Andelos (Nafarroa)

"Erromatarrak 'crack' batzuk zituan!"

  • “Sertorio eta biak xextran zebiltzalako iritsi zuan hona Pompeyo Magno eta, apaltasunez, Pompaelo izendatu zian Iruñea. Ordurako baskoiek eta erromatarrek baziaten elkarren berri. Andelosen behintzat bai”. Horrela hasi zuen bere jarduna koadrilako historiagileak, duela urte mordoxka Sanferminetako ondoa pasatzeko Andelosa egin genuen txangoan.
Jon Artano
2009ko uztailaren 26a
Andelos
Oraintsu itzuli gara galsoroetan esku-ahurrak laztantzeko, Gladiator-ek bezala, eta aztarnategian egin dituzten berrikuntzak ikusteko. Aurreneko nobedadea: zurezko dorrea. Goitik herria begi kolpe bakarrean jo daiteke. Erromatarren urbanismoa arautzen duen planta hipodamikoa ulertzeko leku egokia da. Ederki nabarmentzen dira decumanus maximus (Ipar-Hego) eta cardo maximus (Ekialde-Mendebalde) ardatzak. Bidegurutze handiagoa ere egiten zuen Andelosek; Erriberatik Pompaelora zihoan galtzada eta Jacatik Vareiarakoa (Errioxa) bertatik iragaten ziren.

Dorre gainetik bi ondorio atera ditugu: erromatarrak crack batzuk zirela, batetik, eta baskoiak tonto-tontoak ez zirela izango, bestetik. Izan ere kanpotarrek, badaezpada ere, barbaroek jarritako leku berean utzi zuten herria. Muruzabalen dago Andelos (Mendigorria udalerrian) eta estrategikoki talaia bikaina da; ibaia ondoan eta defendatzeko zein ganadu zaintzarako egokia. Luze-zabalean zenaren bostena baino ez dute azaleratu. Aztarka garbitutako lekuan denetik topatu dute, gauza txikiak: bitxiak, lanabesak, txanponak…; eta handiak ere bai: biltegiak, tindategiak… Eta erromatarrek ekarritako asmakizunetan arrakasta handiena izan duena baskoien artean: tabernae-ak. Eramateko moduko aurkikuntza ederrenak Nafarroako museora, hiriburura, eraman zituzten. Bacoren Garaipena irudikatzen duen mosaiko ederra, eta bederatzi kilo astun baden brontzezko xafla Apoloren ohoretan Sempronio Caro eta Lucrecio Marcial agintariek (aediles) beraien sakelatik ordaindutakoa. Hala zehaztu arazi zioten, zer gerta ere, sculptor-ari: “D-S-P-F-C. D(e) S(ua) P(ecunia) F(aciendum) C(uraverunt)”.

Baina inpresionanteena ezin izan dute eraman. Ur horniduraren sistema bikaina da, eta ia osorik dago. Ura bildu eta etxeetaraino nola banatzen zuten ikus daiteke. Urtegia, akueduktua eta Castellum Aquae han daude, geu txunditzeko. Baita termak ere. Sozializatzeko gune inportanteena ziren eta jakineko egitura ohi zuten terma erromatarrek: atrio bat gimnasia eta jokoak egiteko, apodyterium-a (aldagelak), caldarium-a (bainu beroa), laconicum-a (sauna) eta tepidarium-a (gela epela), frigidarium-ean (bainu hotza) bukatzeko.

Hemen ez omen da euskarazko idazkunik azaldu. Beste era bateko arkeologiak zenbait aurkikuntza interesgarri eman ditu ordea ingurumarian. 1929an (!), Andelosetik gertu-gertu, Utergan, euskaraz mintzatu zen Aingeru Irigarai bertako gizon batekin. Eta zuzenbide erromatarrari esker frogatu du artaxoar batek (Argia, 1992. zenbakia) XIX. mendean ondo sartu artean Andelos inguruko hizkuntza zein izan zen. Mendigorriako festetan mutur joka aritu ziren artaxoarrak, Ziraukikoak eta bertakoak. Epaiketa agirietan jasota dago haien hizkuntza bertako “naturala” zela, “bascuen” alegia.
Kanal honetan artxibatua: Erromanizazioa Euskal Herrian

