Politikariak eta euskara

Orain hilabete inguru Berria egunkariak Eusko Legebiltzarrean egiten den euskararen erabilerari buruzko txostena atera zuen. Ondorio nagusia izan zen hitzaldien %77 gaztelaniaz egiten zutela parlamentariek. EH Bilduk erabiltzen du euskara gehien, PPk, PSE-EEk eta UPDk ia inoiz ez, eta EAJk gutxi. Nafarroako Parlamentuan egoera are dramatikoagoa da. Orain hogeita bosten bat urte Alemaniako aldizkari baterako idatzi nuen artikulu batean komentatzen nuen gay mugimendua oso modu bitxian hartzen gintuztela aintzat alderdiek: zenbat eta abertzaleago eta zenbat eta ezkerragokoa izan orduan eta kasu handiagoa. Politikarien euskararen erabileraz antzekoa esan genezake: zenbat eta abertzaleago eta zenbat eta ezkerragokoa izan orduan eta euskara gehiago.

Gizartean diglosia nagusi izanik, badirudi ulergarria datekeela politikarien artean ere diglosia nagusi izatea. Baina gauzak ez dira hain errazak. Aztertu beharko genuke zergatik bizi garen amaigabeko diglosian. Arrazoiak ugari dira baina, laburbilduz eta sinplifikatuz, esango dugu zio nagusia dela mendetan boteretsuen aukera erdarak izan direla. “Boteretsu” hitzak ez du beti aberatsa edo karguduna esan nahi, baizik eta erreferente izan daitekeen edonor: aktoreak, kantariak, idazleak, kirolariak... Testuinguru honetan politikariek, esan gabe doa, erantzukizun itzela dute.

Federiko Krutwigek proposatu omen zion Txillardegiri euskal herrietatik igandetan frakez jantzita eta euskaraz eginez paseatzeko, modu hartan herri xumeak, boteretsuek euskaraz egiten zutela ikusita, garrantzia emango zion euskarari eta euskaraz aritzeko lotsa galduko. Fraka alde batera utzita, mezuaren oinarria gaur egun ere baliagarria dela uste dut.

Estatistikak estatistika, denek daukate zeregina; ez pentsa inor salbuetsita gelditzen denik. Adibide gisa Otegiren El tiempo de las luces liburua dugu. Kalapita egon zen erdarazko edizioa euskarazkoa baino lehenago argitaratu zelako. Larriena, ordea, ez zen hori izan, baizik eta nolabait justifikatzeko Iñaki Soto Garako zuzendariak emaniko azalpenak iradokitzen zuena: “Arnaldok erdaraz duen zehaztasuna euskaraz ez duela nabarmena da”. Nola da posible abertzale ei den norbaitek hori esatea eta lasai asko gelditu? Baztarrikak “pixka bat es mucho” dioen arren, bere burua euskalduntzat duen batek landu behar du bere hizkera, ez da-eta onartzeko modukoa mitin batean lagunekin poteoan egongo balitz bezala mintzatzea, edota agiriak lehenengo erdaraz idaztea eta gero beste norbaitek itzultzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude