Abenduaren 9ko manifestazioaren ostean egingo duten aurreneko bilera da.
EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzarako lotutako koalizio gobernuak azken legealdiko doinu lasaiarekin jantzi du datorrena ere. Aurrekoaren jarraikortasuna izango da nagusi. Ekonomia eta enplegua ardatz, EAJk azken urteetan saldu duen egonkortasuna indartzen saiatuko da bikote historikoa. PPk, gainera, indartu egin dezake egonkortasun hori. Eta tentsiorik gabeko giro horretan, jeltzaleek estatutu berri bat bideratu nahi dute.
Txetx Etcheberryk “Ahalaz, armagabetzea hauteskundeen aitzinetik eginen da” esan du Gara-n. Bakearen artisau honek, armagatzearen ondorioak ekarri ditu hizpidera, besteak beste.
Egia, justizia, erreparazioa, etengabe entzuten ditugun hitzak; baina oraindik lehen fasean gaude? Genero ikuspuntutik nolako memoria egin dugu? Eta bake bidean zein ispilu eduki ditu Euskal Herriak? Horri buruz aritu gara, Amaia Alvarez (kazetaria), Iñaki Egaña (historialaria) eta Julia Mongerekin (Intxorta 1937).
Bake akordio berriaren sinatze ekitaldia egingo dute gaur Kolonbiako Gobernuak eta FARC gerrillak. Bigarren akordio hau Kongresuan onartuko da, lehenengoan erreferendum bidez ezezkoa gailendu ondoren. Bogotako Colon antzokian egingo dute ekitaldia, Euskal Herrian arratsaldeko bostak direnean.
“Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea” jardunaldiak aurkeztu ditu Sarek. Azaroaren 28tik 30era bitartean Gasteizen egingo diren hiru mahai-inguruz osaturik egongo dira. “Bizikidetza, ezberdinekiko errespetua, elkarrizketa eta ekintza iraunkorra jendartearen aktibaziorako ezinbesteko osagaiak dira”, azaldu dute.
Bake akordio berria sinatu zuten Kolonbiako Gobernuak eta FARC-EP gerrillak azaroaren 12an La Habanan. Erreferendumean ezezkoaren alde egin zuten herritarren proposamenak entzun eta hainbat aldaketa egin dituzte, komunikatu bateratuan azaldu dutenez.
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak FARC gerrillarekin duen su-etena abenduaren 31era arte luzatu du. Akordioaren aldeko eta aurkakoekin bildu ostean eman du erabakiaren berri.
Gudari Egunaren karietara argitaratutako oharrean, Aieteko bide orriari jarraipenik eman ez izana gaitzetsi du ETAk. Kolonbiako Gobernuak eta FARCek sinatutako itunari “elkartasun osoa” adierazi dio.
Mundu osoko hainbat agintari eta 2.000tik gora gonbidatu izan diren ekitaldian sinatu dute behin betiko bake hitzarmena Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoña Echevarri Timochenko gerrillako buruak, Cartagenan (Kolonbia). Urriaren 2an plebiszitua izango da eta herritarrek akordioa baietsi ala gaitzetsiko dute.