Zubietako hondeamakinaren aurkako erasoa gaitzetsi du Gipuzkoako Aldundiak

  • Zubietako erraustegia egiten ari diren eremuan hondeamakina bat matxuratu dute hiru ekintzailek, gidatzeko kontrola hautsiz. Ekintza gaitzetsi du José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak. Azaldu du gisako erasoek garai bateko ekintzak ekartzen dituztela gogora.

ARGIA @argia
2016ko maiatzaren 30a

“Dirudienez, denek ez dute iraganeko ildoa baztertu”, esan du Asensiok. Gaineratu du zilegi dela proiektu baten aurka egotea, “baina inoiz ez horren kontra indarkeria erabiltzea”.

Adierazi du hondeamakinak ez duela zerikusirik erraustegiarekin, “obrak oraindik hasi gabe daudelako”. Astelehenekoa ekintza isolatua izatea espero du Ingurumen diputatuak.

Zubietako errauskailuaren obren hondeamakinari palanka hautsi diote

Hiru lagunek Gipuzkoako errauskailua eraiki nahi duten eremuan ekintza egin dute, obretarako erabiltzen ari diren hondeamakina gidatzeko palanka hautsiz. Azpiko bideoan ikus daiteke.

2013an gelditu zituzten Zubietako obrak, orduko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko agintarien eskutik. 2015eko hauteskundeek utzitako panorama instituzional berriaren ondoren, proiektua berriz martxan jartzea erabaki zuten erakundeek.

Aurten jakin denez, errauskailua eraikitzearen truke enpresa pribatu batek kudeatuko luke planta hurrengo 30 urteetan. Obrak oraindik hasi ez diren arren, irailean martxan jartzeko asmoa adierazi zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek.

Kanal honetan artxibatua: Errausketarik ez

Errausketarik ez kanaletik interesatuko zaizu...
2017-08-07 | ARGIA
Donostiako Aste Nagusian erraustegiaren aurkako ekimena deitu dute

Erraustegiaren aurkako performania deitu dute abuztuaren 16rako Donostian, asteazkena. 19:00etan abiatuako da Sarriegi plazatik, Donostiako Aste Nagusi betean. Gaixotu nahi ez dutenen martxa gisa bataiatu dute. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatu du, Donostiako Piratetako Aingura kofradiaren laguntzarekin.


Erraustegiaren aurkako gose grebaren digestioa

Kalean egin dugun aste honetan herritar askorekin hitz egiteko aukera izan dugu. Agintariek lotsagabeki ezkutatzen duten informazioa zabaltzeko baliatu dugu, baita herritarrekin iritziak partekatu eta eztabaidatzeko ere. Eta ikusi dugu, informatua dagoen herritarrak ez duela erraustegirik nahi.


2017-06-23 | Estitxu Eizagirre
Erraustegiaren aurkako gose grebaren amaiera ekitaldia

Sei kidek astebeteko gose greba egiteak ekarri du ilusioa berpiztea eta erraustegiaren aurkako mugimenduan ideia honek indar hartzea: "Gelditzea lortuko dugu". Gose greba honen ekarpena biharamonean ikusten duguna baino itzal luzeagokoa izan daiteke.


2017-06-16 | ARGIA
Gipuzkoako erraustegiaren aurkako gose greba Donostian: azken albisteak

Zubietako erraustegiaren kontrako protestan Donostiako Easo plazan aste betez gose greba egin duten sei andre-gizon ekintzaileek asteazkeneko 19:00etan amaitu dute beren baraualdia. Zazpi eguneko ahalegina alaitasunez burutzeko, salda beroa partekatu dute hurbil eduki dituzten herritarrekin eta Amarako auzotarrekin, eta erraustegiaren kontrako lanean tinko jarraitzeko deia zabaldu dute.


Erregimenak linfoma bat dauka Gipuzkoan

Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako errauste plantak kaltetutako hamabi aiton-amona aspaldiko euri zaparradarik handienaren azpian blai eginda. Ez bilatu argazkia egunkarietan


2017-05-26 | ARGIA
Erraustegia egitekoa den Altuna y Uriaren egoitzan dantzaldia egin dute, protestetara dei eginez

ARGIAk jaso duen bideo batean ikus daitekeenez, Urola Kostako hainbat gazte Azpeitiko Altuna y Uriaren egoitzan sartu dira, larunbatean egingo den Errausketaren Aurkako Egunera dei eginez gazteei. Osasunarentzat kaltegarria dela azpimarratu dute, eta "betikoen poltsikoak aberasteko inposaturiko proiektu" gisa ikusten dute.


2017-05-26 | ARGIA
Agintariak "lasaitasun mezu faltsua" helarazten ari direla salatu du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak

Errauskailua eraikitzeko lanak hasi direla eta “harridura eta haserrea” adierazi ditu Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak, prentsara bidalitako ohar baten bidez. Jarraian osorik irakurgai.


2017-05-26 | ARGIA
Ilara luzeak eragin ditu erraustegiaren aurkako 'Barraskilo operazioak'

60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta martxa berotzeko baliatu dute.


2017-05-10 | Dani Blanco
ARGAZKIAK: Protesta artean ekin diete ofizialki erraustegiaren lanei

Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta herritarrek kontzentrazioa egin dute erraustegi-lanetarako bidearen ertzean. Maiatzaren 10ean aurkeztu dute Donostiako erraustegia eraikitzeko lanen fasea eta proiektua Asensio Ingurumen Diputatuak, Markel Olano Ahaldun Nagusiak eta Urbaserreko ordezkari Carlos Abiliok.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude