Asier Guerra Herrero, Cecosako langilea

Elorrioko Eroskiren produktu ez-galkorren biltegiko Cecosa azpikontratako langileek oso baldintza kaskarretan dihardute: biltegiaren azken katebegian egiten dute lan zama handiekin, eta Espainiako estatuko hitzarmena aplikatzen zaie. Abenduaren 11tik 16ra grebara jo zuten eta martxan jarritako presio mekanismoen ondorioz, akordioa lortu du ELAk 2025erako %22,94 inguruko soldata igoerarekin, besteak beste. Bertako langile eta ELAko delegatu Asier Guerra Herrerok azpimarratu digu lortutako... [+]

Kaleratutako hemezortzi langileak hartu ezean greba mugagabea eginen dute Iruñeko Caprabon

Eroski Taldeak langileak botatzea kritikatu du Langile Batzordeak eta, esan, taldeak irabaziak dauzkala eta birkolokatu ditzakeela. Batzordea Eroskirekin bilduta zela jakinarazi zieten langileei kalera zihoazela. 


Banatzaile handien inguruko hamar mito

Supermerkatu handien gehiengoak egiten dituzten abusuzko jardueren zerrenda egin du elsalmoncontracorriente.es webguneak. Hauek “merkatuan duten pribilegiodun posizioa” erabiltzen dute jarduerak aurrera eramateko, Luis Azorín egilearen ustez.


Eroskik 36 hipermerkatu saldu dizkio Carrefourri 205 milioi eurogatik

Eroskik bere dendak "indartzeko" abian jarritako plan estrategikoaren barruko operazioa da, eta epe ertainera inpaktu “positiboa” izango du kooperatibaren errentagarritasunean, enpresak adierazi duenez.


2016-02-11 | Unai Brea
Berdeago ingurumen azokaren laugarren edizioa aurkeztu dute

Berdeago, Euskal Ingurugiro Iraunkortasun Azokak, laugarren edizioa beteko du 2016an. Aurreko urteetan bezala, Durangoko Landako gunean egingo da –aurten otsailaren 19tik 21era–, eta Durangoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Eroskik babestuko... [+]


2015-10-22 | Hamaika Telebista
Kaltetuak ahaztu ditugu?
MULTIMEDIA - Ertzak

Santurtziko AGR-207 auzian etxebizitza galdu zutenen 30 familien egoera, AHTko lanen ondorioz euren lur eta baserrietan kalteak bizi izan dituztenen errealitatea, eta Eroski eta Fagorren finantza ekarpenen auzian kaltetuak izan zirenak gertutik ezagutu dituzte Ertzak saioan.


2015-10-14 | Estitxu Eizagirre
Urritasunen bat duten pertsonek erabat kudeatutako lehen supermerkatua ostegunean zabalduko da

Eroskik eta Gureak taldeek elkarlanean jarriko dute martxan Azpeitian. Eskualdeko hamar pertsona ariko dira bertan lanean, eta hamarrak euskaraz mintzo dira.


Presoen esku-lan merkea, enpresa handien negozioa

Birgizarteratze programen atzean ezkutatuta, enpresa asko aberasten ari dira Espainiako Estatuko espetxeetako presoen esku-lan merkeari esker. Soldata ezdeusak kobratuta eta lan-eskubiderik gabe, 12.000 preso inguruk egiten dute lan Santander bankua bezalako enpresa handientzat.


2014-02-07 | ARGIA
Mondragon Taldearen gidaritza hartu dute Laboral Kutxa, Eroski eta Oronako buruek

Txomin Garciak (Laboral Kutxako lehendakaria), Agustin Markaidek (Eroskiko lehendakaria), Xabier Mutuberriak (Oronako zuzendaria) eta Javier Sotilek (Mondragon Taldeko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza alorreko lehendakariordea) Mondragon Taldeko batzorde kudeatzailea osatuko... [+]


2014-01-30 | Juan Mari Arregi
Eroski, Fagor, Mondragon Taldea eta bankuak

Mondragon Taldea arazo oso larri baten aurrean dago, eta ahalik eta hoberen konpondu beharko du, ez badu hondamendi bat sortu nahi: milaka enplegu galdu eta euskal produkzio sarearen nukleo gogorra deuseztatzea.


2014-01-29 | ARGIA
Eroskiren ekarpenen jabeek salaketa kolektibo gehiago jarri ditzakete

Adicae Banku, Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkarteak bilkura jendetsua egin zuen atzo Bilbon. Deiaren esanetan beste ehun lagun prest daude salaketa kolektiboaren bideari ekiteko. Eroskiren ekarpenen auzian epaileak BBVA zigortu du bezeroei dirua itzultzera.