Solstizioan


2003ko uztailaren 06an
Natura gurtzeko egun aproposak dira hauek. Baserri eta basetxeetakoontzat urteko egunik luzeenak eta batez ere kolore guztietako negu luzea igarotzea samurtuko duten uzta guztiak soroetan, hazten. Porlan artean irauten dutenek ez dakit zer ospatzen duten solstizioko sua piztuz...
Ateburuak, baratzeak, soroak, larre barrutiak, sagardiak, mahastiak eta abarretara eraman ohi da egun luzeen hauetan uzta oparoak izatearen esperoan naturari osotasunean zabaldu nahi diogun esker onezko gurtza. Eta gizartean ospatzen dugu. Batzuek erramu edo ereino bedeinkatuaren zurez eraikitako gurutze santuak iltzatzen dizkiote etxeari, beste batzuk eguzki-lorearen irriaz apainduko dute atearen ahoa, lizar bikainak (Fraxinus excelsior) batzuen gogoaren kontra bada ere, oinarrian artzainak garela gogoraraziz bere abizenaren gorentasun osoa izango du egun batzuez behinik, elorri zuriak bere kulturazko arantzaz etxeetako sartu-irteera orraztuko du ateko hartua eta emana trinkotuz eta era berean leunduz eta loreak, loreak gero fruitu eta hazi izango direnen loreak bazter guztietan.
Castillaren asegurua zen Gipuzkoako Seguran ohitura hauen adibide dotorea ikusi berria dut: Imazeneko ateburuan elorri arbetan hortentsia loretzarrak eta atearen oinean arrosa petaloz jantzitako ihi eta azeri-buztanezko tapiza. San Joanak ospatzeko txakolina edatera sartzeko zanpatzeko tapiza. Zori ona opatzeko garai hauek, porlanetik urruti baina, bizi ditzakegu oraindik...


ASTEKARIA
2003ko uztailaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude