Gizartea > Espazio publikoaren erabilera

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Atxiloketak, poliziek eragindako zauriak eta espetxe zigorrak ugaritu zaizkie Frantziako Estatuan pil pilean dauden mugimendu sozialetako partaideei, izan Notre-Dame-Des-Landeseko zadista ala unibertsitate okupatuetako ikasle, zabortegi nuklear erraldoi berri bati aurre egiten dioten militante edo arriskuan zeuden etorkin ilegalak aterpetu dituen herritar. Parisko agintariek, gainera, ohartarazi diete gero eta estuago hartuko dituztela, gaizkile elkarteentzako legea aplikatuz.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Espazio publikoaren erabilera
Sakonean
2018-01-28 | Ahotsa.info
Iru˝eko Alde Zaharrean dauden kamera finko guztiak mapa batean kokatu ditu blogari batek

Alberto Matxain Alde Zaharreko bizilagunak ehundik gora kamera zenbatu ditu eta Google Maps-en kokatu ditu guztiak. Gutxienez begi bistan daudenak. Ekimen honekin kamera hauen inguruko eztabaida piztu nahi izan du.


2018-01-25 | Andoni Mikelarena
"A safe district, is a district with life in it", another view about the murders in the Otxarkoaga district of Bilbao

The murders which took place in the Otxarkoaga district of Bilbao on the 18th of January have started a debate. Karlos Renedo, a member of Otxarkoaga local association, does not agree with the point of view expressed in much of the media and by many individuals.


2018-01-17 | Ahotsa.info
Iru˝eko Alde Zaharrean dauden kamera finko guztiak mapa batean kokatu ditu blogari batek

Alberto Matxain Alde Zaharreko bizilagunak ehundik gora kamera zenbatu ditu eta Google Maps-en kokatu ditu guztiak. Gutxienez begi bistan daudenak. Ekimen honekin kamera hauen inguruko eztabaida piztu nahi izan du.


2017-02-15 | ARGIA
Zumaiako Udal Gobernuaren "errefuxiatuekiko hipokresia" salatu dute

1937ko erbesteratuak eta egungo Siriako errefuxiatuak gogora ekarri zituzten Zumaian igandean herritarrek egindako antzerki baten bitartez. Antzerkiaren aurretik errefuxiatuei omenaldia egin zuten hainbat herritako alkateren parte-hartzearekin. Ekitaldian Zumaiako alkate Oier Kortak (EAJ) egungo errefuxiatuak gogoan eduki ez izana eta hainbat herritarrek errefuxiatuen alde eta xenofobiaren aurka egindako murala zentsura izana salatu ditu Kalea Guztiona Da ekimenak.


Kalean aske
Alabak ahaldundu... eta semeak?

Ez dute berdin bizi kalea neskek eta mutilek, herriaz gozatzeko askeago eta lasaiago sentitzen dira mutilak. Indarkeria jasateko beldurra du emakumeak eta belaunez belaun transmititu egiten da. Batik bat amak arduratzen dira alabari ezer gerta ez dakion zaintzeaz, babestu nahi eta era berean askatasuna eman nahiaren arteko oreka mantendu ezinean. Semeak beste film batean bizi dira. Lasai ateratzen dira kalera, gurasoek ere ez dute uste ezer gertatuko zaienik. Eta beste kontu bat: gizonak dira... [+]


2017-01-26 | Aiurri aldizkaria
Banketxeei kalean kutxazain automatikoak edukitzeagatik tasa kobratzeko proposamena

Amasa-Villabonako EH Bilduk kalean kutxazain automatikoak edukitzeagatik banketxeei tasa kobratzea proposatu du Udalean, Madrilen eta Bartzelonan jadanik egiten denari jarraiki.


"Kalea guztiona da" ekimena Zumaian
Sindikatu guztiek zentsura salatu dute, Udalak balkoi pribatu batetik pankarta bat kendu ostean

Zumaiako Udalaren jarrera salatu dute sindikatu guztietako kideek (CCOO, UGT, ELA, LAB eta ESK), garbiketa brigadak CCOOren sindikatuaren egoitzako balkoitik kendu ostean "Kalea guztiona da" zioen pankarta.


2016-12-02 | Ainhoa Bretos
Adierazpen askatasunaren aldeko manifestua sinatu dute Portugaleteko 33 eragilek

Gune publikoetan kartelak jartzeagatik isunak jarri dizkiete Portugaleteko hainbat herritar eta elkarteri. Hori salatzeko, adierazpen askatasunaren aldeko plataforma eratu dute herrian.


2016-11-28 | Axier Lopez
Isunak Zarautzen kartelak kalean jartzeagatik

Zarauzko Udalak 500 euroko isuna jarri die Euskal Jaietan Zubietako erraustegiaren aurkako kartelak jartzen ari ziren bost laguni, “garbiketa eta espazio publikoaren zaintza” ordenantzaz baliatuta. Isunaren atzean "motibazio politikoa" dagoela adierazi dute.


2016-08-23 | Kalea guztiona da
50x70: Zumaiako zentsuraren neurriak

Ez dakigu udal gobernu hau adierazpen askatasunari neurria hartu ezinda dabilen edo gu, herritar eta eragileak gabiltzan udal gobernu honen erabakiei neurria hartu ezinda.