Zubi hau ez da gehiago Espainiako printzearena

  • 639 proposamen jaso ditu Bilboko Udalak hiriko kale, bide publiko eta plazak izendatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 15ean - 09:47
Salbe zubia izena edukiko du aurrerantzean ofizialki orain arte hala ezagutu izan den arren Espainiako Printzea izena zeukan zubiak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Izen horiek, Herritarrentzako Arreta, Parte hartze eta Barrutien Sailak alkatearen aginduz abian jarritako prozesuaren emaitza dira. Horretan talde politikoek zein herritarrek hartu dute parte.

Joan den asteazkenean, hilak 10, gauerdian kale, bide publiko eta plazen izenak proposatzeko epea amaituta, aipatutako sailek izen guztiak aztertu eta zerrenda batean izendatuko dituzte. Izan ere, hori hartuko baitu oinarritzak alkateak izendapen berria ebazteko, bera izango baita kale eta espazio publikoak izendatzeko eskuduntza izango duena.

Bilboko kale-izendegia Memoria Historikoaren Legea dela eta aztertu da, eta Udalak egingo duen lehenengo bi aldaketak Espainiako Printzea zubiaren izenaren ordez Salbe zubia jarri eta Aita Remigio Vilariño kalearen izena ere aldatuko du. Azken hau izango da izen aldaketa jasoko duen lehenengo kalea, eta horretarako, herritarren parte hartzearen ondorioz sortutako datu-baseaz baliatuko dira. 

Alkateak, Julieta Berrojalbiz, Benita Asas, Adelina Mendez de la Torre, Juanita Mir Garcia edota Bizenta Mogel izenak proposatu ditu Bilboko kaleetako txapetan ikusi ahal izateko.

Beste alde batetik, talde politikoek ere proposamen ugari egin zituzten: 

Partido Popular Udal Taldea: Josefa Cruz de Gassier sorpranoa; Matilde Raimunda de Orbegozo y Jugo poeta; Pilar de Zubiaurre y Aguirrezabal idazlea, Aurora Purificacion Mañanos Jauffret kantaria; Maria de Maeztu Whitney; Elisa Poirier Bolivar eta Alvaro Alcala Galiano y Vildosola. 

Udalberria: Marivi Bilbao, Virginia Gonzalez Polo, Sabina de la Cruz, Indarkeria Matxistak Hildako Emakumeak, Benita Asasa Manterola, eta Juanita Mir Garcia. 

Goazen Bilbao: Salbe Zubia; Juanita Mir Garcia.

EH Bildu: Euskaldun berrien Kalea; Aste Nagusia Kalea, Aurora Arnaiz Amigo.

PSE: Gesto por la Paz; Paulino Gomez Beltran; Juan Garcia Colas eta Clara Campoamor

Aurrekoetan aipatu bezala, urtarrilaren 25etik otsailaren 10eko gaueko hamabietara luzatu den prozesu honetan, 638 proposamen egin dira. Horietako 336 (%53) emakume-izenei dagozkie, 176 (%28) gizonenak dira eta 126 (%19) izen neutroak edo elkarte/erakundeen izenak. 

Gehien aukeratu diren izena Julita Berrojalbiz izan da. Haren ostean, Gesto por la paz, eta azkenik Benita Asas Manterola. 

Jasotako beste proposamenak askotarikoak dira, batez ere, musika, euskara, kirola... Besteak beste, Jose Angel Iribar Athletic Club Bilbao taldearen futbolaria aipatu behar da, hamazazpi proposamenekin; gehien proposatu den gizon-izena. 

Balmasedako Udalak ere proposamen bat bota dio Bilboko Udalari, izan ere, 2015eko apirilaren 29ko  Ezohiko Osoko Bilkuran Balmasedako hiribilduari Bilbon kale-izena ematea eskatu baitzuen. Beste proposamen batzuk Begoña auzoari lotutakoak izan dira, bertan baitago Memoria Historikoaren Legearen arabera izenez aldatu behar diren bi bideetako bat.

[Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


Bost haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]


Espazio publikoan gatazka ikusezin bihurtzeko hiru hamarkadako prozesua

Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.


Bilboko gazte bati barrabiletara tiro egin eta ondorioz barrabila galduarazi zion ertzaina identifikatu du Segurtasun Sailak

Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


'Missa Solemnis'
Bihotzetik zeruraino

Beethovenen 'Missa Solemnis'

  • Taldeak: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria: Nuno Coelho), Bilbao Koral Elkartea (Enrique Azurza) eta Iruñeko Orfeoia (Igor Ijurra).
  • Bakarlariak: Mira Alkhovik (sopranoa), Nerea Berraondo (mezzoa), Michael Porter (tenorea)... [+]

2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Amaiera ederra Otellorekin

VERDIREN OTELLO OPERA

  • OLBEk antolatutako emanaldia.
  • Musikariak: Kieveko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Operaren Abesbatza.
  • Bakarlariak: J. de León, E. Jaho, C. Sgura, M. Atxalandabaso, A. Tobella, V. Esteve, F. Latorre, J.M. Díaz.
  • Non: Bilboko... [+]

Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]


Eguneraketa berriak daude