«Cat domeinua lortu bazen, .eus ere lortuko da»

  • PuntuEus elkartea aurkeztearekin batera, .eus domeinuarekin amesten hasi gara guztiok. Domeinuen esleipenari buruz pixka bat gehiago ulertzeko Puntcat-eko –.cat domeinua eskuratzeko lan egin duen elkartea– zuzendari ohiarekin hitz egin dugu.
Amadeu Abril da gaur egun domeinuak esleitzeaz arduratzen den ICANN erakundea hobekien ezagutzen duen pertsonetariko bat, ia lau urtez bertako Administrazio Kontseiluko kidea izan baita. Eus ekimena ere gertutik ezagutzen du, laguntzaile ari baita. Une honetan gehien kezkatzen duena AEBetako Gobernuak domeinuen onarpen prozesuan izan dezakeen esku-hartzea da, horrek epeetan atzeratzea eragingo bailuke eta “hori kaltegarria da, bai ekonomikoki eta baita ziurgabetasuna sortzen duelako ere”.

Puntcat elkarteko zuzendaria ICANN erakundearen barnean egoteak izan al zuen eraginik .cat domeinua eskuratzerako orduan?


ICANN sortu baino lehen ere hainbat lan eta bileratan parte hartu nuen. Beraz, ICANN erakundeak nola funtzionatzen duen, galderak nori zuzendu behar zaizkion, gauza bakoitzak zer epe dituen edo TLD [Goi mailako domeinu izena] bat lortzeko eskaera nola egin ezagutzen nuen. Hala, jakintza horiek eskuratzeko ez genuen profesionalei ordaindu beharrik izan. Baina ni ICANNen egoteak ez zion .cat hautagaitzari ez kalterik eragin ezta mesederik egin ere. TLD bat ez da onartzen edo ukatzen adiskidetasun edo ezinikusi kontuengatik.
 
Nik banekien gure hautagaitza berria eta espero gabea zela eta irakurketa “politikoak” zituela. Horregatik oso ongi egina egon behar zuen. Edozein akats txiki kaltegarria izango litzateke, ICANNi ez baitzion grazia izpirik egin .cat-en eskaerak.
 

Cat domeinua lortzeko egin zen bidea beste ekimen batzuentzako eredu bihurtu da. Eredu katalana “kopiagarria” al da domeinu horiek lortzeko?


Cat domeinuak bidea ireki zuen dudarik gabe. Batetik, horrelako eredua lortzea posible zela erakutsi zuen eta bestetik, bideragarria izateaz gain, “gatazkarik sortzen ez duten” domeinuen adibide bilakatu da.
 
Cat domeinua .eus bezalako ekimenen edo .berlin bezalako hiri domeinuen eredu bilakatu da. Ordura arte domeinuak lurraldetasunari loturiko irizpide politikoetan (.fr, .es, .uk...) edo jarduera ekonomikoarekin zerikusia zutenetan (.com, .org, .museum, .trave...) oinarritzen ziren. Cat-ek beste irizpide batzuk zehaztu zituen: “Hiztegia” (hizkuntza eta kulturari loturiko komunitatea) eta ez “pasaportea” edo “diru-zorroa”.
 
Zailena ICANNi .cat-ek egon behar zuela ulertaraztea izan zen. Cat domeinua lortu bazen, .eus ere lortuko da. Uste dut .eus oso ongi bideratua dagoela, zentzu guztietan.
 

Zer izan behar da kontuan prozesua arrakastatsua izan dadin?


Arrakasta lortzeko bi maila daude: domeinua lortzea eta erabilgarri egitea. Lehenengo kasurako hautagaitza irmoa behar da, domeinua sustatzen duenaren egonkortasuna eta gaitasuna erakusten duten irizpide teknikoz, finantzarioz eta profesionalez lagundua.
 
Baina .eus bezalako zerbait ezin da ikusi soilik proiektu profesional gisa. Erabilgarria izan dadin eta Interneten “euskal barrutia”ren nortasuna eta ikusgarritasuna sustatu dezan, ardatza izango den talde baten inplikazioa behar da, babes zabala eta komunikazio ona.
 

Interes politikoek edo lurraldetasun kontuek trabatu al dezakete .eus domeinua lortzeko prozesua?


Gaur egun hiru gauzek oztopatu dezakete .eus domeinua: baldintzak betetzen ez dituen hautagaitza aurkeztea (eta hori ez da .eus-en kasua), ICANNek prozesuarekin ez jarraitzea erabakitzea (eta hori ICANNek ez du “bere borondatez” egingo) edo kanpo faktoreek atzeratzea edo geldiaraztea. Hirugarren horri dagokionez, kezkagarria da AEBetako Gobernuaren esku-hartzea. Hainbat urte domeinuak liberalizatzeari buruz hitz egiten aritu ondoren, Gabonak baino lehen hainbat eskutitz bidali zituen esanez ez direla beharrezko azterketa ekonomikoak egin. Daukaten beldurra betikoa da: Domeinu berri asko esleitzeak enpresen edo instituzioen kostuak igoko lituzke, horiek hainbat domeinu babestu beharko bailituzkete. Barack Obamaren administrazio berriak honi buruz zer iritzi duen ikusi behar da, prozesua geldiarazteko eskatu dutenak Bushen administrazioko goi karguak baitira.
 

Zergatik lortu beharko litzateke .eus domeinua?


XXI. mendean Interneten zaude edo ez zara. XIX. mendean literaturarik, forma idatzirik, libururik izan ez zuten hizkuntzak gaur egun desagertuta daude edo desagertzear daude. XX. mendean eskoletara sartu ez ziren hizkuntza gutxik biziraun dute. Ondoren irratia eta telebista etorri ziren. Gaur egun Internet dago. Hizkuntzei eta kulturei prestigio soziala eman behar zaie. Interneteko euskal eremu horretan euskaldunek Txapeldunen Ligan jokatzen dutela erakutsi behar da, ez 2. B mailan. Beraz, .eus-ek prestigio soziala ematen du, normalizaziorako baliagarria da eta euskaldunen nortasuna indartzen du. Eta kanpotik begiratuta “barrutia” ikusgarri bihurtzen du, jendeari galderak eraginez: “Errentagarria al da merkatu hori?”, “nire software edo zerbitzua euskarara itzuliko al dut?”.
 

Cat domeinuarekin ia lau urte daramatzazue. Zer balantze egiten duzu?


Oso positiboa izan da. Domeinuak funtzionatu du, 33.000 domeinu baino gehiago erregistratu dira, nahiz eta .cat domeinu bat lortzeko irizpideak oso murriztaileak eta prezioak oso altuak diren –hasierako urteetan beharrezkoa da horrela izatea–. Bestalde, “gatazkarik”, ez politikorik, ez teknikorik sortzen ez duen domeinua dela frogatu da. Baina .cat-en arrakastarik handiena, “kalitate oneko” domeinua izatean datza: Googlek .cat domeinu pean indexatuta dituen orrialdeak beste edozein domeinu ertain edo txiki baino gehiago dira. Azkenik, erregistratutako domeinuen %30 baino gehiago Interneten lehenago inolako presentziarik ez zuten pertsona edo erakundeek egina izan da. Hau da, erabiltzaile eta eduki berriak erakarri ditu Internetera. Horixe izan da bere arrakastarik handiena.
ICANN
1998 urtera arte Internet AEBetako Gobernuaren esku zegoen. Urte horretan ICANNen sorrerarekin AEBetako Merkataritza Ministerioarekin kontratu bat sinatu zen. Hala, Gobernuak kontrolatutako sarea sektore pribatuaren esku geratu zen. Praktikan baina, botere transferentzia hori “zaintza” bilakatu da.

Azkenak
Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois talde ultrako kideen kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Euskara erabiltzeagatik kazetariak berriz ere haserre futboleko prentsaurreko batean

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan: pikete eta mobilizazioekin hasi dute eguna irakasleek

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Sara Torres. Potentzia eta desira
“Desirak ez du berezko objekturik: polimorfoa da, eta desbideratzera jotzen du”

Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]


ARGAZKIAK | Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Zinemaldian

Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.


Eguneraketa berriak daude