Iruņeko mugimendu feminista

Jaiak plazeretik borrokatuz

  • 2016ko Sanferminetan bost gizonezkok emakume bat taldean bortxatu zutenetik, hedabideek tarte zabala eskaini diete ‘La Manada’ izenez bataiatu duten kasuaren nondik norakoei. Beste behin, informazio kantitatea eta kalitatea ez dira eskutik joan ordea, eta kasuari egindako jarraipena desegokitzat jo dute askok, Iruñeko mugimendu feministak eta herri mugimenduak adibidez.

Amaia Lekunberri @amaialekunberri
2018ko uztailaren 15a
Uztailaren 4ko gaueko manifestaldian egindako amaiera ekitaldia
Uztailaren 4ko gaueko manifestaldian egindako amaiera ekitaldia (Argazkia: Ekinklik)

Urtetan eraso sexistarik gabeko jai parekideen aldeko lanketan murgilduta dauden eragileak izanik, zeharo kaltetu ditu talde bortxaketari buruz hedabideek egindako trataerak. Uztailaren 3an emandako prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, badirudi eraso sexisten kontrako urtetako lanketa 2016an hasi zela. “Titularretatik harago”, hamarkadak daramatzatela lanean azpimarratu dute.

Orain bi urtetik gauza berbera errepikatzen dihardute: kasu bakarrean arreta jartzeak gainerako erasoak ikusezin bilakatzen dituela eta garrantzia kentzen diela, alegia. ‘La Manada’ kasuan hainbeste arreta jartzeak erasoak “salbuespeneko zerbait bezala hautematea” dakarrela uste du Bilgune Feministako kide den Amaia Zufiak. Eta F.A.R.R.U.K.A.S. kolektiboak gehitu du “indarkeria matxistaren dimentsio estrukturala, sakonekoa eta sistematikoa ezkutatu” egiten dutela kasu mediatikoek. Zufiaren ustetan “morboan” zentratutako trataera eman zaio gaiari, eta iruditzen zaio askotan zaila dela zehaztea medioak erasoen aurkako jarrera izaten ari diren ala erasotzaileei ideiak ematen. Orain bi urteko bortxaketarekin antzekotasunak dituzten kasu gehiago ematen ari badira, medioek egin duten trataera ez arduratsuagatik dela uste du.

Sanferminetan ez dituzte gainontzeko festetan baino eraso sexista gehiago egiten. Hori bai, salaketa gehiago jartzen dira.

Harrabotsa eragin duen azken kasu honek badu aitzindaririk, 2008an Nagore Laffageren erailketak Iruñeko jaietan egiten dituzten sexu erasoen gainean alerta piztu baitzuen. Kasu mediatikoenak izan diren bi horien artean, sexu erasoen gaineko problematika nabarmendu duten beste gertakari batzuk ere izan dira, adibidez bularrak bistan zituzten emakumezkoei gizonezkoek ukituak nola egiten zizkieten agerian uzten zituzten 2013ko txupinazoko argazkiek eragindako zeresana. Nafarroako Unibertsitate Publikoak kaleratu berri duen ikerketa baten arabera, ordea, Sanferminetan ez dituzte gainontzeko festetan baino eraso sexista gehiago egiten. Hori bai, salaketa gehiago jartzen dira.


Beldurraren diskurtsoa

Egun, Sanferminak nagusiki bi ikuspegitatik ikusten direla iruditzen zaio Zufiari. Alde batetik, esango luke jende askok aitortu duela urtetan  feminismoak egindako lana eta Iruñea gaiarekiko hiri sentsibilizatu gisa ikusten duela. Baina beste alde batetik, “beldurraren diskurtsoa” hedatu dela dio, jaien gainean eratu den irudi basatiak lagunduta. “Nik ez dut ukatuko puntu basati bat daukanik, baina beste jai guztiek bezala, jai guztietan ematen baitira zoritxarrez eraso sexistak”, dio ikerketak azaleratutakoa berretsiaz.

Ikerketak agerian utzitako datuak ulertzeko hainbat gako egon daitezke bere ustetan. Aurreko gobernuak bultzatu izan duen “desfasean oinarritutako” jai ereduak eraso kopuruaren areagotzean lagundu ahal izan zuela deritzo, baina kontrara, erasoen kontrako lanketaren baitan egindako sentsibilizazio lanak bere fruituak eman dituelakoan da. Hala deritzote mugimendu feministak eta herri mugimenduak ere, Iruñeko jendarteak eraso sexisten aurrean eman ohi duen erantzuna “paregabea” eta “etengabeko lan baten emaitza” bezala hautematen baitute.

Aipatutako beldurraren diskurtsoak izan du zabalpena hala ere, eta honen adierazgarri Sanferminen aurreko asteetan zabaldutako iniziatibetako bat, zeinak emakumezkoei dei egiten zien Iruñeko jaiei boikota egiteko. Boikot deialdi hau eta txupinazo egunean zuri-gorriz jantzi ordez beltzez janzteko aldarria egiten zuen ekimena eztabaidarik, kontsentsurik eta helburu argirik gabe egin direla jakinarazi dute mugimendu feministak eta herri mugimenduak, eta “Iruñeko hainbat kolektiboren lana baldintzatu eta ahultzen duten kanpoko esku-hartze bezala” identifikatu dituzte.

"Sugarretatik sutera. Erre dadila heteropatriarkatua!" izan da aurtengo gaueko manifestaldiko lema
(Argazkia: Irati Lautre)
Autodefentsaren aldarria

Kanpotik egindako deialdiek talka egiten dute Iruñean eraso sexisten kontra lanean dihardutenen lanketarekin eta autodefentsa feministaren aldeko aldarri irmoarekin. Batetik, mugimendu feministak apustu irmoa egiten duelako emakumeak etxean edo jai eremutik kanpo geratu ordez, plazak hartu eta jaietan dagokien tokia okupatzearen alde. Bestetik, beltzez janzteko egun propioa badaukatelako: uztailaren 4a, indarkeria matxistak eta sistema heteropatriarkala jo-puntuan jarriz, F.A.R.R.U.K.A.S. kolektibo feministak deitzen duen manifestazioak gaua eta kaleak hartzen dituen eguna.

Jaien ataritan, garbi helarazten dute mezua manifestaldiarekin: emakume* bati eraso egin ezkero, denok erantzungo dugu. “Badakigu eraso matxista gehienak eremu pribatu eta intimoetan ematen direla (…) baina guk kalea okupatzen dugunean pairatzen ditugun erasoak ikusaraztea erabaki dugu”, azaldu du kolektiboak. “Emakume gisa gizarteratuak izan garenoi eremu pribatua egokitu zaigu, eta eremu publikoaren erabilera egiten dugunean, “zigortuak” izaten gara maiz” diote, jaietan ematen diren eraso sexistek jarraitzen duten logika seinalatuz. Hala bada, erasoen aurrean biktimaren irudiarekin hautsi eta “emakume* aktibo, ahaldundu eta borrokalariari” bide ematearen alde daude. Amorrua erakutsiz, zarata ateraz, beltzez jantzita eta kolektibotasuna adierazten duen buruberokia soinean hartzen dituzte kaleak. Helarazten duten mezuak “norbait deseroso sentiarazten badu, hausnartu dezala zergatik”, diote.

Autodefentsa feministaren aldarrikapena jaien gozamenarekin guztiz bateragarria dela uste du mugimendu feministak.

Autodefentsa feministaren aldarrikapena jaien gozamenarekin guztiz bateragarria dela uste du mugimendu feministak. Jaiek guztionak izan behar dutela defendatzen dute, baina patriarkatuaren egiturazko indarkeriak jaietan ere islatzen direnez, zilegi iruditzen zaie horiei edozein eratan erantzutea. Hala ere, oraindino “autodefentsa feminista legitimotzat hartzeko erresistentzia ugari” daudela azpimarratu du F.A.R.R.U.K.A.S kolektiboak. Emakume batek, bere buruaren defentsan bada ere indarra erabiliz gero, gizarteak epaitu eta zigortu egiten duela diote. Azaldu dutenez, emakume batek indarra darabilenean ahul eta pasibo izatera derrigortzen duen genero-araua hausten du, eta “horrek sistemaren egitura kolokan jartzen du”. Hala bada, beraien helburua “sistema kapitalista, kolonialista eta heteropatriarkala etengabe zirikatzea eta izorratzea” da.

Zirikatzaile eta indarkeria sexistaren aurkako lanketan berretsita eta antolatuta, badirudi bonbardaketa mediatikoek eta kanpoko esku-hartzeek eragindako kalteak indargetzen asmatu duela Iruñeko mugimendu feministak. Iraultzaile egiten dituena kolektiboki eratu duten elkartasun eta zaintza sarea dela zin egiten du F.A.R.R.U.K.A.S. kolektiboak. “Elkarrekin askoz indartsuago gara” azpimarratu dute, eta nabarmena da.
 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Feminismoa  |  Iruņea  |  Autodefentsa feminista

Feminismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | Malen Aldalur
Etxeko langileak
XXI. mendeko esklabotza

“Euskal Herriko atari guztietan egiten du lan esklaboren batek, eta ez zaigu inporta”. Hala dio Silvia Carrizok. Malen Etxea elkartean egiten du lan; emakume atzerritarren eskubideak bermatzea du helburu elkarteak. Maiz hitz egiten da etxeko lanetan eta zaintzan lan egiten duten emakumeen lan baldintza txarrez, baina ez dira asko Carrizoren gisan aho bilorik gabe hitz egiten dutenak: “Emakume atzerritarrak menpekotasun eta esklabotza egoeran behar ditugu, Euskal Herriko gure... [+]


2018-07-20 | Amaia Lekunberri
Erailketa sexistei aurre egiteko protokoloa berriztu du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak

Euskal Herriko talde feministen ekarpenak jasoaz eraberritu dute mugimendu feministak erailketa sexisten aurrean erantzun bateratu bat emateko protokoloa. Testu amaitu gabea eta dinamikoa dela ohartarazi dute, "borroka feministaren joan-etorriek osatu eta moldatuko dutena".


"Nikaraguako borrokaren lidertzan emakume asko daude"

Tantaka eta lerroburuka heltzen dira, Euskal Herrira, Nikaraguan azken hilabeteotan gertatzen ari direnak. Herri-matxinada baketsua defendatzen dute batzuek, eta estatu kolpea egotzi, besteek, eta gatazkaren hiru bertsio daude gutxienez, mahai gainean: Daniel Ortegaren eta Rosario Murilloren gobernuarena, eskuin muturrarena eta ezker kritikoarena. Bitartean, lau gazte Europan barrena dabiltza, Nikaraguari Elkartasunezko Nazioarteko Informazio Karabanarekin, eta EAEko koordinatzailea da Sayuri... [+]


'Magdalenak', neska bekatariak zigortzeko makinaren biktimak

1996an itxi zuten Irlandako azken Magdalenen garbitegia, ustez bide okerretik abiatutako emakumeak moja katolikoen agindupean zerratuta  lan derrigortuan edukitzen zituen komentu-lantegia. Ingelesekiko gatazka armatuaz bezala apaiz katolikoek haurren kontra erabilitako bortxaz, oroimen historikoan bide luzea egina du Irlandak azken urteotan, baina justizia egin ezinik dabil mende luze batez elizak estatu independentearen laguntzaz emakumeei eginiko zanpaketaz.


2018-07-15 | Xabier Letona
Laura Berro. Iruņean, berdintasunaren talaiatik
"Iruņeko Udal Gobernu Taldea nahiko feminista da"

Uztailaren 4ko goizean zazpi graduko lurrikara izaten ari zen Iruñeko Udaletxean elkarrizketa egiten ari ginen bitartean. Bere bulegoa, ordea, bare-bare zen artean. Eguerdian jakin zen albistea: Aranzadi eta Ezkerra Udal Gobernutik kanpo ziren. Aranzadiko zinegotzia da Berro eta Berdintasuna eta LGTBI saileko arduraduna zen elkarrizketa egiten ari ginen bitartean. Dagoeneko oposizioan da.


Kiropraktika
Garunaren eta gorputzaren arteko komunikazio bidea

Bizkarrezurra da nerbio sistema babesten duena, garunaren eta gorputzaren arteko komunikazio bidea. Jakitun ez garen arren, edozein osasun arazoren iturburua izan daiteke. Hala kontatu digu Xabier Mendiaraz kiropraktikoak.


FIFAk telebista kateei eskatu die "emakume ederrak" apropos ez enfokatzeko

Federico Addiechi-k, diskriminazioaren aurkako eta aniztasunaren FIFAko arduradunak, 45 eraso sexista egon direla jakinarazi du, horietatik hamabost emakumezko kazetarien aurkakoak izan dira.


Begoņa Zabala:
"The Spanish police's attack during the 1978 San Fermin festivities was part of an overall repression plan"

Begoña Zabala (Algorta, Basque Country, 1950) reached Iruñea in 1977 and was a first-hand witness of the police attack in the bullring and outside it.  She is a lawyer by profession, a member of the committee for establishing what took place, and she has worked on the legal side of the matter.  She took a very active part in the feminist movement in the 1970's, and has just published the book Feminismo, Transición y Sanfermines del 78 ('Feminism,... [+]


2018-07-11 | Erran .eus
Igande honetan inauguratuko dute Emakumearen Oroimen Baratzea Arantzan

Emakumeen historia idazteko garaia dela iritzita, isilaraziak izan diren emakumeen ahotsei eskaini nahi diete baratzea. Azken asteotan iganderako dena prest egon dadin, lagun talde bat egunero biltzen da Arantzan. Goizez aritzen dira lanean, 08:00etatik 14:00etara. Norbaitek auzolanean parte hartu nahi badu, 678 115820 telefonora deitu beharko du.


'EraStop' aplikazioa, eraso sexistak berehala salatzeko

Erasoren bat egonez gero, unean bertan salatzeko aukera egonen da Iruñeko Udalaren aplikazioaren bitartez. Geolokalizazio zerbitzuaren bidez, Udaltzaingoa abisatu daiteke, beharrezko baliabideak martxan jar ditzan.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude