“Literaturaz ez dugu hitz egingo?”

Uxue Apaolaza
Uxue Apaolaza
2005ean argitaratu zuen ipuin liburu bat eta idazletzat dute geroztik.

Zure azken liburuaz galdetu nahi nizun, Uxue, baina hainbeste urte joan dira irakurri nuenetik…


Ez zinateke liburua irakurri gabe ere idazlea elkarrizketatzen duen lehenengoa. Hala ere, nahi baduzu, hitz egin dezakegu beste gai batzuez.

Ez dakizu modan egoteko, Amélie Nothomb-ek bezala, urtean liburu bat argitaratu behar dela?


Kontua modan egotea bada bururatzen zaizkit modu hobeak liburuak idaztea baino. Hala ere, asko kostatzen zait zerbait bukatuta dagoela erabakitzea, urte bat oso denbora gutxi iruditzen zait.

Gogoratzen dut zakil asko, aluak baino ez zirela agertzen. Probokazio hutsa.


Zakil eta alu hitzarekin gertatzen zaizue batzuei, ETArekin beste batzuei. Testuan agertzen bada ez duzue besterik ikusten. Gantxo ona dira dirudienez. Ez nuen uste zuk zakil edo alu batzuk probokaziotzat joko zenituenik hala ere…

Euskal irakurlearen ahotsa nauzu hemen.


Ze soberbia.

Zakil eta aluez ari garela, Volgako Batelariak aldizkariko lehen emakumea zara. Bazen garaia!


Zergatik? Paritatea gobernuaren kontua da…

Ar gehiegi ziren batera, gauza onerako.


Arrak baino askoz gehiago dira –nik ez nuke “arra” inoiz erabiliko beraietako bat ere deskribatzeko–, baina gauza onerako, ba ziurrenik ez.

Hor ere, ordea, emakumea nahikoa lorontzi…


Volgako Batelari guztiek nahi genuke ziurrenik lorontzi izan –kontsultatu behar nuke–, baina fisikoak ematen ez duenez idazle izaten saiatu gara. Badirudi Euskal Herriko zenbait bileratan hala kontsideratzea lortu dugula, batzuek besteok baino gehiago. Noski, ez da lorontzi izatea bezain bistosoa.

Idazle izateko idatzi beharko da ba…


Eskerrik asko idazle deitzeagatik. Hala ere, argitaratu, egunean zutabe bat argitaratu dut hiru urtez. Idatziren lekuan argitaratu esan nahi zenuen, ez?

Hori da, argitaratu esan nahi nuen. Dagoeneko ez dira zutabeak argitaratzen.


Aurten nirekin ez kontatzea erabaki dute.

Baten batek esango zuen: Hernanikoa izan eta horrelako gauzak idaztea ere…


Horrelakoak, nolakoak? Abortuari buruzkoak? Edo berriro ETA hitzaz galdetzen didazu? A ez, zakil eta aluak ziren…

ETA bitan agertu da jada, eta nik ez nuen nahi.


Modan egoteaz galdetu didazu, “alua” eta “zakila” hitzekin hasi zara, pentsatu dut nik ere zerbait jarri behar nuela nire partetik elkarrizketa irakurria izan dadin, eta ETAk, egunkariak irakurri besterik ez dago, publiko zabala du.

Igartza saria eman berri dizute, sare sozialak presente dauden Hiltzailea nobela-proiektuagatik. Facebook-a uzten badut, agian, hobeto?


Egin dizkidazun galderen ondoren beharbada… Ideia ona Facebook hitza ere elkarrizketan agertzea, jakin izan banu sare sozialak aipatuko zenituela ez genuen ETAren beharrik izango. Literaturaz ez dugu hitz egingo?

Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude