Parisko azken baserriek ez dute hil nahi itota alferrikako hormigoitan

  • Paris inguruetan desafio itzela jokatzen da hilabeteotan. Alde batetik munduko bi enpresa talde indartsuenetakoak 3.100 milioi euroko negozioa errematatu nahian. Bestetik, 26.000 biztanleko Gonesse herria, hiriburuaren azpiegitura eta zerbitzuz dagoeneko gainezka egonik bere azken soro emankorretatik 300 hektarea gal ditzakeena, etxalde, nekazari eta guzti. Notre Dame des Landeseko ZADaren ondoan, apuntatu EuropaCity izena alferrikako proiektu erraldoien artean.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2017ko irailaren 17a
an Dalipagic eta Jérôme Fourcadek Reporterre atarirako egindako bideoan, Jacques Poix Gonesseko azken laborarietakoa, dagoeneko jatetxe eta zentro komertzialez inguratutako bere ortuan xarbota biltzen merkaturako. Lurrok duela hilabete batzuetatik ez dira
an Dalipagic eta Jérôme Fourcadek Reporterre atarirako egindako bideoan, Jacques Poix Gonesseko azken laborarietakoa, dagoeneko jatetxe eta zentro komertzialez inguratutako bere ortuan xarbota biltzen merkaturako. Lurrok duela hilabete batzuetatik ez dira bereak, EuropaCity eraikitzeko desjabetu dizkiote. “Hiri baratzea diote? Zirkoa izango da. Barandak egongo dira, zu egongo zara erdian eta jendea begira ea lana nola egiten duzun. Ni laboraria naiz, ez pailazoa!”.

Paris handira hegazkinez hurbiltzen denak Roissy-Charles De Gaulle aireportu erraldoira, leihatilatik ikus ditzake inguruetako soro eta baratze zabalak. Hegazkinen pistak batetik –aldamenean dago bigarren aireportu bat, Le Bourget–, trenbide eta autopista sarea bestetik, alimaleko zentro komertzialak alde orotatik… Parisen ateetan 700 hektareatan oraindik garia, koltza, eguzki-lorea edo klase guztietako barazkiak ekoiztea ez ote da miraria?

Sorook ez dute luze iraun behar, hala ere, horietako 300 hektarea lur emankor desjabetu ondoren Euro Disney txiki utzi behar duen EuropaCity mega-parkea eraikitzea lortzen baldin badute 2024rako. Frantziako Estatuan gizarte mugimenduek Grands Projets Inutiles izendatu dituztenetan famatuena baldin bada Ar Naoned inguruko Notre Dame des Landesko aireportu proiektua, EuropaCity asmoak ez du meritu gutxiago kategoria berean sartzeko.

Egin kontu. 15 hektareatan parke tematikoa, ur, elur eta abentura parkez osatua. 5 hektareatan zirko egonkorra, ikuskizun sala, erakusketa, zinema zentroa eta kultur espazioa, gazteei zuzendua. 23 hektarea zentro komertzialetarako, bi gehiago jatetxez beteta, beste bi biltzar eta seminariotarako, 10 hektarea parke, 7 gehiagotan hiri baratzeak –benetako ortuak betonez suntsitu ostean–, hotel berrien artean 2.700 gela eskainiko dituzte... Eta zerrenda luzatuz doa 300 hektareak osatu arte.

Inbertsioa ere tamaina berekoa da: 3.100 milioi euro. Horrelako proiektu faraonikoaren antzean, korporazio jiganteak egon behar derrigor. Alde batetik Immochan, zentro komertzialetan txapeldunetako bat den Auchan taldearen higiezinen konpainia. Auchan esatea da Mulliez taldea esatea, alegia Jardiland, Decathlon, Simply, Kiabi, Alcampo, Leroy-Merlin, Bricomart, Norauto, Midas, Sabeco… eta askoz gehiagoren jabeak. Frantziako familiarik aberatsenetakoa osatzen dute Mullieztarrek. EuroCity operazioan sozio daukate Wanda txinatarra, munduko indartsuena eraikuntza promozioetan eta zinema aretoetan, 130.000 langile, sustraiak zabalduz kirol, osasun, teknologia eta beste hainbat alorretan.

Nork egin liezaioke aurre –bizirik ateratzeko itxaropenez– horrelako Tartalo pareari? Ez bederen politikari profesionalek. Paris eta inguruetako plangintza estrategikoa egitea bere gain daukan Grand Paris Aménagement erakunde publikoa laster konbentzitu zuten proiektuaren onurez, orobat Gonesseko udala.

Zalantzarik baldin bazegoen, 2014an Laurent Fabius (PS) atzerri ministroak deklaratu zuen: “Aurreikusten diren zuzeneko 11.500 enpleguekin, EuropaCity lehen mailako proiektua da. Gure lurraldea egituratuko du eta biziberrituko dio ekonomia”. Eta gobernuak hala erabakita, laster iritsi ziren gehienen oniritziak, EuropaCityrekin bat egin zuten Parisko museo handiek, zein Frantziako motorra den Paris metropolitanoko agintari nagusiek.

Paris metropolitanoaren zati den Val-d’Oise departamenduan dago Gonesse bere 26.000 biztanleekin. 2000. Urtean azaldu zen telebista guztietan, bere lurretan erori baitzen su harturik Concorde hegazkin supersonikoa; gutxigatik ez zen lehertu kaleko etxeen gainean.

Soroak suntsitu, diru publikoa xahutu

Aspaldi iritsi zen Paris handiaren presioa inguruotara. Bi aireportu handienak, zentro komertzialak, autopistak, klase guztietako azpiegiturak… eten gabeko lurzoru galtzea, 90eko hamarkadan larriagotu zena. Gonesseko Triangelua delakoak osatzen du azken hamarkadetan bizirik iraun duen nekazaritza eremu bakanetakoa. Ez jainkoek egindako mirariz, ordea. EuropaCityk traba egingo dion harri txintxar bakarra aurkitu du luzaz: eskualdeko 15 elkartek osatutako Collectif pour le Triangle de Gonesse (CTG) taldea.

Lekuko militante eta elkarteek urteotako borroketan ezagutu dituzte lurraldearen planifikazioarekin hasten diren dinamika korapilatsuak, ikasi dute legeak eta prozedurek lagatako zirrikituak baliatzen. Zenbait proiektu handi gelditzea lortu dutelako daude hemen hainbeste hektarea lur 2017an oraindik soro.

EuropaCityri baimenak emateko eztabaida publikoaren epean CTG kolektiboak, herritarrak mobilizatzeaz gain, alternatibak ere mahai gainean jarri ditu, Mulliez eta Auchanen proiektu handiarekin erkatzeko moduan, eskualdea biziberritu eta nekazaritza megapoliaren sarean integratzeko lau proposamen planifikazioko profesionalek eta gizarte eragileek eraikiak.

Diru publikoarekin egitear diren iruzurra ere salatzen dute: “EuropaCity diru pribatu hutsez finantzatu behar dutela dioten arren, lurrak merke desjabetzeaz gain funtsean diru publikoen beharra du metro eta autopistak eraikitzeko, interes orokorrari iruzur egiten diote beraz. Eta Auchanek bezala zenbait hautetsik aipatzen dituzten enplegu kopuru horiek gezurtatu egin dituzte ikerketa independente guztiek. Benetan sortuko duten enplegua izango da beste lanpostuak beste nonbait suntsitzearen truke, hirietan eta dagoenekoz bezero faltan dabiltzan merkatal guneetan. Horregatik hasi dira entzuten ahots asko salatzen dutenak proiektu kaltegarri hau ekologia, ekonomia eta gizarte arloetan, Frantziak COP21ean hartutako konpromisoak urratzeaz gain”.

Eta zer diote baserritarrek? Nonbait gertatu baldin bada Pierre Bitoun soziologoak bere azken liburuaren tituluan ipini duen nekazarien hilketa –Le Sacrifice des paysans, une catastrophe sociale et anthropologique– Paris megapoliaren eskualde zabalean izan da. Hiriaren presio jasanezina batetik, nekazaritzaren industrializazioa bestetik, laborari bakan batzuk besterik ez dira geratzen orain Gonesseko alorretan.

Reporterre webguneak horietako batzuek aurkeztu ditu Ces ultimes terres agricoles qui résistent encore à la bétonisation du «grand Paris» kronikan. Nekaturik eta etsita daude, batzuek dagoenekoz desjabetutako lurretan ari dira ahal duten bitartean, denek sentitu dute hiri erraldoiaren hatzaparra gero eta hurbilago, zepoa zintzurrean gero eta estuago. “Ez dakit zer egin behar den –esan du Jacques Poixek–. Horientzako lurra ez da negozioa baizik”.

Abuztuan arnasaldia iritsi zaie: agintariek dosierraren interes publikoa aztertzeko izendatutako komisarioak EuropaCityren kontrako txostena argitaratu du. Promotoreei ez zaie gustatu, baina fite erantzun dute ez diela axola komisario horren gomendioa, ez delako loteslea, Udalak eta agintariek daukatela erabakitzeko eskumena. Eta politikoek badakigu zer egingo duten.

Kanal hauetan artxibatua: Paris  |  Azpiegitura handiak  |  Laborantza

Paris kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Frantziak DPS estatusa kendu die zazpi euskal presori

Ipar Euskal Herriko presoekiko ordezkaritza pozik agertu da eta lehen pauso gisa definitu du Frantziaren erabakia. Beste batzuk eman daitezen Parisko mobilizazioa mugarri izango dela uste dute ordezkaritzako kideek.


2017-11-03 | Frederick Wiseman
Dantza, Parisko Operaren Balleta
MULTIMEDIA - dokumentala

Parisko Operako Balleta munduko ballet konpainiarik inportantenetarikoa da. Dokumental honek instituzio honen eguneroko bizitza eta lanaren alderdi guztiak arreta handiz erakusten dizkigu: saio, ikastaro, errepikapen, entsegu... Mundu eder baina gogor honen zoko guztiak agerian utzi ditu Frederick Wiseman zuzendariak.

Zuzendari eta gidoilaria: Frederick Wiseman
Musika: Joby Talbot, Benjamin Wynn
Ekoizpena: Idéale Audience / Zipporah Films / Opéra National de Paris / Centre... [+]


2017-09-10 | Garazi Zabaleta
Baratzea paristar guztien eskubide
Hiriko mapa eskuetan, turista onen papera betetzen genbiltzan Parisen lagun bat eta biok. Ohiko kale paristarretatik oinez gindoazela, ordea, gure begirada bereganatu zuen zerbaitekin egin genuen topo: hiriko zuhaitzen jardinera askotan hainbat barazki eta lore zeuden landatuta. Kalabaza zuhaitz horren azpian, piperra
hurrengoan, tomatea... Nork jarri ditu baratze txiki-txiki hauek hiriko kaleetan, baina? Udala izan da? Herritarrak?
 
'Landaretu zure kalea, baimenduta... [+]

Parisen izandako bakegile taldea, egindako bilerekin baikor

Bake prozesuaren berri eman eta euskal presoen aferan urratsak ematea izan du helburu Parisera joandako euskal ordezkaritzak, eta izandako zortzi bilkuren balorazio "baikorra" egin du.


"Inork ez zuela idazten esaten zigun Andimak, eta idazten hasi nintzen"

Hainbat liburu idatzia da 85 urte beteak dituen idazle paristar zuberotarra. Baionan bizi da, lasai, idazten, Andima Ibiñagabeitiak iragan mendearen erdi aldera emandako agindua betez oraindik: “Idatzi, idatzi!”.


2017-07-05 | ARGIA
"Eta orain presoak" izango da abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioko leloa

Abenduaren 9an Parisen Bakearen Artisauek antolatuko duten manifestazioko leloa aurreratu dute: Eta orain presoak. "Milaka herritar Parisen biltzea ezinbestekoa da; gaurdanik data gorde zure agendan", adierazi dute.


Domingotarrei esaten zieten jakobino

XIII. mendean domingotarrek komentu bat fundatu zuten Parisko Saint Jacques elizaren alboan, izen bereko kalean. Ordena erlijiosoak hirian zuen lehen egoitza zen eta, hala, pixkanaka, fraile domingotarrei jakobino esaten hasi ziren.


2017-05-16 | ARGIA
Frantziako Gobernua presoez arduratu dadin manifestazioa izango da Parisen abenduaren 16an

“Bakearen artisauek” jendea Parisen mobilizatzera deitu dute heldu den abenduaren 16an, Frantziako poliziak Luhuson ETAren armagabetze ekintza bat eragotzi eta urtebetera hain zuzen. Luhuson bertan emandako prentsaurrekoan adierazi dutenez, eskaera berezia eginen diote gobernu berriari euskal presoen gaia bere gain hartzeko, eta orobat bake prozesuan engaiatzeko.


"Denok egin dezakegu zerbait etorkinen laguntzeko"

Parisera helduriko etorkinen ibilbideak eta bizipenak askotarikoak izanda ere, elementu bat dute gehienek partekatzen: frantsesa ikasteko beharra. Iritsitako herriko hizkuntza menperatzeak errazten duelako trabaz beteriko bidea. Behar horri erantzun nahian, Thot izeneko frantses hizkuntza eskola sortu zuen Parisen bizi den Heloise Nio kanboarrak, beste birekin batera. Etorkinen egoera okertuz joango dela erranik, elkartasun sarea antolatzeko premia ikusten du.


2017-03-22 | Izar Mendiguren
"Zirrara sortzen du Korrika Parisen egiteak"

Igandean egin zuten Korrika Parisen. Lorea Ibañez (Amurrio, 1987) izan zen antolatzaileetako bat. Frantziako poliziek seinaka eta espaloitik joateko baimena soilik eman zieten, baina giro eta umore onean egin zuten korrika.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude