EAEko lehendakariak autokritika egin du pandemiaren kudeaketaz, eta “egoera berria eta ezezaguna” izan dela jarri du akatsak egiteko arrazoien atzean.


2021-05-07 | ARGIA
EAEko Auzitegi Nagusiak ez ditu itxiera perimetrala eta etxeratze-agindua baimendu

EAEko Auzitegi Nagusiak ez du baimenik eman alarma egoera kendu ostean itxiera perimetralak, etxeratze-agindua eta bileretan lau laguneko muga ezartzeko, publiko egin berri duen epai batean. Eusko Jaurlaritzak neurri horiek dekretu bidez ezarri nahi zituen, baina auzitegiak... [+]


2021-04-12 | ARGIA
Euskaltelen salmentan "hazteko aukera bat" ikusten du Urkulluk

Enpresak sustraiak Euskal Herrian mantentzeko bermeak daudela ziurtatu du EAEko Lehendakariak. Operazioak piztu duen kezkari garrantzia kendu dio.


Urkulluk "sentitzen" du Nahuel Gomezi masailezurra hautsi izana Ertzaintzak, baina ez die ardurarik egotzi

Iñigo Urkulluk asteartean adierazi du "sentitzen" duela Nahuel Gomezi gertatua. Ertzaintzak pilotakada batekin masail-hezurra hautsi zion Sansebastian egunez, lanetik etxera bidean zihoala. Naiz-en galderei erantzunez egin ditu adierazpen hauek, baina gertaera... [+]


2020-07-30 | Mikel Eizagirre
Gure Esku haserre Urkullurekin, Kataluniako prozesuari buruzko paperetan egin dizkion aipamenengatik

Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.


COVID-19aren erreprodukzio tasa: EAEn hauteskundeak egin ahal izateko baldintzetatik urrun

Koronabirusaren Ordiziako agerraldiak 1,8an jarri du erreprodukzio tasa hori, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak deitu zituenean baino bi aldiz gehiago.


2020-06-11 | Juan Mari Arregi
Lau hilabete Zaldibarren lurperatuta

Lau hilabete dira otsailaren 6an Zaldibarko zabortegia lehertu eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran lurperatu zituztenetik. Bere senide eta lagunek, urduri eta haserre, herri mobilizazioak egiten jarraitzen dute Verter Recycling enpresaren eta zabortegiak zaindu eta... [+]


2020-05-24 | ARGIA
Espainiako lan erreforma indargabetzeko akordioaren aurka egin du Urkulluk

EH Bildu, PSOE eta Podemos alderdien arteko akordioa ez dela “leiala” izan eta Europar Batasunean eta merkatuetan konfiantza falta sortu dezakeela esan du EAEko lehendakariak. Jaurlaritzak osasun edo hezkuntza arloan konfinamendu garaian hartu dituen erabakiak... [+]