Autonostalgia ariketa

  • Kargak & Deskargak ikuskizun ibiltariaren azken saioaren kronika. Bilbon, abuztuaren 22an.
    Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Zabala eta Rafa Rueda.

Dabi Piedra
2017ko irailak 03
Argazkia: Dabi Piedra

Josu Zabala musikaria eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak lehendik ere ikusiak genituen oholtzan elkarrekin, 7 Eskale eta Gu Ta Gutarrak taldeen garaian. Uda honetan abiatu duten proiektuan bi fitxaketa egin dituzte: Rafa Rueda eta kartoizko kutxa misteriotsu bat. Herriz herri kutxa hori eramateko aitzakiarekin, Kargak & Deskargak ikuskizunaz gozatzeko aukera eman diote Baionako, Gasteizko, Ondarroako, Lizarrako eta Bilboko publikoari. Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusia izan zuten azken geldialdia. Kalez kaleko ibilbidean, adin guztietako entzuleak izan zituzten lagun.

Bi bertsolari tartean egonik, bat-batekotasunik ez zuen falta izan ikuskizunak. Eszenaratzeak ere inprobisatuaren tankera hartu zuen askotan, baina itxura hutsa baino ez da hori, ondo pentsatua eta landua da Kargak & Deskargak. Bestela, ezinezkoa izango zen ia hiru orduz jendea adi-adi segika izatea. Lau protagonistek bikain zukutu zuten beren ibilbide luzean ikasitako guztia eta publikoarekin konektatzen asmatu zuten.

Lehenengo geldialdia Santiago katedralaren plazan egin zuen laukoteak. Han erdian jarri zuten bosgarren protagonista, kartoizko kaxa, Lizarrako saioan batutako opari misteriotsuz betea. Giroa berotzeko, Sweet home Alabama doinuarekin kantari hasi ziren Elortza eta Iturriaga, eta doinu hain amerikar hori koplatarako egokia dela erakutsi zuten. Bertsotan maiz aritu ziren, gai ugari ahotan hartuta: Aste Nagusiko ospakizunak, Marijaia, Hontzak konpartsan ertzainak sartu zirenekoa, adar-jotzeak... Kargak & Deskargak beraientzat zer izan zen azaltzeko tartea ere hartu zuten, Bilbokoa azken saioa zela jakinik. “Kargak eta Deskargak, hiltzekotan inon; Aste Nagusian hil, nahi genuen Bilbon”, biribildu zuen bertsoa Elortzak.

Josu Zabala eta Rafa Rueda ez zeuden, ordea, bertsoei musika jartzeko soilik. Mungiarrak ikuskizun honetarako propio sortutako abestia jo zuen eta Josu Zabalak iluntze hartako une gogoangarrietako bat utzi zigun: Areatzako zubipeko estuasunean jauzika eta dantzan jarri zuen jendea, Hertzainak taldearen kontzertuen garaira bueltatu bagina bezala. Pixkanaka, tonu nostalgikoa hartzen ere hasi zen ikuskizuna, baina gaurkotasunari begirik kendu gabe. Bunker itxurako eszenatoki inprobisatu hartan “Bilboko euskaldunen babeslekua” ikusi zuen Iturriagak.

Algara konpartsaren txosnan izan zuen errematea iluntze hartako zitak, doinu zahar eta bertso berrien artean. Geroxeago Bilboko zerua argitu zuten su artifizialek bezala, azken traka bukaeran izan zuen ikuskizunak. “Autonostalgiko” jartzeko baimena eskatu zuen Elortzak eta publikoak gustura hartu zuen proposamena. Euskal kantutegiko abesti ezagunetako esaldiekin kopla berriak josi zituzten, konposizio eder bezain harrigarria izan zen.

Ariketa autonostalgikoak goia jo zuen Gora Gu Ta Gutarrak abestiaren bertsio gaurkotuarekin, Xanpe bateria jolearen parte-hartze eta guzti. Lizarratik ekarritako kutxa ere ireki zuten behingoan: Ardoa, liburua eta Lizarrako jaietako zapia, horiek ere eman zuten adar jotzerako aukera. Kargak & Deskargak bukatu da, baina asmoa, behintzat, betetzat jo zuen Elortzak: “Ondo pasatzea baino, ez genuen helburu; eta lortu dugu”.

Kanal hauetan artxibatua: Bertsolaritza  |  Musika  |  Bilbo

Bertsolaritza kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-12 | ARGIA
Bertsolari Txapelketa Nagusia zazpi probintzietatik igaroko da

Aurrez iragarri legez, irailaren 23an hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Baigorrin. Finalerako hitzordua, berriz, abenduaren 17an izango da Barakaldoko BECen. “Lehen aldiz aldi berean euskararen zazpi lurraldeetan” egingo da txapelketa, Bilbon egindako aurkezpenean Bertsozale Elkarteak azpimarratu duenez.


2017-09-03 | Itxaro Borda
Biba Errepublika

1789ko uztailaren 14an Parisko Bastille kartzela erori zen iraultzaileen kolpeen ondorioz. Hori da behintzat kontatzen den historia. Luis XVI erregeak egun hartan, bere egunkarian ezer ez zela gertatu idatzi zuen. Euskal Herriko pentsalari eta arduradun politikoak mugimenduaren alde agertu ziren lehen urteetan, baina laster, apez eta jauntxoen eraginez, jendalde gehiena Iraultzaren aurka altxatuko zen.


2017-08-24 | Estitxu Eizagirre
Bertsotan kantakerak hitzaren adierazkortasunean duen eraginaz

Ainhoa Aizpuruak “Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak” hitzaldia eskaini du Bertsozale Elkarteak eta EHUk antolatutako “Bertsolarien kantaera eta sormena” udako ikastaroetan.


2017-07-09 | Ane Labaka Mayoz
Gizonen artean

Ez dira gutxi izan bertso-eskolatik nahiz parranda edo lagun girotik jauzi egin eta herriartekoan parte hartu dutenak. Ordea, perfil berri horri erantzuten dioten parte-hartzaile guztiak gizonezkoak dira. Emakumezkoa publiko aurrean dagoenean nolabait “ez dagokion” eremuan dago oraindik ere, eta ondorioz, eremu hori okupatzea ondo aritzeak soilik justifika lezakeela dirudi. Honek guztiak zer pentsatua eman beharko liguke: azken herriartekoak kolektiboki nahiz pertsonalki egin... [+]


2017-06-27 | Estitxu Eizagirre
Bertsolari "in vitroa" eta bere maisua bizitzaren irakaspenez solasean

Ekainaren 26an Zumaiako Oxford aretoan Jon Maiak eta bere bertso irakasle izandako Joanito Dorronsorok solasean aurkeztu zuten "Berriak jaio ginen" Maiaren liburua. Hona landu zituzten gaiak.


2017-06-25 | Estitxu Eizagirre
Txapela janzteko modukoa

Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) izan da bertsotan Euskal Herriko txapela jantzi duen lehen arabarra. Saran jantzi zuen Eskolarteko txapela ekainaren 10ean, Amets Arzallus txapeldun nagusiaren eskutik. Arrizubietarekin eta bertso eskolako irakasle Oier Arbina Badillo-rekin (Agurain, 1992) bildu gara, Arabako bertsolari gazteen panorama ezagutzeko. Lan handiaren saritzat daukate lortutako txapela, eta etorkizunean Euskal Herriko saioetan arabarrek ere kantatuko dutela desio dute.


2017-06-25 | I˝aki Iturriotz
Hizkuntzak egiten gaitu

Ezagunak dira Galiziako Costa da Morteko postalak, olagarroaren zaporea eta ardo zuriaren indarra. Ez genekiena zen, ordea, ahozkotasuna eta inprobisazioa izango zirela milaka erromesen jomuga den Obradoiro plazara eramango gintuztenak.


2017-06-12 | Estitxu Eizagirre
Lehen aldiz arabar bat Euskal Herriko txapeldun

Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001) nagusitu zen ekainaren 10ean Saran jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko 34. Txapelketan. Joanes Illarregi leitzarra izan da txapeldunorde. 200 lagun inguru hurbildu ziren finala jarraitzera.


2017-06-04 | Itxaro Borda
Zazpi zaldi deukodaz

Ez da beti gozoa izan Euskal Herrira itzultzea andere edo gizon arrotz batekin. Askotan erbestea sari, eta bakarretan tragedia. Hilotz anitz kausitzen da euskal kantuen eremuan, odola, beldurra eta heriotzaren epika. Hiru Truku talde akustikoak –Ruper Ordorika, Joseba Tapia, Bixente Martinez– 1994an plazaratu zuen Frantziako Anderea baladaren bertsio modernoa, eredu horretan kokatzen da bete-betean.


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude