Wikileaksek filtratu du zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dituela EBk

  • Wikileaksek filtratutako dokumentu baten arabera Europar Batasuna sekretuan negoziatzen ari da Zerbitzuen Komertzioari buruzko Akordioa (TISA ingelesez) beste dozena bat herrialderekin batera, zerbitzu guztiak, publikoak barne, merkatura ireki daitezen.


2014ko ekainaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zerbitzuen aldeko manifestazioa (argazkia: diagonalperiodico.net)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Filtrazioaren edukia aztertzeko Pablo Sanchez Zerbitzu Publikoen Sindikatuen Europar Federazioaren (EPSU) komunikazio arduradunaren hitzak jaso dituzte Diagonal egunkarian: “Ahalik eta zerbitzu gehienak negoziagarriak izan daitezen bermatu nahi dute, batez ere gaur egun zerbitzu publiko bezala ezagutzen ditugunak". Horrez gain, “sektore publikoaren aurka” ekimen bateratu bat dagoela baieztatzeko balio du filtrazioak, bere ustez.

Beren buruari "zerbitzuen lagunik onenak” deitzen dieten herrialde batzuen koalizioa da TISAren negoziaketa bultzatu duena, Diagonalen arabera. Euren helburua “zerbitzu publikoak pribatizatzea eta iraganean egindako pribatizazioak atzera bueltarik ez izatea” dela adierazi du Sanchezek.

Negoziaketak aurrera jarraituz gero, hezkuntza, zerbitzu sozialak, ingurumen-zerbitzuak, osasuna  eta beste hainbat zerbitzu esku pribatuen kontrolpean geratuko lirateke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016ko azaroaren 10
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

Eguneraketa berriak daude