"Nekatua naiz tradizioarekin"

  • Lea-Artibaiko Etxebarrin jaioa, 1963an. Irakaskuntzan aritua. Antzerkia eta Kultur-gizarte Antropologia ikasia. Idazketari buruzko tailerren gidaria. Irudia eta hitza uztartzen ditu bere lanetan. Haurrei eta gazteei begirada kendu gabe, helduentzako liburua eraiki du berriki: Off-On (Erein). Etxearen teilatu zaharra eta modernoa ageri da liburuaren azalean. Iragana eta geroa uztartu ditugu orainean.
Yolanda Arrieta
"Utopiaren, ametsaren alde egin dut. Parean ikusten dugunaz harago begiratzen jarri behar dugu, gauza berriak imajinatzeko eta eraikitzeko".Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Idazle ofizioko hainbat arlotan dihardu Yolanda Arrietak: “Batek huts egiten duenean badakit bestera pasatzen, baina finean denak hitz batean biltzen dira: sorkuntzan. Hitza eta irudia ditut lanabes, barne eta kanpo irudiak. Barne irudia tailerretan lantzen dut. Irudimenarekin lotzen dut irudia, sortzeko ahalmenarekin. Horiek dira sormen guztien giltzarria”. Amaraunen Alamandrea (Gero/Mensajero) liburua da, berba hauen araberako azken emaitza. Haurrentzako egindakoa, Leire Urbeltz marrazkiegilearekin elkarlanean: “Ez da ohiko lana: idazleak ipuina idatzi ondoren Leirek ilustratua, edo alderantziz, bere ilustrazioen harian nik idatzia. Bion arteko lana da. Irudien eta hitzen ikerketa lanetan aritu gara, elkar elikatuz”.

Ilustratzaileekin zein musikariekin aritzea laket du idazle honek. Konparazione, Off-On nobelaren aurkezpen musikatua egin du Juantxo Zeberio pianojolearekin: “Lurra zapalduz baina izarrei begira lan egin nahi dut, eta begirada horrekin ari den jendearekin batera. Horrek pizten nau”.

Off-On
liburuan barrena sartu gara ameslari honekin. Off eta On, piztu eta itzali ibili gara eraiki berri duen nobela-etxean.

Off-On... Bitxia izenburua, adiera bietan.


Begietatik eta paperetik baino lehenago, belarritik heldu zitzaidan hizkuntza. Off-On klik-klak onomatopeikoa da: nago baina ez nago. Nahi dut baina ez dut nahi. Agian bai/agian ez. Bi hitzetan: piztu eta itzali. Aldaketa garaian bizi garen sentsazioa adierazi nahi nuen. Orain artekoak ez du balio, eta geroan ez dakigu zer gertatuko den. Sarritan, hainbeste zarataren eta argiren inguruan, burua itzali eta aurkitzeko beharra izaten dut. Offekin itzaltzen naiz eta Onekin piztu. On euskaraz ona izaki. Horrek guztiak jokoa eman zidan.


Zeri erantzuten diote liburuaren ideiak eta formak?


Liburua osatzean tira egin diot nire alde ilunari. Egungo gizarte modernoan jendea nola ikusten dudan adierazi nahi izan dut nik neuk. Askatasunaren argi-ilunak ekarri nahi izan ditut. Formari dagokionez, ez dut tradizioarekin hautsi, baina nekatua naiz tradizioarekin. Ondo dago tradizioa, babesa delako, baina hortik askatu naiz. Emakume heldua naiz, neure mugak ezagutzen ditut, nire bertuteak ere bai. Nahi dudana aukeratzeko gai naiz eta horrekin jokatzen hasia.


Nobela deituta ere, liburuan poesia ere badago, eta ipuinak. Genero berria ote?


Testuok hiper-laburrak deitutako generoan sartu daitezke, oso ezagunak Hego Amerikan. Idaztean motzean jokatu nahi nuen, motzean aritzeak eskaintzen duen jokoa erabiliz. Esan nahi nuena, esan gabe adierazi nahi nuen, irakurleak berak testua osatzea. Baina ez nuen egitura zehatz bat erabili nahi, aske jokatu nahi nuen: izenburuaren asmakizun puntutik hasi eta amaieran kolpea jo. Izenburuaren eta bukaera indartsuen jokoa erabili dut.


“Itxaropen hitzek politikoen ahoetara egin dute jausi eta egunerokoak nekea du abizen” gaztigatu diguzu etxeko sarreran.


Hitzekin jokatzen duzu eta esaten diozu zure buruari: “Hori adierazi nahi duzu, baina zenbat bider erabili duzu hitz hori?”. Beraz, egoerari buelta eman nahi nion, trabak kendu. Ahalik eta garbien mezuak eman. Nahiz batzuetan errebueltaka aritu naizen. Libre jokatzeak elkarrizketa txikiak ekarri dizkit, ipuin txiki-txikiak, aforismoak, epigrafeak. Mezuak zuzenak dira baina metafora bidez helaraziak. Mezu askok, zuzenean esanda, indarra galtzen dute.


Eraiki duzu etxea hartara.


Bai, baina ateak zabalik utziz.


Ez zara bakarrik eraikinean, nahiz eta munduan gero eta urrutiago bizi garen elkarrengandik!


Etxea mundua da. Hor nabil, sartu eta irten. Etxebizitzaz etxebizitza dabilen bidaiari imajinatu dut nire burua, leku batzuetan denbora gehiagoz geratzen naiz. Batzuetan, ez bakarrik bizilagunak behatu, haien egitekoak egiten ditut haiek nolakoak diren ezagutzeko. Bestetzuetan, modu neutroan, ikusi dudana kontatzen dut. Pertsonen artean badaude lagunak, baita senideak ere. Eta ezezagunak... zenbat eta gorago joan askatasun bide horretan, espirituekin ere aritu naiz. Munduan ez dago askatasunik eta liburuaren bitartez askatasuna eraikitzen aritu naiz. Askatasuna bilatze horretan zeruarekin bat egiten dut. Nire tokia aurkitu dut. Sormena, utopia eta ametsa behar ditut. Baina ez naiz bakarrik munduan, beraz sortzen ari diren pertsonekin eraiki behar dut. Horren aldarrikapena ere badago liburuan.


Garajetik hasi zara, zomorroak lagun.


Gizakiek azken bilera egin dute eta laguntza eskatu diete zomorroei. Finean gizakiok ere zomorroak bihurtuko baikara. Hor dago jokoa, zein da gizakia eta zein zomorroa? Pertsonaia ugari osatu dut eta denei bizia eman diet, baita gauzei eta espirituei ere. Izena duen guztiak bizia du. Baserri giroko kulturatik heldu zait hori. Txikitatik jasotako ezaugarri horiek hartu ditut eta ipuin giroko aldeetan agertu. Fikziora salto egite horrek errealitatea transgreditzeko jokoa ematen zidan. Bestela, oso... oso argazki errealista atera zitekeen.


Horien guztien adibide batzuk hartuko ditugu hizpide: (H)iriologoa testua.


(H)iriologoan hiriaren erretratu bat egin nahi nuen. XXI. mendean, urbanoa deitzen dugun hirian, zarata besterik ez dago, etengabeko mugimendua eta “uuuuuu” hori. Batzuetan aukera bakarra etxeko ateak ixtea da, zure burua itzali beharra daukazu. Testuan, Ikearen “Etxea errepublika da” propaganda mezuaren aurrean babes premia aldarrikatu dut, zibilizazio postmoderno honetatik babesteko. Mugimendu zoro honek beronek autista puntu bat sorrarazten duela adierazi dut.


Udazken (ko)loreak.


Berez etorri zitzaidan. Euskalduna naiz. Entzun eta irakurri egiten dut gurean gertatzen dena. Eta hitzak ia beti berberak dira: euskal gatazka, la cosa edo ezin izendatua delakoa. Izena beti bera, baina aurpegi asko dituena. Alderdi hori ukitu nahi nuen, familiaren aldea. Askatasun faltan direnen senideak etxean daude. Hauek, senidea kartzelan dutela, aurre egin behar diote bizitzari, hamar, hogei edo hogeitamar urtez. Horien bizimodua nire erara deskribatu dut. Askatasunaren alde egiteagatik ordaintzen den prezioa ikusi dut familian. Askatasunaren alde egiteak dakartzan alde argi eta ilunak: umeak kartzelan dagoen aitari eskutik heltzen dio. Umeak aita maite du, baina aske nahi du: Off-On. Zer dago garbi zer ilun? Zer den on edo txar? Zilegi da bide hori aukeratzea, baina gauzak ez direla ez txuri ez beltzak adierazi dut.


Gabon zahar gaua.


Garraztasuna dago hor... buaf! Gure mundua hori ere bada! Gure garaikook bizi izan dugun mundua badoa eta ezin diogu heldu. Zaharren, gurasoen, gazteen eta haurren begiradak azaldu ditut. Izan daitezke bestelakoak noski, baina niri etxe honetan ikusi dudana horrela atera zait. Ziur aski, neuk ez ditudalako egungo Gabonak gogoko. Familiarekin egotea maite dut, baina gaur egun batez ere egutegiak markatutako jaia da, dekretuzkoa. Jaia elkartasuna sortzen duena da. Argiz eta pozez gainezka egotea ondo da, baina zer sentitzen dugu? Ba al dago benetako bizitzarik Gabonetan?


Ikusezinak
eta Hiritik hara testuak... Izar bidaiariak dira azken hauek


Ikusiezinak delakoan Tene Mujika, Katalina Elizegi, Errose Bustinza edota Bixenta Mogel azaldu ditut. Berauek aipatzean erabat liberatua geratu naiz. Ez euskal nazionalistak edo idazleak zirelako. Egungo emakumeen modura jarri ditut. Interneten ikasten hasiak, e-mailen jokoan. Mundu modernoa eman nahi izan diet, ez heroi moduan hartu, gure kausaren alde aritu zirelako. Agian, bestelako gauzak ere egin nahi izan zituzten. Eguneroko zereginetan jarri ditut, ganbaran. Kultura herrikoitik natorrenez, ikusten ditugunak eta ez ditugunak erabiltzeko gogoa neukan. Maite ditudan pertsonak hor kokatu ditut. Batez ere, nonbait daudela sinestu nahi dudalako. Horregatik jarri ditut Mikel Laboa eta Jorge Oteiza ere, edota nire aita, musikari zena. Ikusezinak diren horiek ganbarara igo dira, askatzen joan dira, eta haiekin askatzen noa ni ere.


Esperantzari leihoa ireki ez ezik, etxe bat, hiri bat, mundu bat eskaini dizkiozu esperantzari.


Bai, baina ez dago bukatuta. Irekita dago. Esperantzatsua izan daiteke, dagoenaz gain guk egiten duguna garrantzizkoa dela sinesten badugu. Zerua ere horregatik dago. Utopiaren, ametsaren alde egin dut. Guk egiten ditugu itzala eta argia. Parean ikusten dugunaz harago begiratzen jarri behar dugu, gauza berriak imajinatzeko eta eraikitzeko.
Haur eta gazteen irakurketaz
“Euskaraz umeek irakurtzen dute. 11 urtera arte, euskaraz badago zer irakurria, asko. Eskolak laguntzen ditu liburuak ateratzen eta merkatua mantentzen. Eskolak bideratutako irakurketa da. Liburutegian ere badabiltza, irakurri... irakurtzen dute, baina landu gutxiago. Gazte garaian, gehienek, gustuz, erdarara jotzen dute. DBHn irakurketa bultzatzen da, eta zenbat eta orri gehiago hobeto. Interneten agertzen diren sagak, telebistatik zabaltzen dena eta lagunek irakurtzen dutena: bestsellerrak. Demagun, nire alabari ‘poesia irakurri’ esaten diot eta ‘hori eskolan emango digute’ esaten dit. Ipuinak ere ez dituzte nahi. Motzak dira, baina asko, eta denak aipatzea lan handia da haientzat. Hobe istorio bakarra. Euskal gazteak beste imajinario batean daude”.
Etxean bera ere dabil
“Nondik nabilen eta nora noan azaldu dut liburuan. Kontatu dudana asmatua izan zitekeen, baina ez, ni ere hor nago, liburuan. Orain beste leku batean nago, ez dakit zer egingo dudan aurrerantzean. Bakean bizi nahi dut eta eraiki. Berdin zait asko edo gutxi, egiten dudanak nire barrua berotzea nahi dut”.

Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude