Artea eta iraultza


2024ko apirilaren 22an - 13:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Milletek margotutako Las espigadoras, hainbeste etxetako hormetatik zintzilik egoten den margolan hori, hainbeste denda eta establezimenduren dekorazioaren parte den koadro hori, iraganeko nekazaritza-lanen eszena bat irudikatzen duen obra hori, agian bere edertasunagatik, edo agian bere argiagatik, Artearen Historiako funtsezko obratzat hartzen da, zalantzarik gabe.

Nonahi izanda ere, margolana topatzen dudan bakoitzean entzun nahi duen orori eta entzun nahi ez duenari ere pintura horrek ez duela landa-eszena bukolikorik irudikatzen azaltzeko gogoa ematen dit. Artea da, jakina, baina iraultza ere, aldi berean. Protesta eta salaketa sozialerako artelana.

Eta horrexegatik, iraultzailea izateagatik, Jean-François Millet margolaria baztertua izan zen. Nekazari normandiarrari, hainbestetan arte-aretoetan garraztasunez hartu zutena orduko burgesiari –arte-kontsumitzaile nagusia zenari– ez zitzaizkiolako gustatzen ez “baserriko” eszenak ezta bere pinturaren mezuak ere, "sozialista" izatea leporatu zioten eta "arriskutsutzat" jo zuten, hain zuzen ere, bere artearen bidez transmititzeko gai zen ideiengatik. Hori dela eta, ez zuen lanik saldu ia bere bizitzaren amaierara arte. Gaitasun ekonomikoa zuen inork ez zuen nahi pobreziari buruzko irudi errealak erosi, pobreziari, gaur egun bezala, aurrez aurre begiratzea kostatzen baitzaio.

Hori da zehazki Las Espigadoras: pobreziaren eta landako bizitzaren laztasunaren eszena bat. Nekazaritza tradizioko herri askotan zegoen tokiko zuzenbidearen ohitura zahar bat irudikatzen du margolanak, espigueo gisa ezagutzen dena: zereal-uzta bildu eta jaso ondoren, alargun eta umezurtzei soro eta alorretan sartzen uzten zitzaien jaso gabe geratu ziren galburuak beraientzat har zitzaten.

Milletek desberdintasun soziala islatzen du, baita momentu horretan txiroek aurrera ateratzeko erabiltzen zuten ohitura
desegiteko nahiaren krudelkeria ere. Hori guztia baretasun beteko irudiaz

Eta horixe egiten ari dira irudian ageri diren emakumeak, bizkarrezurrak tolestuta, uzta bilduta dago eta. Beste batzuena da. Eta bigarren plano batean ikus daitekeenez, uzta hori batu eta metetan pilatzen da, eta nekazariek gurdi batean eramaten dute, beteta dagoena, gainezka doana. Emakumeek, aldiz, buruxka-sorta batzuk dituzte eskuetan, beste batzuen uzta horren hondarrak, eta denboraren poderioz idatzita ez dagoen ohitura hori ezker bizirik irauten zuten emakume horiek. Denbora aurrera joan, eta hein handiagoan jabetza pribatuaren porrokatuenen ahaleginengatik, idatzi gabeko ohitura hori txikitu eta gutxiko usadio bihurtu zen.

Frantziako iparraldean jaiotakoak izan arren, emakume horiek aurpegia eta eskuak beltzaranak dituzte. Azala zaildua daukate, orduak eta orduak pasa izan baitituzte aire librean lan egiten, eguzkipean eta eguraldi gogorren eraginpean. Hori guztia elikagaiak lortzeko. Milletek biziraupenari lotuak dauden emakume horien pobrezia protagonistatzat hartzen du. Edozein emakume izan daiteke, izan ere, ez dira haien aurpegien ezaugarriak ikusten. Ez dute nortasun zehatzik, ez dute identitaterik. Emakumeak eta txiroak dira, besterik ez. Noski, XIX. erdiko emakumeak dira, baina Erdi Aroko emakume nekazariak bezala, edo gaur egungo munduko hainbat lurraldeko emakumeak bezala: pobreak.

Hain zuzen ere, Frantzian 1830etik 1848ra bitartean gertatutako nekazaritza-iraultzen ondoren burutu zuen margolana. Nekazariek protesta egin zuten laborantza-soroetan ohiko lanabesak erabiltzen jarraitzeko. Izan ere, istiluen artean sega eta arrasteluaren ordez igitaia erabiltzen jarraitzeko protestak izan ziren. Kexua ez zen gutxi. Kasu honetan, segarekin moztu eta arrastelua pasa ondoren, soroetan ez zen jasotzeko bururik geratzen, eta, beraz, eskubidea berez ez baliogabetu arren, espigueoa egiteko benetako aukera deuseztatzen zuen. Milletek desberdintasun soziala islatzen du, baita momentu horretan txiroek aurrera ateratzeko erabiltzen zuten ohitura desegiteko nahiaren krudelkeria ere. Hori guztia baretasun beteko irudiaz. Hemen Millet, aztoratzailea eta arriskutsua. Gaur egun deskalifikatzen den bezala, gizateriaren aurkako basakeria eta krimenen aurka agertzen dena, edo herri baten sarraskia salatzen duena.

Inoiz ez naiz Las Espigadoras begiratzeaz nekatuko, ikono hain ezagun bihurtu bada ere, eta bere jatorrizko esanahia ezagutzen ez den arren. Gure esku dago bere salaketa eta gizatasunaren aldeko mezua berreskuratzeko eta zabaltzeko gaitasuna.

Estibaliz González Dios (Maider Etxagibelek moldatua)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-02 | Behe Banda
barra warroak
Politikoa ez den poesia idazteko

Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


Eguneraketa berriak daude