Ezkongabeen, pixaren eta askatasunaren gaineko zergak

Gustave Boulangerren Esklabo azoka (1882). Esklaboen askatasuna lortzeko %5eko BEZ modukoa ezarri zuten antzinako Erroman.
Gustave Boulangerren Esklabo azoka (1882). Esklaboen askatasuna lortzeko %5eko BEZ modukoa ezarri zuten antzinako Erroman.

Erroma, K. a. 357. Manlio Capitolino kontsulak Vicesima Libertatis zerga ezarri zuen; esklabo bat askatzean esklabo horren balioaren hogeiren bat ordaindu behar zen. Tito Livioren (K.a. 59-17) hitzetan: “Kontsul horrek ez zuen ezer aipagarririk egin,  aurrekaririk gabeko berrikuntza bat izan ezik: esklabotzatik askatzearen gaineko ehuneko bosteko zerga proposatu zuen. Senatariek, legeak funts eskaseko altxorrari sarrera oparoak ekarriko zizkionez, onartu egin zuten”. Bide batez, diru sarrera gehigarriak patrikaratzeaz gain, Manlioren asmoa askatutako esklaboen (libertoen) kopurua mugatzea zen, Erroman zerbitzuen eta lurren eskaerak gora egin ez zezan.

Tito Livioren esanetan erabakiak ez zuen aurrekaririk, bai ordea ondorengo mordoa. Batzuk bitxi askoak, gainera. Vectigal urinae edo pixaren gaineko zerga Vespasianok kobratu zuen lehenengoz; kontuan hartu behar da gernua ez zela hondakin hutsa, besteak beste detergente modura erabiltzen zuten salgaia baizik. Aes Uxorium delakoak, aldiz, adin jakin batera ezkongabe iristen ziren gizonezkoak zergapetzen zituen; gaur egun ere ezkontzeak zerga-onurak dakartza.

Portorium merkatariek produktuak saldu ahal izateko ordaintzen zuten zerga zen, hirietan sartzean, portuetara iristean eta mugak zeharkatzean kobratzen zietena.

Vectigal Rotarium ibilgailuen –kasu honetan, gurdien– zirkulazioaren gaineko zerga zen. Galtzaden erabilera zergapetzen zuten, egungo autobideetako ordainsariek bezala, eta bildutakoa galtzada horien mantentze lanetara bideratzen zuten.

Oinordetzaren gaineko Vicesima Hereditatum zerga Augusto enperadoreak sortu zuen. Diru kutxa publikoan hildakoak utzitako ondarearen %5 sartu behar zen, hileta gastuak kenduta, hiletengatik bildutakoa legioetako beteranoei erretiroa ordaintzeko erabiltzen baitzen. Gaur egun bezala, salbuetsitako gutxieneko bat zegoen, Augustoren garaian 100.000 sestertziokoa.

Centesima rerum venalium edo Vectigal rerum venalium zerga ere Augustok ezarritakoa da. Lurren, etxebizitzen, animalien... salmenta-prezioaren %1 biltzen zuten, nagusiki gastu militarrei aurre egiteko. Esklaboak salgai bereziak ziren, nonbait, eta prezioaren %4 ordaindu  behar zen.

Erroman justizia ez zen unibertsala, ezta doakoa ere. Auziaren edukia eta prozesuaren kostua balioztatzen zuten, eta kopuruaren berrogeirena Quadragesima Litium zergaren bidez jasotzen zuten.

Benjamin Franklinek ederki esan zuen: “Ez dago ezer ziurrik, heriotza eta zergak izan ezik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erromatarrak
Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Panem et circenses

Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian

Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]


Auxerreko haur txikien hilerria

Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala)  arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]


Euskal Herrian aurkituriko mosaiko erromatar garrantzitsuenetako bat ikusgai jarri dute Ablitasen

El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]


Erroldan zentsuratuak

Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.

Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]


Erromatar ardoa ez zein hain txarra

Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori  bertan behera uztea eragin du.

Antzinako... [+]


Gerra Hotza eta Erromatar Inperio baketsua

Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo... [+]


Erromatar legioaren “hozkailua”

Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.


Erroma salbatu zuten antzarak

Erroma, K.a. 406. Hiriak gerra deklaratu zion Veii herriari, handik 10 milia ingurura zegoen kokaleku etruriarrari. Urte luzez Veii aberastu egin zen, nagusiki gatz merkataritzaren kontrolari esker, pixkanaka erromatarrei itzal eginez.


Ponpeia baino lehen

Vesuvio, duela 3.800 urte. Sumendiak eztanda egin zuen enegarren aldiz, eta mendi magaleko Brontze Aroko Afragola herrixka errautsek estali zuten, K.o. 79an Ponpeia eta Herkulanorekin gertatu bezala.


Depilatzea, higienea eta estatusa

Worxeterren (Ingalaterra) egindako indusketa lanetan, erromatar garaiko depilatzeko 50 pintza baino gehiago aurkitu dituzte berriki.


Erromatar dodekaedroa eta detektoristak

Erromatar Inperioa, K.o. II. eta III. mendea. Erromatarrek dodekaedroak egin eta erabili zituzten, hamabi pentagonoz osatutako metalezko objektu txikiak, hainbat tamainako zuloak dituztenak.


Eguneraketa berriak daude