Espainia, munduko 30 ustelenen artean


Xabier Letona @xletona
2013ko urtarrilaren 27a

“Espainian ez da aste bakarra pasatzen ustelkeria arazo bat hedabideetako tituluetan agertu barik”. Arte telebista kate frantziar-alemaniarrak Espainiako ustelkeriaz egindako dokumental baten aurkezpen gisara jaurtitako eztena da, baina ez dabil urruti. Wikipediara bisita bat eginez eta “ustelkeria Espainian” jarriz gero, primeran ikus daitezke ehunka kasuetatik dozenaka ezagunenak: oraingo Bárcenas PPko diruzain ohiaren kasua, Alcorcóneko udalaren (PSOE) legez kanpoko mailegunena, Carlos Divar Espainiako epaileen buruzagiaren gastuena, Pitiusa operazioa, errege familiako Urdangarinena, EEE faltsuen auzia Andaluziako Gobernuan (PSOE), Zarrafalla, Gescartera, Forcem, Tabacalera-Allierta, Villalonga, Filesa, PSV, Barrionuevo-Vera, Gerra anaiena…

Rajoyren Gobernuaren oraingo garaian, Rodriguez Zapaterorenean, Aznarrenean, Felipe Gonzalezenean edo Adolfo Suarezenean, Espainiako demokrazia beti gaztearen gobernu garai guztietan, ustelkeria auziak handiak izan dira, bereziki azken 25 urteetan, etxebizitzen burbuila eta berarekin batera sortu zen finantza burbuila handitzen aritu diren bitartean.

Espainian asko eta erdeinu kutsuz hitz egin eta idazten da errepublika bananeroetako ustelkeriez. Bere errealitatea, ordea, ez da askoz hobeagoa. Bada Nazioarteko Gardentasuna izeneko GKE bat eta urtero egiten du mundu mailako 176 herrialderen ustelkeria zerrenda. Iragan abenduan aurkeztu zuen 2012ko txostena eta aipatu zerrendan munduko ustelen artean Espainia 30.a zen.

Ez da erraza ustelkeria, alderdi handiak eta herritarren arteko hiruki horretan gertatzen dena ulertzea. Baina ustelkeria energiaren gisako zerbait dela iradokitzen du, ez da ez sortzen ez desagertzen, eraldatu baizik.  Hedabideetan eta kalean egiazkoa eta orokorra den ustelkeriarekiko mespretsu orokorra dago, bereziki politikarien artean ematen denarekiko. Gero, ordea, oso agerian dago ustelkeria politikoaren kasu gehienak PP eta PSOEri lotutakoak direla, hau da, urtea joan eta urtea etorri Espainiako alderdi bozkatuenei eta boterean txandakatzen diren horiei.

PPko diputatu ohi Jorge Triasek (El País, 2013-01-21) salatu du PPko buruzagiek urteetan jaso dituztela milaka euro gainsari gisa. Eta kontatzen du baita ere Aznarren lehenengo legealdian, Espainiako Kongresuko azpibatzorde batean saiatu zirela alderdien finantzazio anonimoak debekatzen eta ez zutela lortu. Azkenean, Rodriguez-Zapateroren agintaldian lortu zen.

Esanguratsua da, halaber, Fernando Rodriguez ustelkeriaren aurkako fiskal honen ikusmoldea. Ez da batere baikorra ustelkeriaren aurkako borrokaz eta, bere esanetan, “metraileta gaizkilearen aurka baino gaitzagoa da moketa gaizkilearen aurka egitea” (El País, 2013-1-20).

Euskal Herriko hegoaldea ez da salbu, noski. Eta ustelkeria mailak hegoko auzokoen kolorerik ez badu ere, ustelkeria pasarteak ugariak dira. Urralburu eta Otano auzia izan liteke horietako ospetsuenetakoa, eta seguruenik ez da kasualitatea gaur egun diren balizko ustelkeria kasuak erresuma zaharrari lotutakoak izatea. Cervera eta Nafarroako Kutxaren auziak hor  dira gori-gori. Eta kasualitatea orain ere, orain arte bederen, Foru Legebiltzarrean Nafarroako Kutxaren ikerketa ukatu duten alderdi bakarrak UPN eta PSN dira.

Kanal honetan artxibatua: Ustelkeria

Ustelkeria kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-13 | Jon Torner Zabala
Ustelkeriagatik 28 kargu publiko auzipetu dituzte Hego Euskal Herrian 15 hilabetean

2015eko uztailaren 1etik 2016ko irailaren 30era bitartean 28 lagun auzipetu dituzte Hego Euskal Herrian ustelkeria delituengatik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) emandako datuen arabera.


2017-01-13 | Jon Torner Zabala
Bizkaiko Ogasuneko funtzionario bat eta Arabako guardia zibil bat espetxeratu ditzakete, herritarren datu pribatuak saltzeagatik

Bizkaiko Ogasuneko funtzionario bat –Fernando María I.G.–, Arabara destinatu zuten guardia zibil bat eta Bilboko detektibe pribatu bat –Aitor G.S.– dira zergadunen datu pribatuak saltzeagatik espetxeratu ditzaketen hamaika lagunetako hiru. Espainiako Estatuan aritzen zen sarearen kontrako 2012ko "Pitiusa operazioan" 76 lagun atxilotu zituen poliziak.


2017-01-05 | ARGIA
"EAJ zen De Miguel auziko traman dena batzen zuen pegamentua"

Iker Rioja eta Jose Manuel Camara kazetariek Arabako ustelkeria kasu handienaren inguruko gakoak azaldu dituzte Adi! elkarteak antolatutako hitzaldi batean. Hala Bedi irratiak jaso du bertan kontaturikoa.


2016-12-22 | Xabier Letona
Kontuz!: "Gobernua lanean ari den esparru guztietara gardentasuna eramateko borondatea ikusten dugu"

Kontuz! giltzarri izan zen Nafarroako Kutxan izandako eskandaluetako asko azaleratzeko. Nafarroako Gobernua norabide egokian ikusten du eta orain atzeraezinak izango diren neurriak hartu behar dituela uste du.


2016-12-15 | ARGIA
Alonso eta Maroto absolbitu ditu Kontu Auzitegiak, PPren inguruko botoei esker

Absoluzioa sinatu duen magistratuetako bat Margarita Mariscal de Gante PPren justizia ministro ohia da. Hala ere, Gasteizko San Antonioko eskandaluaren auzibidea oraindik ez dela bukatu dio Adi! elkarteak.


2016-11-17 | ARGIA
Zaborrekin FCCk Bartzelonan egindako iruzurra agerian: "Kontuan izan, nahastu ezazue errefusarekin"

Bartzelonako bilketan datuak faltsutu zituen 800.000 euro gehiago irabazteko. Konpainiak kudeatzen du Euskal Herriko zaborren zati handi bat eta Gipuzkoako errauskailua egin nahi du.


Hungariako prentsa askatasuna kolokan oposizioko egunkari nagusiaren itxierarekin

Hungariako egunkari handiena, Népszabadság (Herriaren Askatasuna hungarieraz), itxi du Mediaworks editorialak bat-batean eta aurretik abisurik eman gabe. Erabakiaren aurkako mugimenduak berehalakoak izan dira.


2016-09-25 | Juan Mari Arregi
Lapurrak eta gezurtiak

Bai, irakurri duzuna, lapurrak eta gezurtiak. Horrelaxe izenda ditzakegu banku handietako eta Espainiako Gobernuko arduradun nagusiak. Epaimahai independente baten aurrera eraman beharko genituzke, epaitu ondoren lapurtutakoa itzuli eta dimititu dezatela derrigortzeko. Ez da txantxa. Batzuek eta besteek, alderdietako politikariek nahiz Espainiako Bankuko agintariek, bazuten horren berri, baina isilpean eduki zuten.

Orain jakin da Espainiako Estatuak galdutzat eman dituela bankuei finantza... [+]


'El hombre de las mil caras': Espainiako listoena

Espainiako azken hamarkadetako historia zikinenetako batean (eta hori asko esatea da) murgildu da Alberto Rodriguez zuzendaria: Francisco Paesa espioiak Luis Roldan Guardia Zibileko zuzendari nagusiaren ihesaldian eta haren atxiloketan jokatu zuen papera erakusten du.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude