Bake prozesua: eman beste aukera bat

Lau urte pasatu dira ETAk jarduera armatua utzi zuenetik eta aukera itzela utzi da galtzen gatazkari irtenbide egoki eta justua emateko; egia, justizia, erreparazioa eta ez-errepikapenean oinarritutako irtenbide bat eraikitzeko.

Ez da halakorik nahi izan, Estatuak irabazle eta galtzaileen eskema inposatu dio euskal gizarteari. Espainiako Gobernuak ez du nahi izan; EAJk eta Eusko Jaurlaritzak ez dute horren aurka egin; ezker abertzaleak bakarrik ezin du; eta gizarte zibilean ez dago indarrik instituzio eta alderdiak norabide horretara bultzatzeko.

2011n pentsa zitekeen ETAren armak edo bere etorkizuna oso garrantzitsuak izan zitezkeela bake prozesu bat abiarazteko. Beti izan da hala irtenbide duinak bilatu diren munduko gatazketan. Eta hau, bat gehiago da, bere ezaugarri eta indar harremanekin, baina bat gehiago. Lau urte hauek erakutsi dute armak eta bestelakoak aitzakiak direla. Gaur egun ETA ez da ezer, sinbolo handi bat ez bada, bai bere etsaientzat bai bere aterpean direnentzat.
Egia, justizia, erreparazioa eta ez-errepikapena. Laukote ederra, baina egungo eskeman garatu ezinak.

Egia. Lekutan da. Egiazko prozesu eraikitzaile bat bultzatu izan balitz, gertatutakoaz askoz gehiago jakingo genuke –behin ere ez da dena jakiten, inongo gatazketan– ETAk eta Estatuak egindakoez.

Justizia. ETAren jarduera armatua gogotik zigortu da, Estatuaren errepresioa zigorgabetasun judizial eta politikoan da, izan legez kanpokoa –GAL, tortura…– edo legezkoa (heriotz ugari, Egin eta Egunkariaren itxierak, auziperatze masiboak…); mendekuaren justiziatik baino, justizia konpontzailetik tiratu izan balitz, gaur egun preso gutxi leudeke espetxeetan –eta akaso bat bera ere–, izan etakide, torturatzaile edo GALaren X; eta justizia orekatuagoa zatekeen.

Erreparazioa. Garrantzitsuena, hildakoak, errepara ezina da. Dirua ongi da, baina aitortza da garrantzitsuena. ETAk asko aitortu du beretik, Estatuak ezer gutxi. Eta hala ere, ekimen interesgarriak ari dira bideratzen, bai biktimek haien artean, bai hainbar elkarteetatik eta baita Eusko Jaurlaritzatik ere. Komeniko litzateke gizarteko esparru askoz gehiagotan erreparazioaz hitz egitea, sakon eta era guztietako biktimei begira. Gutxi egin da, eta batez ere ETAren biktimen erreparazioaz hitz egin da.

Ez-errepikapena. Ez dira jartzen ari egiazko oinarri sendoak gertatu dena berriz pasa ez dadin. Aurretik aipatu diren faktoreez luze eta zabal hitz egin behar da, memoriaz, autokritikaz… baina hori guztia bi baldintzetan oinarritu behar da: zintzotasunean eta askatasunean. Ez da horietako bat bera ere bultzatzen. Autokritika eskatzen zaio ezker abertzaleari, baina esaten zaio zer esan behar duen, hau da, ETAk erabilitako biolentzia injustua izan zela eta ez zuela ezertarako balio izan. Eta ezker abertzalearen sektore zabalek ez dute hori sinesten, ez partekatzen, eta gainera ez dute askatasunik pentsatzen dutena esateko, espetxe edo zigor arriskua jasan gabe. Ez da eraginkorra.

Biolentzia hor egon da beti, hor dago eta egongo da, bai boterean eta baita hari erantzunez ere. Humanitatearen historian erabat txertatua dagoen fenomenoa da, jendarteari eta pertsonari erabat atxikia. Edozein esparrutan ahalik eta agerpen txikiena izan dezala, hor dago koska.

Gatazkaren aktore guztien arteko elkarrizketa libre eta sakona da ez-errepikapenaren bermerik egokiena. Oraingo ereduak arazoak ezkutatu egiten ditu, ez bideratu. ETA –eta ezker abertzalea– zokoratzeak eta egiazko bake prozesurik ez bultzatzeak ez du inondik inora elikatzen ez-errepikapena, guztiz kontrakoa baizik. Hitz egin dadila argi eta ozen, eta atera ditzala bere ondorioak euskal gizarteak.

PPren mendeku ereduarekin, arazo politikoen irtenbide politikoak ukatuz, edo errepresio soilarekin... lehenago edo geroago historia errepikatzeko aukerak badira. Hori diosku historiak: bakoitzak bere izaera desberdina du, baina hor dira karlistadak, 36ko gerra, ETAren mende erdia...

Madril klabea da, baina Gasteiz ere bai. Egoera berriak eman dezake aukerarik Madrilen, bada ordua lema norabidez aldatu eta gizartea benetan aktibatzeko egiazko bake prozesu baten alde.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


2024-09-11 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Europa

Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


Eguneraketa berriak daude