Azken urteotan Madrilen bizi da Azucena Vieites Garcia (Hernani, 1967ko ekainaren 13a), Salamancan eta Complutensen dabil irakasle. Garai batean umeentzako tailerrak ematen zituen, irakatsi baino gehiago ikasten zuela zioen. Reina Sofia museoan egindako bakarkako erakusketan jarri zituen lanok: bere marrazkiak eman eta margotzeko eskatu zien umeei. Erakusketa bukatzean ume bakoitzak bere lana etxera eraman zuen.
Ustekaberako gaitasuna, konbentziorik eza, askatasuna, hizkuntza eraikitzeko ahalmena gustatzen zitzaion umeen margotzeko modutik. Bere lanak ere antzeko ezaugarriak izan ditu beti. Askatasun harrigarriz josten ditu handik eta hemendik hartutako txatalak, beti ere ikusizko kultura garaikidearen kodeak erabiliz, irudietan esku hartuz, collageak eginez askotan. Fanzineetatik eta Zuk-zeuk-egin kulturatik edan du, nabari zaio lanean.
Azucena Vieitesen lanean ardatza izan da feminismoa. 1994an Erreakzioa/Reacción kolektiboa sortu zuen Estibaliz Sadabarekin batera, eta urte askoan aritu ziren lanean, Arteleku hartuta epizentro. Hantxe antolatu zuten, 1997an, Zure begientzat soilik: faktore feminista ikusizko arteetan mintegi-tailerra, gerora ere ubera utzi zuena. Jende askorentzat mugarria izan zen arte munduko debate feministan.
Bizi gaituen garaia harrapatu nahi du artistak bere lanean, ikusizko kultura batik bat, handik eta hemendik jasotzen ditu irudiak, moldatu egiten ditu, ebaki, aldatu, beste modu batera josi, beste esanahi bat eman munduari bere jardunarekin.
Artistak ongi daki: irudiak eraiki egiten dira. Eta berezkoak diruditen horiexek dira eraikienak, bestela bezala agertzen direnak, normalak bailiran ekartzen dizkigutenak. Xedea ez da eraikitakoak direla erakustea soilik, hautsi eta beste zerbait esatera behartzea baizik.
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]
Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela.
Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]
Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.
Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]
Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.
Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]