Joxe Lizaso kontu kontari


1977ko urtarrilaren 09an
Joxe Lizaso bertsolariari elkarrizketa.

Kitarrik gabeko Iparragirre da bertsolaria

Aspaldiko kontu zaharrak dira 18 urte zituen Joxek. Erresistentziaren aldeko paperak ezarri zituzten Azpeitian. Norbaiti aitzakia bota behar eta Joxeren bizkar bota nahi izan zuten. Maki garaia zen. Orain dela 30 urte gutxi gorabehera.

"Ebaki-ebaki egin ninduten. Mundu guztitik erresistentziaren alde ibil zitekeen norbaiten izena jakin nahi zuten". Bizkar beroa eta ubela zer diren bere haragian ikusiak ditue Joxek, eta gazterik gainera. Honetan bai dela "zaharra berri, gazteen amorragarri". Baita Joxerentzat ere, 1976. urtean detenitua izan bait zen.

Hondarretako espetxe zaharrean eduki zuten .15.000 peztako fiantzaz kalera zen.

Mundu osoa maitatzeko hainbat bihotz badu Joxek. Lagunen batek ezbeharren bat edo larrialdiren bat baldin badu,han da.Bertsotara, berriz, noiznahi, noranahi eta nornahirekin joan ohi da. Herri txikira eta haundira, goizean, arratsaldean eta gauean, bertsolari zaharrekin eta gazteekin, ordaintzen duten lekura eta debaldekora.

Urtarrilaren 16an, goizeko l1,30etan, eta Donostiako Balda pelotalekuan egingo zaio Joxeri omenaldia. Merezia, eta ondo merezia duen gorazarrea.

Bertso-girorik gabe ez daiteke bertsolaririk.

Jaio izan nintzen lekuan hazi izan banintz ez nintzen bertsolari izango.

Joxe Azpeitiko kalean jaio zen. Baina gerra ondoa zen eta amaren jaiotetxera eraman zuten oso txikia zelarik, Azpeitiko azkeneko baserrira, Errezilek, Azpeitiak eta Aizarnak elkar jotzen duten Txillarramendira, Saberri baserrira.

Bertso giro handia zen mendi alde hartan. 10-12ren bat baziren orduan. Patxi Elizalde, "Iturzaeta", Zepai, Antxiturbiya, Mandiolaza, Txapel eta abar. Igandero ihardun ohi genuen. Ez ginen nahi bezain azkar hasten. Bertsolari dohaiak esnatzeko eta lantzeko giroa behar da. Dohaia eta giroa beharrezkoak dira bertsolari izateko.

Aurrekoetan ba ahal zenuen bertsolaririk?
Mikela Saberri nere izebak bai omen zekien bertso asko buruz. Hari kanta erazten nizkion. Oso haurra nintzenetik nuen bertsoak entzuteko gogoa. Artean mutikoa nintzela Basarri eta Uztapide zirela Aizarnan jakin nuen. Oinez, bakar-bakarrik, egin nuen hango jira bertsolariei entzutearren.

Lagunartetik plazarako saltoa, noiz egin zenuen?

17 urterekin plazaratu nintzan. Azpeitian gainera. San Migel eguna zen, hain zuzen ere. Txapel, Mandiolaza eta hirurok ginen.
Bertsolari zaharrekin eta gazteekin kantatu duzu.
Bai, denekin ibili naiz. 1950 urtean edo izango zen. Soldaduska joan aurretik zen : Elizalde, Txapel eta Zepairekin ihardun nuen Donostiako Trinidade plazan. Nik. ezagutu nuen zaharrena Saiburu izango zen. Txirrita ez nuen ezagutu. Muño zenarekin ere urtero egiten nuen saioa Bidanian. Errezilgo Loidi Saletxerekin ere aritua naiz behin baino gehiagotan.

Orduko ihardueratik oraingora alderik bada, noski.


Haundia. Orduko bersolariak 24 orduko lanak hartzen zituen. Nork gehiago iraun zen apustua, nork bestea lehenago isil erazi, iraupenez, ziriz eta arrazoiz. Orain bezala, inork gairik jarri gabe ihardun behar izaten genuen. Bestea hautso arte jotzen genuen. Aldamenean botila ardoa zuela, Uztapide hasten zenean, hari eutsi egin behar izaten zitzaion gero! Han miatzen zen bertsolaria.
Gaurregun dena neurturik dugu: gaiak, neurriak, ordua... Iparragirreren antzeko zerbait izateko, kitarra bakarrik falta zaigula, iruditzen zait. Hitzaldi bat egitera goazela iruditzen zait. Lehengo giro hartan gogoz aritzen ginen: gaur gogorik gabe ere ihardun behar izaten dugu, behin baino gehiagotan. Orduan geuk gozatzen genuen gehiena.
Oso muga jakinetan aritzen gara gaur eta bertsolariak ere oso sail txikiak lantzen ditu, behar bada, era honetan. Orduan era eta bazter guztiak miatzen genituen.

Hemengo bertsolari guztiekin, zahar eta gazteekin, ibili ohi zara. Ipar aldekoekin?

Mattin eta Xalbador zenarekin asko iharduna nauzu. Hoiek biak egin dira hemen oso ezagunak. Xalbador hil denean Mattin bakarrik geratzen dela uste du askok. Xalbadorren mailakorik izatea ez da erraz. Baina hemengo jendeak uste duen baino bertsolari gehiago bada han. Xanpun, Ezponda, Alkat, Mendiburu eta abar. Nik Xanpun ezagutu nuen gehienbat eta gure neurritako bertsolaria bada hura ere. Nik hemengo bertsolariei ez diet lekurik kendu nahi, baina Ipar Euskal Herriko bertsolariak askoz ere gehiago ekarri beharko genituzke. Hura ere Euskal Herria dela hitzez esaten aritzeko ordez, hobe egitez adierazi.

Xuberoko Etxahunekin ere iharduna nauzu. Bakoitza geuron aldetik ibili ginen, ez genion elkarri konprenitzen.
Bertsolaritzaren bizimodua gogorra ahal da, Joxe?


Bertsolariak esana libre behar du. Eta badakizu hemen bakoitzak bere iritzia agertzea debekatua izan dela. Nahi genuenik ezin esan eta zerbait esaten bagenuen kontu zorrotzak! Gaurregun, bestela ere, lantegi gogorra bilakatu da. Besteren esanera eta zerbitzura dago bertsolaria: askotan laneko eta familiako orduak utzita joan behar izaten da batetik bestera. Halere orain bada batetik bestera azkar joateko erarik, baina, lehen, egun osoa behar zen joateko eta beste bat etortzeko. Amaika aldiz hartu genuen Uztapide eta biok goizeko 6,30etan Urolako trena. Noizko iritsi joan behar genuen lekura? Eguna bertsotan pasa eta biharamunean berriro goizeko trena hartu eta etxera. Jota iristen ginen. Hura ez zen ibilera.

Omenaldi eguna pasata balego nahiago luke Joxek. "Xalbador hil zenean, neure eguna hari omenaldi egiteko uztea pentsatu nuen" esan digu. Eta egia da. Baina bertsolari lagunek ez zioten honelakorik egiten utzi. Xalbadorri eta Arozamenari beste egun batean egitea erabaki zuten.
HERRIALDE


Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\LIZASO1
Pertsonaiaz\LIZASO1
Egileez\HERRIALDE1\Kultura

Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


CAF Palestinan eraikitzen ari den trenbidearen bigarren fasea hasi izana salatu dute

Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.  


Eguneraketa berriak daude