«Beste hizkuntzetarako lan eginez etorriko zaigu dirua geurean aritzeko»

  • Hizkuntzalari, teknologo, idazle... karratua biribila dela frogatzea bezain antzua da Andoni Sagarna donostiarra esparru bakarrera mugatzea. Duela hilabete batzuk euskaltzain oso izendatu zuten. Hiztegi Batuko lan taldean ari da orain. Elkar enpresako Ikerketa eta Garapen Saileko arduraduna da.
Andoni Sagarna
I.O. / Argazki Press

Euskaltzaindiak estatutuak aldatu ditu haize berria sartzeko. Zer ekarpen egingo dio zure haize boladak?


Hiztegia, terminologia teknikoa eta lexikologia jorratu ditut, besteak beste. Eskarmentua daukat gai horietan eta alde horretatik egingo ditut ekarpenak.


Geroz eta menpekotasun handiagoa dago teknologiekiko. Hizkuntzari beste horrenbeste gertatzen al zaio?


Zalantzarik gabe. Era askotara gainera. Alde batetik, XVIII. mendetik honat zientziaren ekarpenaren bitartez gizartea industrializatu egin da mundua eta bizimodua guztiz aldatuz. Hizkuntzak lotura zuzena du bizitzeko moduarekin eta jakina, bizimodua aldatzen den neurrian hizkuntza ere bai. Gure artean ezer egiten badugu komunikatzea da eta horrek esan nahi du hizkuntza erabiltzea. Kontzeptu asko sortzen dira eta hizkuntzan eragina dute.

Bestetik, azken urteotan, informazio eta komunikazio edukietan ari da gauzatzen aurrerapena. Menpekoak bagara, baina egia da, era berean, lehen egiten ez genituenak egin ditzakegula. Euskarazko testuak gaur ateratzea duela 40 urte ateratzea baino samurragoa da. Euskararen zabalkunderako irratiak eta telebistak zeresan handia izan dute eta tresna eraginkorrak izan dira. Zentzu horretan teknologiak mesede egin dio hizkuntzari.

Orain, ordea, beste momentu bat bizitzen ari gara: informazio eta komunikazio teknologia hizkuntza jakinetarako garatzen ari da. Programa horiek bereziki prestatu behar izan dira euskararako eta programa horiek gai izan behar dute, besteak beste, deklinabide atzizkiak aintzat hartzeko. Hizkuntza bera da teknologiaren langai. Orain arte, teknologiak hizkuntza lantzearen aldetik izan dituen abantaila guztiak izan ditu euskarak ere, baina aurrerantzean beste aplikazio mordoa sortuko da eta euskara ez bada horietara iristen hizkuntza traketsa bilakatuko da. Erronka berriak datoz.

Punta-puntako hizkuntza industriaren aldeko apustua egin beharko litzatekeela aldarrikatu duzu. Diru pribatuak nekez sartuko du hor eskua euskararen merkatuak gutxi emango baitio. Erakunde publikoei al dagokie erantzukizuna bere gain hartzea?


Galdera da ea euskararen gain bakarrik egin behar dugun lan. Hau da, hizkuntza industriaren gainean eraikitako industria sor dezakegu, baina ingeleserako, frantseserako, txekierarako produktuak egiten dituena. Zalantzarik ez izan, trebetasun horiek lantzen baditugu euskararako ere landuko ditugula. Beharbada beste hizkuntza batzuetarako lan eginez etorriko zaigu dirua eta geurean ere zerbait egingo dugu. Zentzu horretan apustu handia egingo nuke. Gauza horiek lantzeko benetan behar dena jende ikasi eta trebatua da. Makinak ez dira kosturik handiena, nekezagoa da jendea aurkitzea. Mila milioitik gora hiztunek erabiltzen dute txinera eta haien kasuan nahikoa izango litzateke bakoitzak zentimo bakarra jartzearekin. Gure kasua oso da ezberdina. Beste batzuekin alderatuz hiztun kopuru murritzagoa daukagu eta zailagoa eginen litzaiguke.

Hitzetik hortzera aipatzen da euskarak Internet eta teknologia berrietan behar duela izan. Zenbaterainoko garrantzia du hor izateak eta zenbateraino murgildu da?


Aipatu dituzun arlo horiez aparte badaude garrantzia biziko beste batzuk ere, besteak beste, familia, lagun arteko harremanak. Hor galduko balitz, ziurrenik euskararenak egingo luke. Demagun horiek mantentzen ditugula, baina ez garela gai lan munduan, esparru ekonomikoan garatzeko. Orduan nola edo hala iraungo luke, baina ez askorako. Gaurko gizartean hizkuntza bat ez bada kapaz gai guztiak ukitzeko segur aski baztertuta geratuko da.

Interneten hazkunde geldiezinetik hitz berriak sortzen dira barra-barra. Euskarak ba al du erritmo bizi horri aurre egiteko gaitasunik?


Horrek ez nau bereziki kezkatzen. Euskarak mailegu mordoa jaso du historian zehar. Beste kontu bat da hizkuntza alda ote daitekeen ala ez, baina ez da galduko maileguak jasotzeagatik, ezta gutxiagorik ere. Erabilera da benetan kezkagarria. Euskarak, erabiltzen badugu, aurrera egingo du eta bestela ez, eta kito.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude