Zalantzek barne-tsunamia eragiten didate ene gorputz zehaztugabeko eta kaotiko honen barneko ur betezko ozeanoan, eta genero-ikasketek ez naute erakartzen. Izan ere, zer da genero-indarkeria edo zertaz ari gara generoaz ari garenean? Gizartea bitan zatitzea? Zail egiten zait hori egitea, batez ere euskaraz ari naizelarik.
Azken urteotako esaldia EZ DA EZ litzateke gure “gizarte” honetan hainbat eta hainbat gertaera tragikoren ondorioz; “jendarte” ere erran nezakeen, baina gizarte hitza neuk behinik behin ez dut gizonarekin soilik lotzen, baizik eta pertsona-multzo baten gisa hartzen dut. Izan ere, zer da gizon edo emakume izatea? Nago arazo guztien iturria pertsona etiketatzetik datorrela, eta dena bitan zatitu behar gaitz patologikotik, eta eskemak apurtu behar dira, baita feminismoan ere, batez ere feminismoan dugu giltza emetasunez bustiz hazi ar baztertzailea. Nire artasuna eta emetasuna barneratzetik dator aterabidea korapilo honetan, bizitza honetan hartzea eta ematea funtsezkoa baitira edozein harreman sanoetan.
Emakumeok “ez” erran arren, ez da erraten ezetzik, eta orduan gizonezko batzuek DA soilik entzuten dute. Beharbada pertsona anitzen multzo hau aldatzen hasi nahi badugu, hizkera aldatu behar dugu, eta slogan edo leloak eraldatu, geu aldatuz ingurukoa aldatzeko. Adibidez, herri euskaldun aunitzetako sarreratan “Herri honetan ez da eraso sexistarik onartzen” irakurri dut, eta bertzelako erasoak bai, onartzen ditugu? Hori da ene zalantza. Badakit gaur egun dugun arazo larri itsu eta gorra gizon batzuek emakume batzuenganako bortizkeria irrazionala dela, baina ez dakit halako leloek eta esaldiek zerbaitetan laguntzen duten. Bertzelako lelo batzuk beharbada eraginkorragoak izan daitezke, hala nola “herri honetan elkarrenganako errespetuaren alde gaude” edo “ herri honetan tratu onaren alde gaude”. Halako lelo baikor berritzaileak sustatu beharko genituzke, benetan gure pentsaerak aldatzeko. Izan ere, oroitzen naiz ETA erakunde armatua indarrean zegoen garaian, hainbat udaletxetan ETA EZ jartzen zuela, eta orduan burura etortzen zitzaidan hitz bakarra ETA zen; ni poETA izanik, proETA baten aldeko jarrera hartzera bultzatzen ote ninduen lelo horrek?
Txantxak alde batera, eta burua erabiliz, ekiteko eta sortzeko garaia dugu, nahiz eta eskuak loturik ditugun. Hala ere, GURE ESKU DAGO egiten dugun guztiaren emaitza, gure esku baitago hitzak erabiltzea eta hitzak isiltzea. Gure esku dago ozen eta irmo erratea zer nahi dugun eta zer ez dugun nahi, eta gure esku dago bitartekoak jartzea herri oso baten nahia betetzeko, baina horretarako moldeak aldatu behar ditugu, eta ekiteko erak birplanteatu. Gure esku dagoen gauza bakarra da, beharbada, gutxienez egunero jaiki eta irribarre batez gure helburuen nahiz ametsen gibeletik abiatzea, errealitatea biziz eta ametsak konplitzeko bidea eginez. Irribarrearen iraultza susta dezagun, bada.
Aurtengo nire esaldia honako hau da: EZINA EKINEZ EGINA; ezaren bidez baietza sortuz, beharbada, eta “bai” eta “ez” hitzen artean “agian” baten edo batzuen ñabardurak egon daitezkeela ohartzea. Ni pertsona bat naizen aldetik, egin dezakedan ekarpena gizarte honi da neure hainbat tasunetik, maskulinotasunaren bideaz gain, femeninotasuna hartzea, eta emetasunez busti dezadan hazi arra, gizarte ederra loratzeko eta fruituak emateko. Beste mundu bat posible delako, eta emetasunaren bidetik, egiteko beste modu bat badelako, eta ez delako zilegi gizartea gizon eta emakume artean soilik banatzea tartean hainbat ñabardura egonik. Artez eta moldez beste modu batzuk asmatu behar ditugu, sormenez beterik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]
Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]
Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]
Bilboko Kafe Antzokian, hemen argitaratutako nire kolaborazioen bilduma den Zapalduon pedagogia liburuaren aurkezpenean, entzuleen arteko emakume batek bota zidan galdera. Ohikoak ditudan gaiak aletuz joana nintzen hitzaldian, eta Euskal Herriaren egungo egoeraren kezka jada... [+]
Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]