Motibatzailea

Suposatzen dut profesional mailako kirol  munduan, ohiko entrenatzaileez gain, psikologo, fisio, podologo, homeopata, kiropraktiko,  akupunturista, musikoterapeuta, ileapaintzaile, estilista, sasimediku eta era guztietako petrikilo eta abarren artean motibatzailearen figura ere izango dela. Badakizue, eliteko kirolari berezko nagi aski sufrituak lanerako gogorik ez duenean, galtza motzak janzteko arrazoi bat aurkituko dion pertsona.

Gure herrian  badugu bat fin askoa: Juan Mari, inoiz kirolik egin ez duen kirol aditua. Fenomenoa berean.

Han egoten da plazako paisaiaren parte bailitz,  udaletxeko erlojupeko eserleku luzean norbait motibatzeko prest. Beti lanerako.

Ea. Jaiki zara goizean goiz ohearen epela utzita eta goiz osoko mendi buelta eman duzu udazkeneko lokatz eta ehiztarien tiro hots artean, eta ezusteko zaparradaren ondorioz tximu eginda herrira itzuli zarenean, hor duzu motibatzeko esaldi bat oparitzeko erne:

– Marka ederra egingo huen gaur ere. Deituko zieat Mendi Film Festibalekoei erreportaje bat egin nahi baditek ere.

Edo hartu duzu bizikleta eta iragarrita ez zegoen hego haizearen aurka lepondoa erabat behartu eta gero, derrigorrez erlojupetik pasatu behar izan duzunean, zera gogoratuko dizu:

– Bizikleta horrek zerbait badik, derrigorrez. Edo frenoaren takoek gurpila ukitzen ditek, edo katea ez zebilek behar bezala pinoien hortzetan, bestela ez duk posible daramaan martxa. Egun batean lo hartu behar duk gainean hoala!

Eta saiorik  egiteko aukerarik ez izanda ere ez da  askoz goxoagoa izango motibatzailearen aholku beti eraikitzailea:

– Berriro ere ibiliko haiz hi taldekoei segitu ezinik. Jakina, hamarrak arte lo egingo huen. Seguru nagok nahiago huela dentistanean goiza pasa, eserita egotekotan, jakina, izerdi tanta bakarra atera baino.

Nahiz eta berari natural-natural ateratzen zaion Juan Marik kobratu egin beharko luke egiten duen motibazio lanagatik.

Hamaika aldiz gertatu izan zait kilkerraren atzealdea baino beltzagoko ekaitza kolpetik agertu izanaren ondorioz, aurrez pentsatutako lekuraino joan edo ez, zalantzan nabilenean, neure buruari esatea: “Hoa gora bestela Juan Mari nonbaitetik enteratuko duk eta jesusenak entzun beharko dituk”. Eta ahalegina egiteaz ez naiz sekula santan damutu.

Beraz, wearable teknologia eskuragai izango duzu, sentsore adimendunak lagun, eta titanio dioxidozko nanotuboak bezalako kontzeptuak menperatuko, baina horiek ez dute balio berez alperra den gorputza akuilatzeko. Galdetu bestela aste honetan bertan jokalariak motibatzen lanak izan omen dituen lehen mailako futbol entrenatzaileari. 

Juan Mari sartu dezala aldagelan. Epelak entzun beharko dituzte, entrenatzaileak berak, eta jokalariek.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Eguneraketa berriak daude