Zuberoako maskaradak Gipuzkoako Aiztondo bailaran biziko dira igande honetan

  • Larunbat arratsaldean harrera egingo diete herrietako udal ordezkariek. Igande goizean herrietan barrikadak egingo dira eta 16:00etan hasiko dira maskarada jokoak Larraulgo plazan. Maskaradak bailaran ezagutzera emateko urtebeteko lanketa egin du Aiztondoko talde antolatzaileak.


2017ko maiatzaren 03an - 16:06

"Duela urtebete, inauterietan, gaia atera zen festak nola bizi ditugun gaur egun, atzerriko jai batzuek bertakoak baino gehiago zabaltzen ari direla azken aldion... eta horren aurrean atera zen maskaradak ekartzeko ideia, jendeak parte hartu zezan eta jai eredu gisa ezagutu zezan. Maskarada gazteen kontua da, eta hemengo gazteek ezagutzea nahi genuen, nola antolatzen dituzten, eta transmisio lana ere egiten duelako kantuan, dantzan, bertsotan..." Aitor Atxegak horrela kontatu digu Maskarada Aiztondo bailarara ekartzeko ekimenaren sorrera.

Lehenengo urratsa, aurtengo maskaraden erregentarekin harremanetan jartzea egin zuten: Allande Davanten etxera jo zuten, eta asmoa azaldu, alegia, maskarada ekartzea nahi zutela, baina ez "feriako tximino" gisa, bailaran gaia lantzea eta maskaradak erakustea zela helburua. Hauek proposamena onartu, eta urtebeteko proiektua lantzeari ekin zioten.

 

Bailarako herrietan lanketa bateratua

Aiztondo bailarako herri guztietako kideekin taldea osatu zuten eta Aiztondo Mankomunitatean urte osoko egitasmoa aurkeztu. "Mankomunitatearen laguntzari esker, proiektuak baldintza onetan gauzatzeko aukera" eskertu du Atxegak. Hauek dira burututako ekintzak:

Herrietako kultur asteetan maskaradari buruzko hitzaldia eta argazki erakusketa egin zuten.

Bailarako ikastetxeei materiala pasa zieten, beren webguneetan eskegitzeko. Joaine Etxebeste-k maskaradako dantzak irakatsi zizkien irakasleei, hauek ikasleekin landu eta inauterietako jaietan emateko.

Herrietan lau dantza ikastaro eman ditu Etxebestek, herritar orori irekiak.

Udaletxeei informazioa pasa zaie beren webguneetan eskegitzeko.

Bailarako herriko komunikabideetara ere informazioa zabaldu dute. (Hemen Tolosaldeko Atariak argitaratutako "Maskaradei buruzko jakingarriak"). (Hemen entzungai, Xiberoko Botzak Aiztondoko Maskaradetarako prestatutako emanaldi berezia). (Hemen, Aiztondoko talde antolatzailearen iritzi artikulua).

 

Maiatzaren 7an Aiztondoko Maskaradak

Maiatzaren 6an, larunbatez, 18:00etan Asteasuko plazan egingo diete harrera instituzionala bailarako udal ordezkariek eta Udalbiltzakoek. Maiatzaren 7an, berriz, hauxe izango da egitaraua:

10:00. Asteasuko plazan barrikadak.

11:00. Alkizako Leten barrikadak.

12:00. Adunako plazan barrikadak.

13:00. Zizurkilgo udaletxe aurrean barrikadak.

14:00. Bazkaria Larraulgo frontoian.

16:30. Maskarada jokoak Larraulgo plazan.

Kauteren sermoia egiteko Aiztondoko herriei buruzko pistak pasa dizkietela esan du Atxegak, eta emanaldiko hainbat pasarte euskara batuan idatzita banatuko dituztela aulkietan, entzuleek emanaldia jarraitzeko makulu modura. Baina "maskarada jokoak bere horretan" mantentzea izan dela helburua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude