Erraustegia egitekoa den Altuna y Uriaren egoitzan dantzaldia egin dute, protestetara dei eginez

  • ARGIAk jaso duen bideo batean ikus daitekeenez, Urola Kostako hainbat gazte Azpeitiko Altuna y Uriaren egoitzan sartu dira, larunbatean egingo den Errausketaren Aurkako Egunera dei eginez gazteei. Osasunarentzat kaltegarria dela azpimarratu dute, eta "betikoen poltsikoak aberasteko inposaturiko proiektu" gisa ikusten dute.


2017ko maiatzaren 26an - 22:46
Hainbat gazte Altuna y Uria enpresaren egoitzan sartu dira eta dantza egin dute. (Argazkia: Topatu)

"Makroazpiegitura hauen eraikuntzak diru publikoaren xahuketa dakar herritar guztion bizitzen eta ingurugiroa suntzitzearen kontura. Gazteok ez gara besoak gurutzaturik geratuko. Ez dugu zaborra arnastu nahi eta ez dizuegu gure bizitzak hipotekatzen utziko", adierazi dute ohar baten bidez.

Irakurri ARGIAra bidali duten oharra osorik:

Gaurko ekimen honen bidez gure kontura gutxi batzuek egin nahi duten negozioa salatu eta errauskailua geldituko dugula adierazi dugu hainbat gipuzkoarrok.

Herritarroi enegarren iruzurra egin nahi digute. Hezkuntzan, osasunean edota bestelako zerbitzu sozialetan etengabeko murrizketak egiten ari diren bitartean, errauskailua bezalako obra faraoniko bezain alferrikakoetan sekulako milioi jasak xahutu nahi dituzte. Beste behin, agintean daudenen laguntxoei mesede egingo dien proiektua gauzatu nahi dute, denon baliabide kolektiboak gutxi batzuen interesen zerbitzura jarriz.

Hori, noski, gipuzkoarron diru eta osasunaren kontura egin nahi dute. Koste ekonomikoari dagokionean, 1.000 milioi inguru xahutu nahi dituzte bertan. Ondorioz, gipuzkoar bakoitzak gutxienez 1.086 euro ordainduko ditugu Urbaser bezalako enpresa ustelak aberastu daitezen. Horri Olano eta bestelako agintariek herritarron kontura egindako angula janaren faktura nahiz iraina gehitu behar zaio.

Osasunari dagokionean, ondorio oso arriskutsuak ditu. Madrilgo Carlos III. Osasun Institutuak eta beste hainbatek frogatu duten eran, errauskailuaren inguruan bizitzeak minbizia eta bestelako gaixotasun larriak jasateko aukerak biderkatzen ditu. Arrisku horien isla, Holandan errauskailuaren inguruan ekoitzitako esnearen eta haragiaren salmenta nahiz kontsumoa debekatu berri dute. Agerikoa denez, denon bizitzaren aurrean gutxi batzuen negozioa lehenetsi dute.

Giza kateak, kanpaldiak edota manifestazio jendetsuak eginez, hamaika eratara azaldu dugu gipuzkoarrok gure kezka, haserrea eta kontrakotasuna. Agintariak, ordea, herritarrokin eta herritarrontzat aritu beharrean, gutxi batzuekin eta gutxi batzuentzat aritu dira. Beste behin, herritarroi informazioa, hitza eta erabakia ukatu zaigu, gure aldarrikapenei entzungor eginez. Are gehiago, herritarrok inozotzat hartu gaituzte, errauskailua “Ingurumen zentroa” bezalako hitz ponpoxoekin mozorrotuz.

Guk, zentzuzkoa den eran, ez dugu ametituko gutxi batzuen aberastasuna herritarron miseria eta minbizia bihur dadin. Horren aurrean, alternatiba posible da. Ez dugu zertan hondakinak erreko dituen azpiegitura garesti, kutsakor eta alferreko honen inposaketa onartu. Proiektu kaltegarri hori behin betiko gelditu eta hondakinen murrizketa, birziklatze nahiz berrerabileran sakontzen badugu, Europa eta mundu mailan aitzindari izan gaitezke.

Horren bidean, errauskailuaren aurkako egunean eta errauskailurako martxa nazionalean parte hartzeko deia egiten dugu.

Ustelak lurpera, bizitza da handiena. Erraustegia geldituko dugu! Larunbatean denok Zubietara!


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude