Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude salbu. Horiek ere kolonizatu behar dira gaixotasunen merkatuan!
Izan ere, eguneroko erritmo frenetikoa gelditu izanak “aisialdiaren gaixotasuna” ekar dezake. Horra hor denbora librearen ondoeza, antsietatea, tristura, leisure sickness deiturikoa. Aisialdiaz gozatzeko eta lanetik deskonektatzeko zailtasunak gihar-mina, buruko mina eta sumindura eragiten ditu.
Beraz, horrelakorik ez pairatzeko, plan mordo bat egitera anima gaitezke. Horrek, ordea, beste arrisku bat dakar: “opor-estresa” edo “opor-sindromea” delakoa. Zertan datza? Beldur gara egindako planekin ez ote dugun asmatuko, behar beste ez ote dugun disfrutatuko. Ez al ditugu itxaropen eta espektatiba guztiak lortuko? Horrek ere antsietatea eragiten du eta, are gehiago, lanera arinegi bueltatu behar izatearen beldurra aurreratzen du: “opor osteko” sindromea delakoa. Beste sindrome bat zerumugan!
Horrelakoak irakurri ondoren neure buruari galdetzen diot: zenbateraino baldintzatzen du sindromeen hiztegiak gure bizitza animikoa? Hitzek errealitatea eraikitzen dutelako…
Harrigarria egiten zait ondoeza adierazteko nagusitu zaigun hiztegia: bizitzaren alor guztiak psikiatrizatu eta psikologizatu ditugu? (...) Zergatik ez erabili hiztegi politikoa, etikoa, existentziala edo soziala?
Egoera posible guztietan traumak aurreikusten dira gaur egun. Eta sufrimendua giza bizitzaren parte da (oporrak barne), ados. Baina harrigarria egiten zait ondoeza adierazteko nagusitu zaigun hiztegia: bizitzaren alor guztiak psikiatrizatu eta psikologizatu ditugu? Sufrimenduari seriotasuna kendu gabe, gertatzen zaigunari buruz hitz egiteko hiztegi aproposagoa, sakonagoa eta duinagoa ere egon daiteke. Zergatik ez erabili hiztegi politikoa, etikoa, existentziala edo soziala? Badirelako, era berean, langabezian daudenak edo oporrik gabe eta lan prekarioetan ari direnak, noski. Eta zein da, kasu horietan, haien sindromea? Inbidiaren, pobreziaren edo esplotazioaren sindromeak izendatuko ditugu eta gero horiek baretzeko botikak saldu?
1990ean, adibidez, Mendebaldeko herrialdeetan ohikoa zen depresioa diagnostikatzea, baina Japonian ezezaguna zen oraindik. Haien hizkuntzan utsubyo hitzak malenkonia sakon bati egiten zion erreferentzia: tratamendurik gabeko egoera animiko ez oso ohikoa. Mendebaldeko industria farmakologikoaren ikuspegitik, berriz, 126 milioi biztanleko merkatu potentziala galtzen ari zen: hamabi milioi japoniar deprimituta zeuden haiek jakin gabe! Sentsibilizazio kanpainak martxan jarri ziren, eta kontzeptu berri bat bultzatu: kokoro no kaze edo “katarro psikikoa”. Oso larria izan zitekeen baina, utsubyo-k ez bezala, horrek tratamendu farmakologikoa zeukan. Modu horretan, Mendebaldeko depresioaren eredua Japoniara hedatu zen, modu errentagarri eta arrakastatsuan.
Horregatik, lan garrantzitsua izan daiteke gertatzen zaigun hori izendatzeko erabiltzen dugun hiztegia pentsatzea eta elkarrekin zaintzea. Eta, agian, une batez bada ere, gaixotasun batzuk oporretara bidali genitzake.
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]
1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]