Badaezpada ere

Zalantzen aurrean, badaezpada ere, Internetera jotzeko joera dugu aspaldian. Aste Santuko oporretan zeinek ez du horrelakorik egin? Berdin dio leku bat hautatzeko nahiz aukera bat ezabatzeko. Aurten, esaterako, mundu musulmana aztoratuta zebilela, eta Marokora joateko tentazioa izan arren, lurralde hori –hainbat informaziok leku ez segurutzat jotzen zuelako– aukeraz kanpo geratu da, badaezpada ere.

Baina, zein da gure kezka nagusia libre dugun egun bakoitzeko? Eguraldia! Badaezpada ere, Interneten begiratu ia datozen hamar egunetan zer eguraldi egin behar duen. Jaenera joango ote ginateke, Cazorla mendizerra ezagutzera? Kia, Interneten zioenez, eguraldi eskasa egingo zuen Andaluzia osoan eta badaezpada ere...

Zenbat jolas egin dezaketen gurekin egoera politiko-soziala dela-eta edo, beste gabe, eguraldia aitzakia/arrazoi harturik? Eta zeinek ez daki, urtaro honetan bereziki, zeinen aldakorra den eguraldia? Gainera, ahaztu al zaigu zenbat aldiz huts egiten duten eta zeinen gutxitan asmatu? Guk loteria adina edo, baina badaezpada ere... ez gara joan nahiko genukeen paraje horretara joaten. Beste leku batzuk begiratzen ditugu eta arrautza frijitua non zangoa han! Zer kulpa ote dauka Interneten eguraldi ona egingo duela jartzeko hainako indarrik ez daukan lurralde gizajoak? Eta guk hautatu dugun probintzian aurreikusitako eguraldia egin al du? Erabat asmatu al dute? Ez! Baina egokitzen asmatu dugu eta pozik ibili gara gainera. Jaenera joan bagina ere berdin asmatuko genuen, ziur nago, baina...

Gaztela-Leon deritzon erkidegoko probintzietan ibili gara, eta landa turismo etxeetan izan dugu aterpe. Jende oso atsegina topatu dugu kasu guztietan; ez dakit bizimodu hau ogibide bihurtu dutelako eta turiston menpe egotea beste aukerarik ez dutelako edo halako pertsonak egokitu zaizkigulako. Turistak, ordea, lanik gabe geratu zaizkie eta ezin dira euren landetxeetara xoxak uztera joan. Batzuk hipoteken menpe ere badaude eta, hala daudenak, gainera, euriborraren eraginpean lorik egin ezinik, agian. Hori bai eguraldi txarra, lanik eta soldatarik ez eta eurigorra! Euri gogorra izango da, bortitza, goian zerua eta behean lurra gelditzeko mehatxupean bizi beharra duen familiarena, bai. Horiek noiz esan edo egin ahal izango ote dute: badaezpada ere?

Egon garen auzo batean, senarra bertakoa izaki, auzoko dozena bat etxola landa turismoko etxe bihurtu zituen bikoteak. Gredos osoko aukera oparoena zela zioen, urte askoan, ingeleseko irakasle izandako emazteak. Lau artzain omen ziren auzoan bikotea landetxeen gaia jorratzen hasi zenean eta haiek ia-ia familiako bihurtu ondoren, urteen edo osasunaren eraginez itzaltzen joan ziren ahala, gero eta etxe gehiagoren jabe egin dira. Biak dira han urte osoz bizi diren bakarrak eta oraindik ere, lurra jotzen duten ahala erosi eta etxe gehiago berritzen ari dira. Dena eurek egin dute: arotz, igeltsero, arkitektu, peoi... eta benetan emaitza txukun bezain atsegina lortu dute. Meritu galanta zutela iruditu zitzaidan, emazteak bereziki. Hark ematen baitzigun bere inguruko berri egunero, elkarrizketa ezin atseginagoak artetsu sortuz, esateko zein entzuteko patxada ez-ohikoaz. Lastima, azken eguneko azken ordu laurdenean jakin genuen, ezagutu ez genuen eta gu han ginen egunetan etorri ere egin ote zen ez dakigun senarra: Avilako Diputazioan diputatua dela eta udalean ere ba omen duela zereginen bat, badaezpada ere!

Hurrengo landetxean, biak ziren kanpotarrak, oso urrunekoa senarra eta ez hain gertukoa emaztea. Inor ez bertakoa baina hamar urte hauetan bezeroak mimoz zainduz ogibidea taxutu dute. Ondo bizitzeko beste ematen duela, bost gelako etxe txiki hark, zioten. Halako batean jakin genuen emaztearen aitona herri hartan farmazialaria izan zenaren semea zela, halaxe tokatu eta, bertan jaioa. Beraz, kasualitatez edo txiripaz, bietako bat jatorriz bertakoa zela esateko premian eta frogatzeko moduan zen eta hori, badaezpada ere, beti dator ongi.

“Goitik euririk ez dator baina, sustraiak heze ditugu” kantatu zuen Imanol Lazkanok 1991n badaezpada ere... Noski, ulertu egin genion baina ikastea ere komeni zaigu denoi, badaezpada ere!


ASTEKARIA
2011ko maiatzaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Israelek beste mediku palestinar bat hil du torturapean

Azken urtean Gazan gutxienez 60 pertsona hil dituzte sionistek torturapean, horietariko hiru medikuak, eta beste 1.000 osasun langile baino gehiago hil dituzte, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Osasun sistemaren aurkako eraso “sistematiko eta berariazkoa” salatu... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Nagore Zaldua
Adiorik ez, J.

A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat  itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia  azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Birika permakultura
“Lurra lantzen hasi aurreko diseinua gakoa da permakulturan”

2014an sortu zuten Birika Permakultura proiektua Leioako lursail okupatu batean. Jurgi Uriarte Idiazabalek eta beste bi kidek jarri zuten martxan egitasmoa. “Lursail hartatik bota egin gintuzten gerora, aparkalekua egin behar zutelako, eta, etenaldi baten ondoren, bakarrik... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak aurtengo agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Komunikazio-bitartekarien I. topaketak
“Komunikazio zailtasunak dituzten pertsonen beharrak ia ezezagunak zaizkigu”

Ikusgarritasun gutxi dute gure gizartean komunikazio zailtasunak dituzten pertsonak eta bizi dituzten oztopoak. Ezezaguna da esparru horretan aritzeko formatzen diren komunikazio-bitartekarien lana: zailtasunak dituzten pertsonek beren gaitasunak garatu ditzaten laguntzen dute,... [+]


Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak:
“Azken urteotako desadostasunek gaztetxeen eraldaketarako gaitasuna eta erakargarritasuna gutxitu dute”

Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gaztek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]


2024-09-23 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren kurkubitatik plastikora

Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra

Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]


2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Eguneraketa berriak daude