Gizartea > Herri mugimenduak > Okupazioa > Can Vies

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Can Vies kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Can Vies
2014-07-11 | ARGIA
Mossoek sei lagun atxilotu dituzte Bartzelonan, Can Vieseko liskarren harira

Esquadra Mossoek sei lagun atxilotu dituzte ostegunean Bartzelonan, Can Vies zentro autogestionatua hustu eta botatzen hasi osteko liskarretan parte hartu zutelakoan. Maiatzean hustu zuten Sants auzoko eraikina.


Kataluniako independentziaren eztabaidan terrorismoaren mamua haizatzeko unea?

Espainiako barne ministro Jorge Fernandez Diazek Katalunia independentea balitz, nazioarteko segurtasun-agentzien “aterki babesletik” at geratuko litzatekeela adierazi du. Eta ondorioz, terrorismo eta krimen antolatuaren bazka izatera igaroko litzatekeela.


2014-06-18 | Axier Lopez
Can Vies berreraikitzeko crowdfundinga abiatu dute

Bartzelonako Udalaren aginduz, eraikinaren jabe TMB garraio enpresa publikoaren konplizitatearekin, Can Vies eraikin autogestionatua hustu eta eraitsi zuten maiatzaren 26an. Horren aurrean Sants auzoko ehunka lagunek berreraikitze lanak abiatu zituzten, eta orain lan horrek segida izango du sarean: diru bilketa kolektiboa abiatu dute Verkami plataformaren bitartez.


2014-06-12 | Judith Perez
Can Viesekin lotutako fidantzak eta gastuak ordaintzen laguntzeko kontzertua Donostian

Ekainaren 13an 21:00etan Groseko Kortxoenea gaztetxean Bartzelonako zentro sozialari elkartasuna adierazteko kontzertua antolatu dute.


2014-06-10 | Judith Perez
Can Vies eskuin muturraren jo-puntuan

Frente X España eskuin muturreko taldeak manifestazioa deitu du ekainaren 21ean 19:00etan Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro soziala hustu ondoren izan diren istiluen erantzun gisa deitu dute mobilizazioa.


2014-06-09 | Judith Perez
Can Viesen etorkizuna oraindik ezbaian

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro sozialaren eraistea hasi zuten duela bi aste, eta inork ez daki oraindik zein izango den gatazkaren konponbidea. Udalak eraikineko kideei eskaintza berriak egin dizkie, zentro soziala botatzea negoziaezina dela dioen arren.


Can Vies berreraikitzen jarraituko dute

Can Vies berreraikitzeko lanetan hasiak dira dagoeneko Bartzelonan, eta asteazkenetik larunbatera bitarteko deialdiak zabaldu dituzte. Horrekin batera, aurreko egunetan Sants auzoan modu bateko edo besteko laguntza eskaini duen orori eskerrak eman eta proiektu berrian parte hartzera gonbidatu dituzte.


Bartzelonako Udalak ez du hitz egin nahi, baina auzoak ez daude isiltzeko

Istilu larrien ondoren Bartzelonako Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuari eman zion su-etena bukatu da. Joan den astean Xavier Trias hiriko alkatea negoziatzeko prest agertu zen, baina elkarrizketak etengo dituztela iragarri dute asteburuan.


Can Vies berreraikitzen hasi dira auzotarrak

Bartzelonako kaleetan aste osoan egindako protestek eragina izan dute eta Udalak Can Vies zentro sozial autogestionatuaren eraisketa gelditu du. Auzotarrek, euren kabuz, eraikinaren berreraikuntzari ekin diote.


Can Viesen hondakinak Palau bat estaltzeko

Istiluak, barrikadak eta sua hirugarren gauez Bartzelonako Sants auzoan. Can Vies zentro sozial autogestionatua hustu eta eraistearen kontrako protesten albiste ugari irakurtzen ari gara baina, zergatik erabaki dute 17 urtez martxan egon den eraikina justu orain hustea?