"Lehiaketa handietan tranpa egiten da, zalantzarik ez"

Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Berbatia dela aitortu ostean, berbetan hasi da gurekin... barkatu, geugaz.


Zorionak! Lortu duzu lehenengo aldiz euskarazko saio bat Bizkaian gehiago ikustea Gipuzkoan baino. Kike Amonarrizek hala esan digu behintzat.


Ez egin kasu handirik iruzurti horri. Baina tira, datu hori egia izan daiteke, bai.

Bizkaieraz egitea zer da orduan, audientzia erakartzeko bitarteko hutsa, edo militantzia kontua?


Nire izaera kontua. Saiatzen naiz sarrerak, agurrak, keinu batzuk... bizkaieraz egiten, bertan bizkaitarrak badaude. Eurak gustura, neu ere gustura, eta badago hurbilketa bat Bizkaia aldera, orain arte egon ez dena.

Nik uste dut Arantzan, Nafarroan, bizi zarenez gero, aprobetxatu behar zenukeela “bertze”, “bederen” eta halakoak esateko. Bizkaiera baino askoz dotoreago, inondik inora.


1997an sartu nintzen ETBn; “zuekaz egongo gara” esan eta zuzentzen zidaten: “Ez egin bizkaieraz!”. Batuaz ari nintzen eta! Zuekaz hori zen problema. Eta orain alderantziz da, bizkaiera plus bat da, lehen minus bat zen.


Baina zelan egin liteke ETBn lan batuaz jakin barik?


Nork diotsu ez dakidana? Irentsi duzu zeuk ere mito hori. Bada, egiten dut batuaz, oso ondo gainera. Zenbat bider ikusi duzu zuk Mihiluze? Niri eman datuak, frogak.


Hara, Ilaski kontraerasoan. Esadazu: zer sentitzen da Kike Amonarrizen laguntzaile izanda?


Minigonan askoz hobeto ematen dut hark baino. Egin genuen proba: test psikologikoan nahiko berdinduta amaitu genuen, test intelektualean ere bai, baina nik askoz izter politagoak ditut Kikek baino, orduan... Azafata izatea neuri tokatu zait.

Eta besoekin hainbeste keinu egitea telebistan ikasitako teknika da, edo etxetik eroandakoa?


Neure teknika propioa da, baina asko daukat kenduta! Autokritika saioa izan zen hori. Inork ez zidan esan, neuk ikusi nuen bideoa eta esan nuen: gutxituko dut apur bat.

Ez zenituzkete zuzenean kanporatu behar Ihimintzioka probaren izena “Ihimintxioka” ahoskatzen dutenak?


Eduki dut pentsamendu hori denbora batean, baina orain ezetz esango dizut, nahikoa da eurak etortzea eta han jartzea, atea zabalik denontzat.


Azken probaren zailtasuna edo erraztasuna erabakitzeko zenbateraino eragiten du krisiak, aurrekontuak alegia?


Horretan legalak gara, ez dago krisirik momentuz. Ez da tranparik egiten lehiaketa honetan, eta horrek harritu egiten nau, telebista izanda...

Zer, barkatu?


Tranpa egiten da telebistan, tranpa egiten da komunikabideetan, tranpa egingo duzu zuk erantzun hauek transkribitzean. Ni askoz argiagoa naiz elkarrizketa honetan agertuko naizena baino.


Baliteke, baina... lehiaketetan tranpa? Ze, zuenean behintzat, guztion dirua da banatzen dena.


ETBn, esango dizut ezetz, baina lehiaketa handietan zalantzarik ez.


Zuek ez, besteek bai noski...


Erraza da eta! Baina guk ez dugu egiten, zintzoak gara. Ni gaiztoagoa izango nintzateke ahal banu, baina azafata hutsa naizenez...

Azkenak
2025-07-21 | Behe Banda
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Eguneraketa berriak daude