Erromanizazioa Euskal Herrian kanaletik interesatuko zaizu...
Arditurri, ur azpian behar luketen aztarnak

Erromatarren garaian bazebilen jendea Arditurriko meategiari minerala ebasteko lan gogorrean. Gaur, bi milurtekoko ustiapenaren aztarnek liluratu egiten dute bisitaria. Ezin osorik ikusi, baina ikus daitekeena nahikoa duzu bidaia harrigarria egiteko. Teknologia modernoak ere laguntzen du, dena esatera: efektu bereziek areagotu egiten dute meategiak berezkoa duen zirrara.


2012-02-27
Iratiko Sekretuak : Urkulu, erromatarren bide xaharrean
MULTIMEDIA - erreportajea

Aezkoa eta Garaziren arteko mugan plantatua, Orbaitzeta eta Eiheralarre arteko juntan, Urkulu izeneko harrizko dorrea eraiki zuten erromatarrek. Gaur egun, beti xutik da, 1419 metrako goratasunean. Donibane Garazitik Orreagarat doan bide zaharra, gaur egun Konpostelako beilariek segitzen dutena, artzainek ideki zuketen lehen lehenik, eta ondotik erromatarrek azkartu eta sendotu. Historian zehar, ehundaka armada eta populu pasa dira hortarik, Karlomano edo Napoléon bezalakoak.
Basile... [+]


Ez da existitzen betiereko dibisarik
Metal gogorrez egina zegoela uste zen, baina euroa jogurta bezain xehea dela ikusi dugu orain, eta Alemaniak ez ditu greziarrek hautsitako platerak ordaindu nahi. Moneta Bakarra arriskuan dago, baina zenbaiten dramatismoa erlatibizatu egin behar da. Azken batean inoiz ez da betiko txanponik izan, gure curriculum numismatiko luzea irakurtzea nahikoa da horretaz jabetzeko.

Ura ateratzea Antzinaroan
Oiassoko (Irun) erromatar aztarnategian metalezko pieza txiki bat aurkitu zuten eta pieza txiki horretatik abiatuta, makina osoa berreraiki zuten: Ctesibioren ponpa hidraulikoa. Aurkikuntza hori aitzakia, Balbulatik ponpara: Oiasso eta  ura ateratzeko metodoak Antzinaroan izenburuko erakusketa paratu dute Oiasso Museoan urriaren 31 bitartean.

Ctesibioren makina hura Antzinaroan ura ateratzeko metodo bat zen, baina ez bakarra. Noria, Arkimedesen torlojua eta patenotrea ere erabili... [+]

2009-07-12 | Jon Torner Zabala
Arditurriko meazuloen ustiapena
Granitozko harritzarra. Horixe ikusi zuten Txinguditik bueltan itsasoz zihoazen erromatarrek, Aiako Harria bistaratzean. Bazekiten granitoa eta arbela loturik daudela, eta arbelak zilarra gordetzen duela barrunbeetan. Ingeniari oso onak ziren: arbela pikotxekin lantzen zuten eta minerala ateratzeko arroketan suteak egiten zituzten, beroak pareta biguntzen zuelako.

Arditurriko meazulo erromatarrak Juan Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarrak deskubritu zituen 1804an. Hamabost kilometro... [+]

2008-01-13 | Pilar Iparragirre
Erromanizazioa gure inguruan

Alberto Pérez de Laborda ::Ocho siglos de romanización

Txertoa

orrialdeak ::192

prezioa ::15€


Erromatarrak Tiberretik Bidasoara
«Baina nork dio erromatarrik ez zela egon hemen? Caro Barojak esan zuen: saltus eta ager. Baina hori erromatar idatzietan ez da ageri eta aztarna arkeologikoek justu kontrakoa diote!», ahotsa punttu bat igo eta baieztatzen du, seguru, eskuan pintzela eta aitzur txikia balitu bezala. Teoria hutsalak dira horiek beretzat eta aipatu orduko sutu zaigu: «Zergatik izan behar du saltus basoa? Zergatik ez pasabidea? Esanahi hori ere badu. Saltus eta ager... hori bai dela topiko bat». Plinio... [+]

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude