Igor Estankona
2017ko irailak 03
Pekineko kea. Beatriz Chivite. Pamiela (2017)

Txina, azken laurogei urteotako mila milioi pertsonaren eguneroko mirakulua, Maorena eta Zhou Enlaiena, 7.000 kilometro egin zituen herriarena –80.000 atera ziren, 10.000 eskas iritsi–, Konfuzio eta Leninen eta lau mila urteko historiaren nahaste hori, Txina txikia eta erraldoia, gure garaiko transformaziorik handiena hartu du Beatriz Chivite Ezkietak (Iruñea, 1991) eta liburu bat atera zaio “umamia”-ren antzekoa. Ahaztu betiko mingotsa, gazia, garratza eta gozoa bakarrik dela mundua. Bosgarren zaporea dakar Pekineko keak.

Pekineko kea da ingurugiroaren degradazioa gordinen ageri den herrialdeko gandu industriala, baina baita poesiaren berezko zetazko gortina argi-irazlea ere: “Limoi zati bat mozten/ gogoratzen dut,/ balkoian etzanda/ eskuan gintonik bat/ eta aurpegian liburua”.

Pekineko kea ez da aurten irakurri dudan tesi burutsuena, ez da azken aldian iritsi zaidan  testimonio poetiko bihotz-urragarriena. Pekineko kea ez da gau osoan loa galarazi didan irakurketa joria. Pekineko kea da aspaldian irakurri dudan liburu fresko, iradokitzaile, interesgarriena. Eta badauka beste bertute bat oso karua dena: entretenigarria da.

Beatriz Chivitek Txinan emandako ikasturtean idatzitako liburu honetan ez datoz hango kontuak bakarrik. Gainditu egiten ditu hangoa zein hemengoa, kontzeptu duda-mudazko horiek: “Mahuka gabeko kamixeta xuriko gizon zaharrak/ izerditan blai eguzkitan dauden sabelak,/ norantz begiratzen dute begi zorrotz hauek?/ Denboraren urratsetara/ eta eguerdiko siestetara?/ Houhai lakuko seietako eguzkira/ edo Txinako aldakuntzetara?/ Metamorfosi eta mutazio ulertezinetara”.

Misterio hori da, mutazio ulertezinena, liburu hau berezi egiten duena. Paisaia begiesten duten begien paisaia, apenas iritsi ez den udaberri oraindik izoztua, amorrarazitakoaren etsipena, herrimina… dena kabitzen da, epigrama findu eta birfindu batean lez, Chiviteren poema batean. Zeren irudi unibertsalen poemategi honetan finak eta handiak aurkituko dituzu, biak batera. Gauza itzelek jendeen baitan sortzen duten dardara ia hautemanezina batetik, eta gauza txikien oihartzun biderkatua bestetik. Zintzo dedikatzen die idazleak liburua gai eternoei, edertasunari, amodioari, denboraren tatuajeei, baina gaien pisua igarri barik idazten du haien gainean, ontzia bezala igarotzen da, markarik utzi gabe, itsasoetatik. Bidaia fisikoa barne-bidaia bihurtua, Pekineko kea ez da poesia, ezpada bizitza poetizatua.

Kanal honetan artxibatua: Liburu kritikak

Liburu kritikak kanaletik interesatuko zaizu...
Altxor txiki bat

2005ean kaleratu zen lehen aldiz, Erein etxean, Patxi Zubizarretak eta konpainiak egindako liburu hau. Hainbat urtez agortuta egon ondoren Elkar argitaletxearen eskutik plazaratu berri da eta irakurleen esku jarri obra guztiz interesgarri eta gomendagarri hau.

Liburura hurbiltzen denak berehala ikusiko du obra bitxia dela. Bildumetatik at, azal gogorrez, 2 CD barruan, eta Jokin Mitxelenaren irudi ugariz hornitua. Baina berehala antzeman daitezke ezaugarri edo paratestu horiez gain testuan... [+]


Bide zuzenaren hartxintxarrak

Azken bi urteotan testu feministak euskarara ekartzeko lana areagotu egin da, horren adibide da Susa argitaletxeak martxan jarritako Lisipe saila. Oraingoan, bilduma honetako 3. argitalpena izango dugu mintzagai: Monique Wittigen Pentsamendu heterozuzena.

1980an argitaratu ziren lehen aldiz liburu honetan bildutako testuak, eta 1992an heldu ziren ingelesezko eta gaztelaniazko itzulpenak. La pensée straight, The straight mind eta El pensamiento heterosexual bihurtu zen orduan, eta... [+]


Hezurrak eta gezurrak iraganaren uretan

Zulo bat uretan egitea ezinezkoa dela pentsa lezake batek, baina Iñigo Aranbarrik lortu zuen liburu honekin, eta ederki lortu ere. Hasierak bete-betean harrapatzen du irakurlea, narrazio handien gainbeherarekin lot daitekeen gertaera batekin: kapitain nazi batek bere buruaz beste egiten du Buenos Airesko hotel batean. Hortik denbora-espazio ezberdinetan kokatzen diren zenbait narrazio hedatzen dira.

Itoizko urtegia betetzeko herriak (are hilerriak) husten hasi ziren garaian kokatzen... [+]


Pozak eta negarrak

Jasone Osorok Jara eta Ezekielen ondoren Beire aurkezten digu lan honetan, bera baitugu Eskularru beltzak liburu honen protagonista; bilduma berri bati hasiera ematen dion lehen lana (ez dugu ahaztu behar bilduma bat izateak irakurlea harrapatzeko eta lan berrietara hurbiltzeko bidea errazten duela).


2017-07-02 | Iratxe Retolaza
Isiltasunaren geruzak

Duela hiruzpalau urte agertokietan gorputz harturiko Arrastoak antzezlanak, Dejabu Panpin Laborategiaren ibilbidean temati azaleraturiko egoerak jorratu zituen: (des)errotzeranzko bideak, isilduriko zauriek utzitako orbanak, memoria gorpuzteko ariketak eta abar. Liburuan geruzaz geruza azaleratu dira antzezlan hartan gorpuzturiko hainbat ikuspegi artistiko.


2017-06-25 | Igor Estankona
Armei buelta

Ameriketako progressivea, feminista borrokalaria, Adrienne Richek gizonari jarraitu zion unibertsitate-karreran, ekarri zituen, zaindu zituen hiru haur, deuseztatu zen ezkontza, suizidatu zen bere senar izandakoa, idatzi zuen 1976an Twenty-One Love Poems (Hogeita bat poema amodiozko). Emakume isilarazia eta Twenty-One Love Poems horrekin ofizialki lesbiana, erdi judua, izatearen bilaketa izan da bere bizitza, identitateaz idatzi zuen teorikoek hitz hori asmatu baino lehenago. Kartsuki politikoa... [+]


2017-06-18 | Aritz Galarraga
Ikastaldi baten kontaketa

Oso maite duzun idazle batek esaten du benetan idaztea gustatuko litzaiokeen liburu bat dela ixa, eta zer egingo diozu, bada, ez bada ixa liburu hori irakurri berehala, are ixa liburu hori literatura unibertsalaren klasikoetarik bada –eta puntu honetara iritsita, lotsaemangarria ere gerta daiteke literatura unibertsalaren klasiko hori orain artean irakurri ez izana publikoki aitortzea–. Lagun artean gaude, ordea, eta lotsarako tarterik ez da –bide batez, ze gutxi hitz egiten... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude