Edari azukredunak, milaka heriotza goiztiarren eragile

Pertsona askok ohitura dute edari azukredunak maiz hartzeko, eta udan gainera areagotu egiten da kontsumoa. Baina  kontsumo horrek ondorio larriak izan ditzake, AEBetako Kardiologi Elkartearen Circulation aldizkarian argitaratutakoaren arabera.

30 urtean bildutako ia 600.000 pertsonaren datuak aztertu eta gero, azterketaren egileek ondorioztatu dute munduan 184.000 pertsona edari azukredunen eraginez hiltzen direla urtero, horietatik 134.000 diabetesak jota, 45.000 patologia baskularrengatik, eta 6.450 minbiziak direla eta.

Edari mota horrengatiko hilkortasun tasarik handienak Mexikon eta AEBetan neurtu dituzte. Lehenean, 405 hildako milioi bat biztanleko; bigarrenean, 125.

Heriotzen %76 herrialde txiroetan eta garapen bidean daudenetan gertatu dira, eta gaixo gehiago dago gazteen artean adinduen artean baino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


2024-04-05 | ARGIA
Hegazti gripea behitegietara zabaltzen ari da AEBetan

Hegazti gripea behien ganadutegietara ari da zabaltzen AEBetan eta kezka iturri da, gutxienez pertsona bat ere kutsatu delako. Bitartean, oilategietan gripeak sorturiko kalteen ondorioz arrautzen prezioa gorantz doa etengabe.


Eguneraketa berriak daude