Zeresan handia ematen ari da Gasteizko udaltzainen arretazko greba

  • Arau-hauste guztiak, txikienak ere, zigortzen ari dira Gasteizko udaltzainak. Lan-hitzarmena eta agente gehiago eskatzeko hasi dira protesta egiten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 10an - 10:06
Magdalena kalean txirrindulari bati jarritako 500 euroko isuna.

Gasteizko udaltzainek urriaren 31n lana zorrotz egiteko greba hasi zutela zabaldu dute hainbat hedabidek. Egia da azken egunetan ohikoak diren baino isun gehiago jarri dituztela. Auto-gidarien eta moto-gidarien portaera desegokiak ez ezik, txirrindularienak eta oinezkoenak ere zorrotz begiratzen ari dira, eta, urraketaren bat atzemanez gero, txikiena izanda ere, zigortu egiten dute.

2006. urtetik lan hitzarmenik gabe lanean ari direla salatu dute udaltzainek, eta gainera, langile gehiago behar direla adierazi dute. Iragan astean iragarri zuten zerbitzuak modu boluntarioan indartzeari uko egingo diotela.

Zeresan handia ematen ari da Udaltzaingoaren jarrera herritarren artean, kaleetan eta sare sozialetan. Atzo gauean, esate baterako, Mercedes-Benz enpresako dozenaka langilek isunak aurkitu zituzten beren autoetan, gaizki aparkatzeagatik. Normalean toki horietan aparkatzea onartzen dute udaltzainek. Bestalde, zenbait oinezkok salatu dute semaforo gorria dagoenean kalea zeharkatzeagatik zigortu dituztela.

Gasteizko Udalak, oraingoz, ez du horren inguruko baloraziorik egin, eta esan du udaltzainek ez dutela greba deitzeko jakinarazpen ofizialik egin. Udal gobernuaren jarrera kritikatu du PPk, eta udaltzainak "botata" daudela adierazi du. Bestalde, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoak proposatu du jarritako isunak ez tramitatzea, Udaltzaingoaren arretazko greba dagoela egiaztatzen baldin bada. Halaber, isunak errekurritzeko deia egin du.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-05 | ARGIA
Gasteizko Udalak 112.000 euro itzultzeko eskatu dio Lazarraga kultur elkarteari

Lazarraga elkarteak du Gasteiz antzokia kudeatzeko ardura eta programazioa antolatzekoa. Antzokiak 2023an ateak ireki behar zituen, baina oraindik ez dago martxan. Elkarteak 2023ko diru-laguntzari zegozkion 52.000 euro itzultzea proposatua zion udalari. Elkarteak... [+]


Eguneraketa berriak daude