Xake-matea taulak ematen du

Partida honetan pieza baten lagatzeak ez dio arerioari gupidarik sortzen: ongi posizionatua dago, abantailak baditu eta garaipen osoa baizik ez du nahi. Atzo, biolentzia politikoa baztertu behar zen, egun, armak utzi, bihar, damua eta haren froga, salaketa; etzi, lege demokratikoen aginpidea onartu eta hobendun guztiak kartzelara. Orduan bai, garaipen poliziakoaren ondoan arrakasta moral eta ideologikoa bermatu eta gero, Estatu demokratikoaren esku-zabaltasunaren garaia helduko da. Baina biktimen sendatzeko mendekua beharrezkoa omen da eta munstro terroristen jendarteratzea, ezina; esku-zabaltasunaren muga estua izanen da, beharbada salatari sutsuenen pena laburpen bat.

Oraingo urratsa ez da behin-betiko armagabetzea, hain segur ETAk zerbait atxiki nahi du etorriko den Gobernu sozialistarekin negoziatzeko. Urrats guztiak zentzu berean ari dira, eta borroka armatuaren garaia bukatzeko borondatea ezin dudan ezarri. Gero, aldebakartasunean bada hauteskunde erreklama politiko zerbait eta fruituak emanen ditu. Esparru demokratikoa onartzean bada desmasiak agertzeko parada eta Parot doktrinaren salaketak presoak askatzeko balio izan du. Beude lorpen horiek eta heda daitezen.

Alta, preso politikoak ez dira soilik eskubideak dituzten biktimak. Anitz, borroka armatua aukeratu duten militanteak dira. Eta hor dator gakoa: gure garaietako oinarrizko arazoa biolentzia iraultzailearen zilegitasuna dela. Estatuek eta klase nagusiek argi eta garbi utzi nahi dute inongo garaietan, inongo baldintzetan, boterearen aurka ezin daitekeela bortizkeria erabili. ETAk eta ETAren ingurukoek doktrina hori onartuko balute, erabateko garaipena izanen zen Estatu eta klase nagusientzat.

Gure arteko batzuek ETAren tematzea salatu genuen, baina inoiz ez biolentzia askatzailearen zilegitasuna arbuiatzeko. ETAk biolentziaren garaia luzatzeko egin zuen huts estrategikoa desegokia zen eta errepresioan inplikatu gabeko biktimen inguruan sortu haustura etikoak makur handiak eragin zizkigun; baina zapalkuntzaren aurka armak hartzeko askok izan zuten ausardia, gure herriaren eta humanitate osoaren hautu estrategiko eta etiko ohoragarrien artean ikusten genuen. Zulotik atera behar zen, estrategia armatu kaltegarria gainditu, baina ez zanpatzaileen diskurtsoa onartzeko.

Beraz, ez dut armak uzteko erabakia kritikatuko eta ETAk eramaten duen urrats ttipien estrategian ez naiz sartuko. Ziklo armatuari bukaera eman behar zitzaion, ETAren gain zegoen erabakia, hartu egin du eta militante politikoen nonbaiteko ezagutzarekin lotu nahi du, den mendrena izanik ere. Baina aukera armatuan ziren balore iraultzaile (eta humanista!) guztiak gogoratzeko ikerketa, kontakizun eta ulertze lanetan jarraitzeko beharra azpimarratu nahi nuke, gaurko pentsaera kritikoa mantentzeko haien beharra dugulako eta, bihar, erabilpen estrategikoa ere izan dezaketelako.

Zeren historia ez baitzen Francis Fukuyamarekin bukatu, politika ez baita Espainiako Konstituzioaren mugen barnean gertatzen eta egunean-egunean murritzagoak diren askatasun alorrak zabaltzeko Estatuari gerla badago, bakean utzi arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


2021-01-07 | ARGIA
Mikel Barriosen aurkako 5 urteko kartzela zigorra berretsi du Parisek

Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.


2020-10-20 | Euskal Irratiak
Egoitz Urrutikoetxea
"Badirudi Frantziako justiziarendako, negoziazio batzuetan parte hartzea, gaizkile elkarteko kide izatea eta ekintza terroristak prestatzea dela"

Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.


2020-06-24 | ARGIA
ETAren desarmatzea auzitan jartzen duten argudioekin, Frantziak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Mikel Barriosi

Bost urteko espetxe zigorra jarri dio astearte honetan Parisko Auzitegi Korrekzionalak Mikel Barrios Iruñeko preso ohiari. Datorren astelehenean sartu beharko da berriro kartzelan.


2020-04-08 | ARGIA
ETA desarmatu eta hiru urtera, Parotek, Esnalek eta Haranburuk kalean beharko lukete Bake Bidearen ustez

Bake Bidearen Ipar Euskal Herriko delegazioak agiria kaleratu du apirilaren 8an ETAren desarmatze-egunaren hirugarren urteurrenarekin bat eginez. Ardura berezia adierazi dute Ion Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburu euskal presoen egoeragatik.


Eguneraketa berriak daude